-
Copreci Canton 2015 azokan
Beste urte batez, Coprecik, bere produktuak aurkeztu zituen Cantoneko Import & Export nazioarteko 118. azokan, Txinako nazioarteko komertzioaren topaleku garrantzitsuan.
Egosketako etxetresnen osagaiak aurkeztu zituen, bereziki, LongShanFa balbula berria, Txinako merkaturako espresuki garatutakoa, izan ere, wok egosketarako potentzia handiko balbulak behar izaten dituzte. Horretaz gain, Clean Hood komunikazio sistema berria ere aurkeztu zuen, gasezko sukaldea eta kanpaia komunikatzen dituena.
Indukziorako aplikazioak eta irradiatze fokuekin egindako soluzio hibridoak ere aurkeztu zituen, baita, arropa zein ontzi garbigailu eta lehorgailuen gama guztia ere.
-
Copreciren elektroponpa...
Coprecik bere elektroponpekin hornitu izan du kontsumo eta aurrezpen energetiko onenagatik saritua izan den ontzi-garbigailua.
Hornitzaileen elkarte entzutetsu batek buruturiko ikerketaren arabera -gastu energetikoa, ur kontsumoa eta soinu potentzia baloratzen duena-, merkatuko ontzi-garbigailu onena Balayren 3VS503BA izan zen. Zaragozako Montañanan dagoen lantegian fabrikatzen da, eta bere osagaien artean du Copreciren BLP3 balbula.
Coprecik produktu hau premisa hauek jarraituz diseinatu zuen: Energia eta ur kontsumo baxua, eta soinu potentzia baxua.
-
Char-Broileko Lehendakaria ...
Gasezko barbakoen fabrikazioan munduko liderra da enpresa estatubatuarra. Copreciren bezeroa da 30 urtetik hona. Char-Broileko Lehendakari eta Zuzendari nagusia den Christine Robins izan zen gurean, eta berarekin batera, Jeff Wells (Horniketa Kateko Zuzendaria). Aretxabaletako instalazioak bisitatu zituzten irailaren 2an.
WC Bradley taldeko kide da Char Broil, Columbusen (Georgia) 1885ean sortutako enpresa aitzindaria. Copreci 1985en hasi zen Aretxabaletatik WC Bradleyri gasezko iturriak hornitzen, eta ordutik bezero preferentea izan da. 1989an Copreci Mexikon ezarri zen Char-Broili zerbitzu hobea eman asmoz; kooperatiba taldeko lehen atzerriratze esperientzia izan zen. Urte batzuk geroago, 2004an, inplantazio berria burutu genuen, oraingo honetan Txinan, eta Mexikon genituen fabrikazio lineak bertara eraman genituen. Horrela, Char-Broilek txinan zituen beharrei erantzun ahal izan genien. Horiek horrela, Char-Broil ez da soilik bezero garrantzitsu bat izan gure historian zehar; gure internazionalizazio prozesuan bidaiakide eta akuilu aparta ere izan da.
Christine Robinsek lan ibilbide oparoa dauka, eta besteak beste, Body Media eta Philips Oral Healthcare enpresak berriz sustatu zituen. 2014ko ekaineak Char-Broileko Zuzedaritza exekutiboaren kargua hartu zuen. Egin berri diguten bisita hau Robins andereari elkarrizketa egiteko probestu dugu, eta Coprecirekin izan duen harremanari buruz jardun gara, besteak beste. MONDRAGONeko esperientzia kooperatiboaren inguruan daukan inpresioa ere eman digu, eta baita ere, enpresetako postu garrantzitsuetan emakumeek duten paperaren inguruan.
-
Coprecik txinerazko web...
Coprecik hizkuntza berria gehitu dio bere web orriari: txinera. Coprecirentzako merkatu asiarrak duen geroz eta garrantzi handiagoak bultzatuta, web orria hizkuntza honetan ere jartzeko beharra sortu da. “Gune geografiko honetan kokatuta dauden bezero guztiei erantzun bat ematea bilatzen dugu. Izan ere, guk bezala, beraiek ere asko baloratzen dute informazioa norberaren hizkuntzan eskura izatea”.
Era berean, berriki bideo korporatibo bat sortu dugu hizkuntza honetan. Copreci 2004an kokatu zen Txinan barbakoentzako osagaiak fabrikatzeko produkzio planta batekin, Txinako hegoaldean eta Macao ondoan dagoen Zhuhai eskualdean ditugun bezeroei gertuko erantzun bat eman asmoz. Gaur egun, garbiketa negozioarentzako motobonba eta egosketarako balbulak ere ekoizten ditu Coprecik.
Copreci mundu mailako liderra da gasezko Egosketa eta barbakoentzako osagaietan, eta gainera Garbiketa, Egosketa elektronikoa eta Etxe Konforta sektoreei zuzenduriko bestelako produktuak ere badauzka. Coprecik 7 planta produktibo ditu banatuta mundu osoan zehar, eta beraietatik eskaintzen die arreta bezeroei, mundu mailako etxetresna fabrikatzaile nagusi direnei.
-
Copreci Kantoneko ferian
Urrian, Canton Fair ekitaldiaren 118. edizioa egingo da. Ekitaldi hau, urtero egin da udaberri eta udazkenean 56 urtetan zehar. Egun, Txinan egiten den nazioarteko merkatuaren topaketa garrantzitsua da. Copreci, bertan egongo da etxetresnentzako osagaietako berrikuntzak aurkezten. 9.3 hall-ean egongo gara, B28-29 eta C18-19 stand-etan.
Huiyuan International Exhibition Co., Ltd 18/F, Pingdong Office Building, 128 Hualin Road Fuzhou, Fujian, China
-
Copreci El Mundon egunkarian
Informazio gehiago: INnovadores
-
Barbakoen historiako 12...
Lehen barbakoa hiztuna
Maiatzaren 21eko Wall Street Techen aurreko edizioan, Keith Blanchardek barbakoa amerikarraren historia batu zuen 12 momentu gogoangarritan. Izaera amerikar purua duen produktu honen garapena deskribatzen du artikuluak, ikatzezko parrila klasikotik, WI_Fi teknologia erabiliz ahots bidez kontrolatzen diren aparatu sofistikatuetaraino.
Gaur egun, estatu batuetako bost etxebizitzetatik lauk dute barbakoa bat beraien lorategietan. Azken mugarria Copreciren laguntzarekin Lynxek garaturiko barbakoa hiztuna izan da. Lynxen SmartGrilla gasezko barbakoa adimentsua da: elikagaiak erabiltzailearen gustuak zainduz automatikoki sukaldatzen ditu, garraren kokalekua eta suaren egoera erreala adierazten ditu, eta ahotsezko aginduei erantzuten die; janaria prest noiz dagoen ere adierazten dizu.
-
Ecoflow, Copreciko gas...
Gas bidezko estufen sistema berria da Ecoflow, Coprecik, Skytech fabrikatzaile amerikarrarekin batera garatu duena. Sistema hau modu askotara konfiguratu daiteke: ON/OFF funtzio sinplea aktibatu dezakegu baina aukera termostatikoa eta “real flame” funtzioak aukeratzeko aukera ere eskaintzen digu, azken honek, gas bidezko estufak egurrezko estufa baten sugarraren simulazioa eginez.
Azpimarratzekoa da Ecoflow sistema erabiltzeko erraztasuna, segurtasuna eta erantzuteko gaitasuna. Termopar bidez atzematen du sugarra, modu azkar batean. Sistema hau oso fidagarria eta segurua da eta ongi funtzionatzen du inguruko baldintza hezeetan, haizetsuetan edota kutsatutakoetan. Urruneko aginteak dituen funtzio guztiak erabiltzeko aukera eskaintzen digu: On/Off, Hi/Med/Low, termostatoa, haizagailua, argia… Horretaz gain, gas aldaketa modu azkar eta errazean egiten da.
Katalogoa: hemenIkusi bideoa: Vimeo
Ikusi bideoa: Youtube
-
Whirlpoolek Copreciri eman...
Coprecik Kalitate Bikaineko hornitzailearen saria eskuratu du Whirpoolen eskutik, merkatu amerikarreko lehorgailuentzako gasezko balbuletan egindako lan bikainengatik. Whirpooleko Ipar Amerikako Hornitzaile Estrategikoen VP den Liz Doorsek sari emate ekitaldian aipatu zuen Coprecik produktu hau hobetzeko duen jarrera eta esfortzua giltzarri izan dela irabazlea erabakitzerako orduan. Coprecik bezeroarekiko duen konpromisoak eraginda lortu duen kalitate maila izugarria ere aipatu zuen.
Copreciren ekipoko kideen ekarpen eta ezagutzatik abiatuta produktua birdiseinatu zen bere ezaugarriak hobetze asmoz. Indartuta irten den proiektua izan da, urte betean 0 PPM lortzera eta SAT deiak izugarri murriztera pasa baita. Horiek horrela, merkatu amerikarrean Whirpoolek duen hornitzaile onena bihurtu da Copreci.
Bezeroarekin lankidetzan buruturiko birdiseinatze lan sakonak bere fruituak eman ditu, eta bezeroak berak zituen espektatibak gainditzea ahalbidetu dio Copreciri.
Gaur egun, Coprecik 7 planta produktibo ditu banatuta mundu osoan zehar, eta beraietatik eskaintzen die arreta bezeroei, mundu mailako etxetresna fabrikatzaile nagusi direnei.
-
Copreci HPBAean 2015
Orrialdea 7-(e)tik 9-(e)ra