-
-
Bi jardute lerro etxeko konfortaren alorrean
- Elektronikaren alorra
Erabiltzailearen eta tresnaren arteko komunikaziorako teknologia berriekin. - Elektromekanikaren alorra
Berogailu katalitiko klasikoetarako osagaiekin, infragorriak, sugar urdina…
- Elektronikaren alorra
Berrikuntzak azken bezeroaren erosotasunerako
Remotion
Gas berogailuetan gasa urrutitik kontrolatzeko sistema, urrutiko aginte baten bidez, erabiltzailearen eta berogailuaren artean noranzko baterako zein besterako komunikazioa ahalbidetzen duena. Erosotasuna “emozioz” kontrolatzeko agintea.Sugarraren kontrola –Jingle flame
Sua musikaren soinuan dantzatzen, musikaren iturria edozein izan daitekeelarik: Ipod, Iphone, Mp3, TV, baita mikrofono bat ere (karaokea)... Funtzio berria, sugarra modu ezin hobean doitzen uzten duena, egurrez piztutako sua imitatuta. Oso egokia espazio publikoetarako, hoteletarako, jatetxeetarako…Sistema duala
Sistema bakarra gas mota bietarako (NG/LP), gas bakoitzerako erreferentzia berezi bat eduki beharrik gabe. Oso erraza da gas mota batetik bestera pasatzea, ez da beharrezkoa Laguntza Teknikoa.
-
Iraunkortasuna
Copreci urrats bat aurrerago doa, energiaren aldetiko efizientziaren gainean gaur egun dauden eta etorkizunean egongo diren arauetara egokitzeari dagokionez, eta gure bezeroei laguntzen diegu gai horretan dauden estandar berriak betetzen eta, bide batez, baliabide gutxiago kontsumitzen eta berotegi efektua eragiten duten gas igorpenak murrizten.
-
Erabateko segurtasuna
Osagai fidagarriak, kalitateko estandar zorrotzak beteta garatu direnak eta azken bezeroari lasaitasuna eta segurtasuna ematen diotenak.