1963an hasi ginenetik gaur arte Coprecik 50 produktu baino gehiago merkaturatu ditu catering sektorerako, hasi gas bidezko gailu profesional mota guztietarako balbuletatik (plantxak, frijigailuak, sukaldeak, labeak, kebabak…) gasaren kontrol elektronikorako sistemetaraino, denak bezeroen neurrira garatuta.
Azkartasuna eta malgutasuna gure osagaien diseinuan
Gure Berrikuntza Departamentuak egosketa profesionalaren alorrean merkatu bakoitzean dauden premietara azkar moldatzen daki, jana prestatzeko munduan dauden moduetarako irtenbide espezifikoak garatuta.
Amaierako aplikazioaren funtzioa optimizatzea bilatzen dugu
Gure bezeroekin elkarlan estuan ari gara, efizientziaren eta erabilerraztasunaren bila. Elkarlan estu horren fruitua dira hainbat berrikuntza, esaterako argia duten gasaren kontrolerako heldulekuak, profesionalari informazioa ematen diotenak, edo gasaren mozketa orokorrerako balbulak, larrialdietarako oso baliagarriak.
Konfiantza osoarekin
Gure ingeniariak beti ari dira osagai seguruagoak eta fidagarriagoak garatzeko modua bilatzen. Horren ondorioz, gure produktu guztiek nazioartean dauden azken estandarrak betetzen dituzte eta ondoren aipatzen diren arau europarren arabera fabrikatzen dira: EN-125, EN-126, EN-161.
Iraunkortasuna
Gure bezeroei laguntzen diegu energiaren aldetik efizienteak izateko estandar berriak betetzen, eta bide batez baliabide gutxiago kontsumitzen eta berotegi efektua eragiten duten gas igorpenak murrizten ere bai.
Osagai gama zabala aplikazio mota askotarako
Ibilbide honi esker, gas bidezko egosketarako osagai gama profesionalik aurreratuena eskaini diezaiokegu merkatuari.
Elkarlan estuan ari gara Mondragon Unibertsitatearekin
I+Garen alde egiten duen eta hainbat berrikuntza gune dituen ingurune batean gaudenez, bertako prestakuntza zentro guztietan eta Mondragon Unibertsitatean bertan ere trebatutako profesionalen harrobia dugu.
Gure cookie propioek eta beste batzuenek, gure zerbitzuak hobetzen laguntzen digute. Gure web gunean nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago