Bilioi bat arrazoi Coprecirekin konfiantza izateko
Gaur egun Copreci munduko gas osagaien fabrikatzailerik handiena da, 7 herrialdetan 1.500 langile baino gehiago eta produkzio lantegiak dituela.
Coprecin beti izan gara aitzindariak etxerako eta beste arlo batzuetarako gailuen erregulazioaren eta kontrolaren eremuan. Munduan zehar 1 bilioi osagai baino gehiago saldu dugularik, gure esperientzia eta berritzeko ahalmena egiaztatzen dira. Prest gaude gutxienez beste 50 urtez liderrak izateko.
Produkzio prozesu aurreratuak
Gure bezeroen itxaropenak errealitate bihurtzeko ahalmen teknologikoa daukagu.
Ahalmen handiagoa, produktibitate handiagoa
Geure prozesuak garatzen ditugu, eta “lean manufacturing”-a ezartzen dugu eta eta balio erantsirik ematen ez duten prozesuak kentzen ditugu.
Horretarako, gure ahalmenak hirukoiztu egin ditugu, proiektuak sinplifikatuz, eta balio erantsirik ematen ez duten prozesuak, itxaron denborak, gainprodukzioak, inbentarioak eta behar ez diren garraioak kenduz Prozesu aurreratuak eta industrializaziorako ahalmena dauzkagu.
Bi negozio arlo, gure bezeroei hobeto erantzuteko
Coprecin bi unitatetan antolatuta gaude –Built In eta Sukaldeak– bezero bakoitzaren egunerokotasunera hurbiltzeko eta hobetzeko eta berritzeko irtenbideak eskaintzeko, errealitate bakoitzera egokituta.
Fidagarritasuna: konfiantza izateko produktuak
Barnean onartzeko prozesu zorrotza
Kalitaterik oneneko lehengaiak
Kontrol sistemen gaineko kontrola
Etengabe hobetzeko taldea
Gure osagaien trazabilitatea
Neurketa etengabeak fabrikazio prozesuan zehar
CTS Segurtasun Alderdi Kritikoen % 100eko kontrola - gasaren estankotasuna
Kontrol estatistikoa
Berritzeko ahalmena
Coprecik sistema elektronikoen gama zabala garatzen du gaineko sukalde, free-standing sukalde eta labeetarako, segurtasun, erabilerraztasun eta eraginkortasun handiagoa ematen duena.
-
-
Berrikuntzan sinesten dugu, eta sukaldean aritzeko modu adimentsu bat lortu nahi dugu
Orain dela hamarkada bat baino gehiago, inork ezin zuen imajinatu gas bidezko gaineko sukaldeek segurtasun sistema adimendunak izango zituztela, berriro pizteko gailuak integratuko zituztenak, edo are programatu ahal izango zirenak, are gutxiago sukaldeko gainerako elementuekin interakzioan jardungo zutenak.
Gaur egun, EGME, Su-K, T-key eta antzeko garapenei esker, mundu osoko arkitektoek eta diseinatzaileek beren ahalmen sortzailea gara dezakete, gas bidezko gaineko sukaldeak merkatuko prestaziorik eta funtziorik onenekin integratuz.
Egosketa Adimenduna: Gasa + Elektronika
Berehalakotasuna
Garra berehala pizten dela esan daiteke.Sei orduko blokeoa
6 orduren buruan sistema erabat itzaltzen da.Tenporizadorearen eginkizuna
Egosketa denborak programatzeko, denbora igaro eta gero, garra itzali egiten da, eta soinu seinale batek programa amaitu dela ohartarazten du.
Haurren segurtasuna
Aginte panela blokea daiteke, istripuak saihesteko.LED adierazleak
Gaineko sukaldearen egoerari buruzko informazioa ematen dugu etengabe.Emari elektronikoa doitzea
Erabiltzaileak aparatuaren gas fluxua zehatz-mehatz doi dezake eta, ondorioz, egosketa prozesua erabat kontrolatu.
Piztearen berrasiera automatikoa
Edozein arrazoirengatik garra itzaltzen bada, sistemak automatikoki berriro pizten du.Larrialdietako geldialdia
Larrialdia gertatuz gero, erregailu guztiak batera itzaltzen dira.Simmering
Jakiak tenperatura baxuan prestatzeko pizte eta itzaltze sistema, esaterako, txokolatea urtzeko ezin hobea.