Garbigailu, ontzi garbigailu eta lehorgailuetarako osagaiak

Copreci hor barruan dago, inork ikusten ez duen lekuan, baina sentitu egin daiteke, dena ezin harmonia handiagoz dabilela segurtatuz.

Jaitsi katalogoa

Wanagement Katalogoa

Etxetresna elektrikoaren arimaren osagaiak

Garbiketa prozesua sakon ezagutzen dugunez, erregulazio eta kontrol sistemen aukera zabala eskain dezakegu, horien artean drainatze ponpak, birzirkulazio ponpak… garbigailu, ontzi garbigailu eta lehorgailu elektrikoetarako, baita gas bidezko lehorgailuetarako balbulak ere.

Hortxe, etxetresna elektrikoaren ariman, dauden osagaiak, zuzenean erabiltzailearen bihotzera doan balio erantsia emanez.

Erabateko fidagarritasuna, konfiantzazko produktuak

Coprecin proiektuaren fase guztietan kalitaterik handiena bilatzen dugu. Prozesu erabat automatizatuak, prestaziorik hoberenak eta fidagarritasun handiena dituen osagaiak eskaintzeko, era lehiakorrenean.

Osagaia diseinatu eta sortzeko fasetik, lehengaiak aukeratu eta produkzio prozesua garatu ondoren, produktu amaitua gure bezeroengana irteteraino.

Bereizten gaituena

  • icono_workshops
    Tailerrak bezeroekin batera
  • icono_colaboracion
    Lankidetza teknologia zentroekin

  • Etengabeko hobekuntzarako lantalde berezia
  • icono_control_estadistico
    Kontrol estatistikoa

  • Sistemaren Poka-Yokea gizakien erroreak ekiditeko
  • icono_trazabilidad
    Gure ponpa guztien trazabilitatea
  • icono_mediciones
    Etengabeko neurketak gure ponpa guztien fabrikazio prozesu osoan zehar
  • icono_fiabilidad
    Fidagarritasun probak: ponparen bizitzako 2 urteren simulazioa
  • icono_control_sistemas
    Kontrol sistemen kontrola

  • Teknologia eta berrikuntza ahalmenak

    Coprecin berrikuntzan sinesten dugu, eta amaierako aplikazioari erabilerraztasun handiagoa emango dioten osagaiak garatzen ditugu, fabrikazio kostu txikiagoak lortu ahal izateko eta baliabideen erabilera eta kontsumoa arrazionalizatu ahal izateko.

    Jabetza industrialaren alde egiten dugu eta horregatik gailentzen gara; izan ere, gaur egun aurren-aurrenak gara asmakizunen patenteen kudeaketari dagokionez Mondragon Korporazioaren barruan.

    Diseinu azkarra eta malgua, amaierako aplikazio bakoitzaren premietara egokitua.

  • capacidad_tecnologica.jpg

  • Efizientzia energetikoa

    Gure osagaiei esker, ura eraginkortasunez kudea dezakegu, energiaren kontsumoa erdira murriztuta, teknologia asinkronoa erabiltzen duten ponpekin alderatuta.

    Era berean, erabiltzen ditugun enbalajeak berrerabilgarriak dira, eta gure instalazioetara itzultzen dira berriro erabiliak izateko.

    Horretarako, hornitzaile oso prestatuak ditugu munduan ditugun lantegi guztietan banatuta.

  • Zarata gutxitzea

    Coprecin etxeetan zaratarik ez egotea nahi dugu, isiltasuna ere entzun ahal izatea. Horretarako, helburu hori lortzen lagunduko duten osagai teknologikoak garatzen ditugu.

    Hori dela eta, liderrak gara BLDC teknologiaren erabilerari dagokionez, eta teknologia horri esker motor sinkronoekin lortzen direnak baina askoz zarata maila txikiagoak lor ditzakegu.

  • Teknologia sinkronoa

    Teknologia tradizionala uraren ponpaketarako, abiadura konstantea duen motor bifasiko sinkronoan oinarrituta.

    Abantailak

    Teknologia sinplea

    Enbragea bultzagailuan sartuta

    Plug n´play (ez da elektronikarik behar)

    Zarata gutxi

    Ereduak

    KEBS (20mm stack):
    ponparik txikiena, drainatze aplikazio guztietarako ezin hobea, presio erorketa 1 m-ra artekoa izanik.

    Hydraulic power 1-3W

    EBS (25mm stack):
    ponpa arrunta, drainatze aplikazio guztietarako egokia, presio erorketa 1 m-ra artekoa izanik.

    Hydraulic power 1-5W

    BEBS (40mm stack):
    2 m-ko presio erorketa behar duten drainatze aplikazio zorrotzagoetarako egokia den ponpa.

    Hydraulic power 2-8W

    Ura husteko ponpa + Birzirkulazio ponpa

  • BLDC teknologia

    Ponpa trifasiko sinkronoa, bihurgailu batek kontrolatua. Kontrol elektronikari esker ponpak hainbat modutan funtzionatzea egin dezakegu, etxetresna elektronikoaren errendimendua optimizatzeko, zarata gutxitzeko eta aparteko funtzio batzuk gehitzeko, esaterako areagotzeko gailuaren desblokeoa, babes elektronikoa gehiegi berotzen denerako…

    Abantailak

    Abiarazte momentu handia (enbragatu beharrik gabe)

    Oso zarata gutxi

    Bero disipazio ezin hobea

    Elikatze iturrien V/f bat baino gehiago

    Prestazio hidrauliko hobeak

    Hainbat zerbitzu puntu/momentu/abiadura

    Diseinu trinkoa

    Energia kontsumo txikia

    Ereduak

    BLP3:
    Ura husteko ponpa elektrikoa diseinu trinkoarekin eta errendimendu hidrauliko hobetuarekin. Abiarazte momentu handia.

    Hydraulic power 1-3W

    Birzirkulazio ponpa:

    Hydraulic power 1-5W