-
1963
40 pertsonako talde bat Copreci "Cooperativa de precisión" ernamuintzen hasi zen, sukalde, berogailu eta ur berogailuetarako gas txorrotak eta segurtasun balbula elektromagnetikoak fabrikatuz.
-
Mende erdi bat baino gehiago etxetresna elektrikoetarako osagaiak fabrikatzen
-
1970
Osorik Coprecin egindako lehen motoponpa egin genuen.
1975
Coprecik dagoeneko 900 langile baino gehiago zituen eta, aldi berean, Aretxabaletak boom demografikoa izan zuen, 1960an 3.398 biztanle izatetik 1970ean 5.235 izatera iritsi baitzen
-
Geure prozesuak garatzen ditugu. “Lean Manufacturing” arloan adituak gara
-
1980
Dagoeneko produkzioaren % 70 esportatzen genuen eta, ondorioz, Agente eta Ordezkaritzetan oinarritutako sare komertzial bat garatu.
1988
Presio bidezko lehenengo sentsorea fabrikatu genuen Arianne proiektu espazialerako.
1989
Mexikon kokatu ginen, hau da, Mondragon Korporazioaren atzerriko lehenengo ezarpenean.
-
Munduan ia 400 milioi etxe gure osagaiekin hornituta daude
-
1991
Copreci Euskal Autonomia Erkidegoko lehenengo enpresa eta Espainiako zazpigarrena izan zen AENOR-AFAQ kalitate ziurtagiri bateratua lortzen. Copreci CZ Dvorcen hasi zen (Txekiar Errepublika).
1992
Kalitateari buruzko Felipe Printzearen saria, Euskaliten Zilarrezko Q saria eta ondoren Urrezko Q saria.
1993
Coprecik hiru urtez jarraian (1991, 1992 eta 1993) Bosch-Siemensek emandako "Urrezko Q" aitortza lortu zuen.
1994
Copreci Mondragon Korporazioko Osagaien Dibisioan sartu zen, etxetresna elektrikoetako eta elektronikako osagaiak fabrikatzen zituzten beste kooperatiba batzuekin batera.
Gure bezero guztiengana iristen gara, dauden lekuan daudela
-
2000
Indukzio bidezko lehenengo sorgailuaren fabrikazioaren hasiera. Copreci gaur egun lehena da munduko indukzio fabrikatzaile independenteen artean.
2003
Turkiaraino iritsi ginen, Gebzen lantegi bat jarrita.
2004
Txina lur hartu genuen, Zhuhaiko fabrikarekin. Copreci Aretxabaletak OSHAS 18001 Laneko Segurtasun eta Osasun ziurtagiria lortu zuen
2007
Coprecik elektronika eta gasa elkartzen dituen lehenengo berrikuntzak aurkeztu zituen: "smart cooking", gas bidezko gaineko sukaldeetan aplikatuta, eta "remotion", gas bidezko berogailuen eragingailua.
-
2009
ECOOK “indukzio berdea” merkaturatzea, energiaren kontsumoa zentzuz gestionatzea ahalbidetzen duen indukzio eraginkorra.
2010
BLDC elektroponpa berriaren garapena, Brushless teknologiarekin.
2012
Coprecik (Aretxabaleta) instalazioak handitu zituen.
2013
Enpresa moduan gure lehenengo mende erdia ospatzen ari gara.