Indukzioan adituak 1991z geroztik
50 urte daramagu egosketarako osagaiak garatzen eta fabrikatzen, eta 20 urte baino gehiago igaro dira lehenengo indukzio modulua diseinatu genuenetik; horregatik, Europan indukzio moduluen lehenengo fabrikatzaile independenteetakoak gara.
Harrezkero, produktuaren 7 belaunaldi atera ditugu merkatura, bakoitza aurrekoa baino eraginkorragoa eta fidagarriagoa. Ezaugarri berriak garatu ditugu, amaierako erabiltzailearengan eta bere erosotasunean eta segurtasunean pentsatuz, eta itxura ere kontuan hartuz.
Produktuaren funtzioari erreparatzeaz gain, kostuari eta diseinu malgu eta ekologikoagoari ere begiratu diogu.
Gaur egun indukzio plakarik aurreratu eta fidagarrienetakoa eskain diezaiokegu merkatuari, gure bezeroen beharretara eta aurreikuspenetara guztiz egokituta.
Indukzio berdea
Ecook funtzioa
Funtzio honi esker, potentziaren kontsumoa aurrez ezarritako muga batzuen arabera kudeatzen da. Potentzi mugak (2.8 kW, 3.5 kW eta 6 kW).
Ecook serieak une bakoitzean behar den potentzia baino ez du ematen, plaka eraginkortasunez kudeatzeko.
Gehienezko tenperatura
Copreciren indukzioko gaineko sukaldeak 10 urtez 85ºC-rainoko tenperaturetan seguru lan egiteko homologatu dira eta, horrenbestez, irtenbiderik onena dira labe konbentzionaletan instalatzeko. Free-standing sukaldeekin guztiz bateragarria.
Gutxiago gehiago da
Copreciren indukzio moduluak:
- Ez dira muntatu behar
- Ez dira kableatu behar
- Ez dute metalezko markorik behar
- Ez dute homologazio denborarik behar
- Ez dute barne inbertsiorik behar
Soiltasuna
Coprecik bere indukzio moduluak amaierako aplikazioan instalatzeko prest entregatzen dizkie bere bezeroei, gure barne prozesuen bitartez testatuta eta bermatuta. Halaber, gure sistemak onartuta daude eta EMC arauak betetzen dituzte (Bateragarritasun Elektromagnetikoa); ondorioz, bezeroak ez du ardurarik izan behar prozedura konplikatuen bidez produktua ziurtatzeko eta homologatzeko; Coprecik egiten du zure ordez, time-to-market denbora murriztuta.
Eko pack
Enbalatze sistema berrerabilgarri esklusiboa garatu dugu, % 100 ekologikoa, gure bezeroek amaierako produktua enbalatzeko erabiltzen jarrai dezaten. Kalitate handiko kartoiz egina, “honeycomb concept”-aren bitartez, gure bezeroen bezeroarenganaino iristen den behin betiko enbalatzea da. Horrek esan nahi du logistikan aurreztu eta hobetzen dela.
Plataforma eskalagarria eta moldagarria
Ecook kontzeptuak plataforma bakar bat eratzen du, aldaketak moldatzeko orduan azkartasun handiagoa ematen du, time-to-market murrizten du, eta etorriko diren araudien betekizun berriei aurrea hartzen die, hori guztia gertatzen denerako katalogo bat prest izateko.
Efizientzia eta optimizazioa Erabiltzailearen beharrak low cost irtenbide batekin asetzea.
Energia optimizatzeaGehienezko kontsumo elektrikoaren kudeaketa: 7.2 kW (6/3.5 /2.8/1.5)
Kontzepzio modularraPlastikozko oinarria barne. Erabiltzeko prest, kristala baino ez zaio gehitu behar.
Egiaztatuta, konektatzeko prestCoprecik errazago jartzen dizu.
Interfaze berriakMono-slider eta multi-slider kontrolak.
Neurri berriak
Konbinazio ugari 5, 4, 3, 2 y 1 fokuak.
Stand by o.5 watts araudia betetzen du.
Pause funtzioa Egosketa gelditu egin daiteke telefonoak jotzen badu, ate joka badaude edo garbiketa lanak egiteko.
Programazio funtzioa
Plug & PlayEcook funtzioari esker, 3600 W-eko gehienezko muga ezartzen da.
Enbalatze berriak % 100 berrerabilgarriakBezeroak azken enbalatze moduan erabil dezake berriro, muntaketa amaitu eta gero.