Berritu, garatu, izan protagonista, gozatu

Coprecin talentua erdigunean jartzen dugu,
irtenbide teknologikoetan berritzen jarraitzeko.

 

Pertsonekin dugun konpromisoa

Ura, sua, lurra, airea. Pertsonei, gizarteari eta planetari bizia ematen dieten elementuak, esperientzia paregabeak sortuz. Copreci zure etxetresna elektrikoaren bihotzean dago. Copreci bizitza da.

Lan eskaintzak

Hautaketa-prozesu irekiak

 

Zergatik lan egin COPRECIn?

1. Izan protagonista

Enpresa parte-hartzailearen eredua gara, eta pertsonen protagonismo osoa dugu.

Zatoz gurekin gure anbizioa marraztera. Lehen pertsonan asmo handiko proiektu sozioenpresariala eraikitzeko aukera izango duzu, eta pertsona konprometitu eta autoexijenteen kolektibo horren parte izango zara.

2. Enpresa sendo batean garatu

Aukera ematen dizugu gurekin batera hazteko konpainia multikultural batean eta lidergo kooperatiboko estilo batekin, taldean lan eginez eta guztion ongia zainduz, parte-hartze, ikaskuntza eta autonomia sistema altuekin.

Zatoz 60 urtean merkatuaren ezagutza sakona eta egiten jakitea garatu duen gure erakunde arin eta dinamikoaren parte izatera... Eta, muskuluarekin, beste 60 jarraitzeko.

3. Parte hartu eraikitzen

Bidezko gizartea. Zaindu beharreko planeta. Aberastasuna sortzen dugu eta garapen komunitarioa bultzatzen dugu gure inguruan, ekonomia, ingurumen eta gizarte arloko ekimenen bidez.

Ekonomikoki hazten ari den proiektu bat eraikitzen lagunduko duzu, estandar sozial, ekologiko, kultural, demokratiko eta solidarioei jarraituz. Ingurunea garatzeko ekimenak bultzatzen dituen erakunde bateko kide izateaz gain, ekimen horietan aktiboki parte hartzeko aukera izango duzu.

Prestakuntza elektronikoa edo goi-mailako prestakuntza-zikloa baduzu...

Elektronikariak

Berritu gurekin, soluzio teknologikoen bilaketan: ikasi “katxarreatzen”.

Indukzioak, kontrolak eta zirkuitu elektronikoak eta hainbat prestazio konektibitatearen bidez. 30 urte baino gehiagoko esperientziak Europako indukzioen garapenean eta fabrikazioan liderretako bat izatera eraman gaitu. Gure katalogoan diseinu modularrak eta malguak ditugu, kozinatzearen inguruan elementu eta funtzio berriak dituztenak, hala nola FlowIn sistema, baita prestazio berriak ere, indukzio-plakak beste gailu batzuekin konektatuta.

Berritu gurekin eta ikasi elektronika garatzen duten adituengandik. Espiritu berritzailea eta sortzailea duten pertsonak estimatzen ditugu, "kutxatik kanpo" pentsatzen dutenak eta huts egiteko edo diseinu, irtenbide eta tresna desberdinak probatzeko beldur ez direnak. Elektronika garatzen duten adituez inguratuko zara eta zuk nahi duzun tokiraino ikasiko duzu.

Parte hartu azken erabiltzaileari eskaini nahi diogun esperientziaren diseinuan. Coprecin zerotik diseinatzen ditugu indukzio-sukaldeak. Hardware eta Software diseinu elektronikoa eta indukzio-sukalde baten elektronika osoa (potentzia-elektronika barne) integratuta ditugu. Gustura ikusiko duzu diseinatu duzun produktua funtzionatzen... eta imajinatuko duzu zer-nolako esperientzia eskaini duzun... kozinatzeko esperientzia segurua, eraginkorra eta osasungarria.

Digitalizazioan oinarritutako negozio-eredu berriak aztertzen ditugu, produktuak ez ezik, teknologia digitalean palankatutako balio diferentzialak dituzten zerbitzuak eskaintzeko. Coprecin, indukzio-sukaldeen diseinuaz eta fabrikazioaz gain, negozio-aukera berriak aztertzen ditugu, gure negozio tradizionalean oinarrituz: teknologia digitalarekin lotutako zerbitzu integratuak.

Goi-mailako heziketa-zikloa industria-arloan

Enpresa sendoa eta etorkizunekoa gara, eta seriotasuna eta zorroztasuna oso presente daude. Profesionalki garatzeko aukera eskaintzen dizugu, teknologikoki aurreratuta dauden eta prozesuetan berrikuntza-maila handia duten bitartekoekin, anbizio handiko proiektuak gidatu eta kudeatzeko. Zu izango zara zure garapenaren protagonista.

Lehen pertsonan

 
“Kooperatiba oso bizi eta dinamiko batean egiten dut lan. Aitzindariak gara Managementaren ikuspegitik: kudeaketa-ereduetan ere berritzen dugu”.
Elisa Uribetxeberria
Motor eta ponpen aplikazioen negozioko zuzendaria
“Planetarekin konprometitutako kooperatiba baten parte naiz. Zortea dut Copreciren jasangarritasuneranzko eraldaketa bizitzen ari naizelako; adibidez, Talde osoaren karbono-aztarnaren kalkuluan eta murrizketan parte hartzen ari naiz”.
Irati Abaunz
Kalitate Garantiako burua
 
 
“Coprecin, segurtasuna, ergonomia, ordena eta garbitasuna garrantzitsuak dira. Lan-ingurune segurua eta garbia dut”.
Aser Sanchez
Instalazio Erdiautomatikoko profesionala
“Autonomia ematen didatela sentitzen dut, eta horrek aukera ematen dit autogestionatzeko eta profesionalki garatzeko.”
Aintzane Gantxegi
IT analista funtzionala
 
 
Coprecin oso lan-giro ona aurkitu dut eta nire lankideak beti laguntzeko prest ditut. Horrek eta Copreciren konpromisoak Lan Ikaste Partekatzeko edo Dual modalitateak posible egiteko, guri eskolan ikasitakoa praktikan jartzeko eta ikasten jarraitzeko aukera paregabea eskaintzen digu.
Asier Estivariz, I+B+G-ko departamentua
Alaine Iraola, Pertsonen Departamentua
Iker Heriz, Ingeniaritza Saila
Ibai Lasagabaster, laborategia