Albisteak
Yolanda Diaz lehendakariordeak Copreci bisitatu
2025-04-09
AAtzo Yolanda Díaz Espainiako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin hartu genuen. Aretxabaletako gure instalazioetan, gure jardueran eragina duten arantzelei buruzko lasaitasun-mezua helarazi zuen eta kooperatibismoaren zein tokiko industriaren aldeko babesa berretsi zuen: "Ez da enpresarik itxiko, ezta langilerik kaleratuko ere. Behar den tokian egongo gara."
Eraginaz harago, Coprecin aukera ere ikusten dugu: egungo arantzela-esparruan, Mexiko bihurtzen da onuradun nagusi, konponenteei arantzelik ez baitzaie ezartzen — AEB, Europa eta Txinan ez bezala.