-
GF10, Copreciren Indukzioko...
Coprecik GF10 indukzio-plataforma berria aurkezten du, soluzio moldakorra, indartsua eta eskalagarria.
90, 80 eta 60 cm bitarteko neurriak ditu, eta 4 eta 5 gunetan egosteko konfigurazioak ahalbidetzen ditu. 3 interfaze-mota desberdinekin... ukipen-kontrol zabalagoa edo diseinu berritzaileagoak ahalbidetzen dituen “pop up” kontrola, eta baita diseinu grafiko erakargarria duen TFT pantaila bat ere.
Azken batean, soluzio malgua da, sukaldeen fabrikatzaileek munduko merkatuen beharrei erantzun diezaieten, eta, gainera, oso altuera txikiarekin, errazago instalatu ahal izateko.
GF10 kanpoko gailuetara eta lainora konektatzeko prestatuta dago, wifi edo Bluetooth konexioen bidez. Belaunaldi honek bat egiten du gaur egun merkatuan dauden beste bi plataformekin, 7G eta 8G. "Made in Europe" indukzioa, sukaldaritza-funtzioetan aditua den talde batek garatua. -
Defendi Italiaren gas...
Copreci S. Coop.ek, etxetresna elektrikoetarako osagaien fabrikazioan munduko liderretako batek, akordio bat itxi du Defendi S.r.l. fabrikatzaile italiarrak, E.G.O. Taldeko filialak, balbulak ekoizteko prozesuan dituen aktibo guztiak erosteko.
Akordio horrekin, etxeko gas egosketaren sektorean duten lidergo posizioa sendoago izango dute bai Coprecik, balbuletan, bai Defendik, gas erregailuetan.
Copreci Taldeko zuzendari nagusi Imanol Oleagaren hitzetan, "Gaur egun dugun hain testuinguru konplexuan, Coprecik gas egosketaren arloan ditugun hazkunde erronkak bermatzeko apustu gisa ekiten dio operazio honi, merkatu tradizionaletan dugun posizionamendua sendotzeko eta merkatu berrietan dugun apustua indartzeko. Akordio honek aukera gehiago eskainiko dizkie gasezko etxetresna elektrikoen fabrikatzaileei.”
Robert Vuga DEFENDI Taldeko zuzendari nagusiak esan duenez, "Urrats hau ematean aukeratutako estrategiaren atzetik gabiltza irmoki. Gure produktu nagusietan arreta jartzeko aukera ematen digu. DEFENDIn ideia berri asko ditugu. Etorkizunean konfiantza dugu, eta balioa ematen duten teknologia eta produktu berri asko aurkeztea espero dugu”.
Copreci MONDRAGON Korporazioko kooperatiba bat da, eta mundu osoko etxetresna elektrikoen fabrikatzaileen aitortza dauka. Gaur egun, 1600 langile baino gehiago ditu, eta ekoizpen lantegiak Espainian, Txekiar Errepublikan, Italian, Turkian, Mexikon, Estatu Batuetan eta Txinan.
-
Coprecik eta PlanetCare-k...
Bi konpainiek irtenbide bat proposatzen dute itsas faunan mikroplastikoen presentzia zabala ekiditzeko.
Balio diferentzialeko proposamen bat sortzeko asmoz, Coprecik aliantza estrategiko bat sinatu berri du PlanetCarerekin, itsasoak mikroplastikoz kutsatzea saihesten duten soluzio teknologikoetan espezializatuta dagoen enpresa.
Aliantzaren helburua PlanetCareren soluzioen garapena, industrializazioa eta merkaturatze globala bultzatzea da, bai eta lankidetza horren beste alderdi batzuetan sakontzea ere.
Mundu mailako arazo baterako irtenbidea
Akordio horrek Coprecik berrikuntzarekin eta hobekuntza teknologikoarekin duen etengabeko konpromisoa nabarmentzen du, eta erabiltzaileei etxetresna elektriko seguruagoak, erabilerrazak eta ingurumena errespetatzen dutenak izateko aukera ematen die. Izan ere, PlanetCarerekin egindako lankidetza horren bidez, Coprecik edozein garbigailu-motaren fabrikatzaileen eskura jartzen ditu itsaso eta ozeanoak mikroplastikoz kutsatzea saihesteko beharrezko konponbideak. Arropa garbitze bakoitzean, plastikozko ehunka mila zuntz mikroskopiko askatzen dira, eta garbigailuetako egungo iragazkiek atxikitzeko ahalmenik ez dutenez, plastikozko partikula txiki horiek guztiek hondakin-uretan amaitzen dute, ingurumena kutsatzen dute, ekosistemak kaltetzen dituzte eta elikadura-katera itzultzen dira.
Imanol Oleaga Copreciko Zuzendari Nagusiaren hitzetan, "Gogotsu gaude PlanetCareren taldearekin lan egiteko, seguru asko hari zuriaren merkatuari urtero milioika tona mikroplastiko isurtzea eragiten duen kutsadura-iturri bat amaitzen lagunduko dioten irtenbide teknologikoak eskaintzen lagunduko dielako". Era berean, "Gure erabiltzaileei merkatuko irtenbiderik aurreratuenak eskaintzea eta PlanetCareterekin aliantza egitea bilatzen dugu beti".
Bestalde, PlanetCareren CEOak, Mojca Zupanek, azpimarratu duenez, "Oso pozik gaude gure ikuspegia eta balioak partekatzen dituen talde batekin lan egiteaz", eta ez da ahaztu behar "gure teknologiak mundu osoko bezeroengan duen eragin eraldatzailea ikusi dugula, eta eskuragarriagoa izango dela Coprecirekin egindako aliantza honen bidez".
PlanetCareri buruz
PlanetCare startup bat da, ingurumena zuntzez kutsatzea saihesten duten soluzio teknologiko berrien garapenean zentratua. PlanetCarek etxeko garbigailu guztietan funtzionatzen duen kanpo-iragazki modernizatu bat eta tamaina ertaineko garbigailu komertzialetarako iragazki bat garatu ditu. Gainera, iragazteko teknologiako beste bertsio batzuk garatzen ari dira, iturri-espektro osoa etxeko garbigailuetatik industrialetaraino estaltzeko. PlanetCare hainbat herrialdetako gobernuekin, GKEekin eta erakunde akademikoekin ere ari da lanean, bai eta etxetresna elektrikoen fabrikatzaileekin eta beste enpresa batzuekin ere, legedia aldatzeko edo soluzio horiek aplikazioetara egokitzeko. -
Lan-ministroak Copreci...
Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko Lan eta Gizarte Ekonomiako saileko titularrak Copreci kooperatiba bisitatu du, Mondragon Korporazioa gertutik ezagutzeko bisitaren barruan.
Esperientzia Kooperatiboa ezagutzeko bidaia goizeko 10: 00etan hasi da, Coprecik (etxetresna elektrikoak diseinatu eta fabrikatzen dituen kooperatiba) Aretxabaletan (Gipuzkoa) duen lantegira bisita eginez. Ministroak ondoan izan ditu Denis Itxaso, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria, eta Maravillas Espin, Gizarte Ekonomiako eta Enpresen Gizarte Erantzukizuneko Lan Autonomoko zuzendari nagusia.
Coprecin harrera egin diote Iñigo Ucinek, Mondragon Korporazioko lehendakariak, Javier Oleagak, Osagaien dibisioko lehendakariordeak, eta Kuireka Etxebarriak eta Imanol Oleagak, Copreciko lehendakariak eta zuzendariak, hurrenez hurren.
Diazen esanetan, "Copreci Kooperatiba kudeaketa-eredu bat da, gaitasun teknologikoa berrikuntzaren eta pertsonak ardatz dituzten lankidetza-proiektuen zerbitzura jartzen duena." ”
-
Faltan botatzen zaituztegu
"Egon behar gara" ..."ea elkar ikusten dugun"... "hau guztia amaitzen denean, geratuko gara" Urtebete baino gehiago daramagu esaldi horiek errepikatzen... faltan botatzen zaituztegulako.
Une zailenetan, gure arteko harremanak dira garrantzitsuenak. Eta iritsiko da eguna, elkarri begietara begiratu, elkarrekin irribarre egin eta eskuak estutzeko. Copreci osoa zain duzu. Copreci, zure etxetresnaren bihotza. -
Coprecik Euskaraldian parte...
Aurtengoan Euskaraldiaren 2.edizioa izango da eta 15 egunetako ariketa izango da, azaroaren 20tik abenduaren 4ra.
Bi ardatz nagusi izango ditu:
- Ahobizi eta Belarriprestek hizkuntza ohiturak aldatzen jarraitzea
- Entitateetan ere hizkuntza ohiturak aldatzea, Ariguneen bitartez
Duela bi urte ez bezala, norbanakoez gain entitateek ere izena emango dute Euskaraldian eta Coprecik dagoeneko izena eman du, gainera Kontseilu Errektoreak
Arigune izateko erabakia hartu du. Arigune izateko beharrezkoa da taldeko kide guztiek euskara ulertzea eta taldean hausnarketa egin ondoren Euskaraldian Arigune izan eta parte hartzeko erabakia hartzea.
Horretaz gain, lanketa martxan dago bestelako gune eta ekipoetan ere, eta aurrerantzean ekimenaren berri emango du Euskara Batzordeak.
Uztailaren 2an, Aretxabaletan Euskaraldian parte hartuko duten entitateen aurkezpena egin zen eta Copreci ere bertan izan zen. Profil desberdinetako entitateak daude Hamabostekoan: dendak, hezkuntza, enpresak, eragile sozialak…
Urrats bat gehiago emateko aukera izango da Euskaraldia, urte guzti hauetan gauza asko egin dira Coprecin euskararen normalizazioaren bidean, eta ekimen hau beste bultzada bat izango da. Asmoa da, Coprecin normaltasun berri bat lortzea da, euskara egunerokoan normaltasunez erabiltzea ahalbidetuko duen normaltasuna eta horretarako pausu berriak behar dira.
Eman dezagun pausua! Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan!
-
Coprecik 2020ko hornitzaile...
Rational, sukaldaritzaren merkatuan liderra den funtzio anitzeko labeen fabrikatzaileak, hornitzaileentzako sari-banaketa ekitaldia egin zuen joan den astean, eta Coprecik 2020ko hornitzaile berri onenaren saria jaso zuen, iCare System garbiketa-sistema berria garatzeagatik.
ICombi Pro labe berriaren berritasun nagusia, labean sartu, zigilatu, parrillan erre eta lurrunetan erretzea ez ezik, garbitzeko duen sistema iraultzailea da.
Beraiek definitzen duten bezala, "An amazing cleaning system" da: uraren % 30 aurrezten du, baita energiaren % 25 ere; gainera, produktu kimikoen erabilera murrizten du eta programa ultra-azkarra dauka. Adibidez, labean tarteko garbiketa ultra-azkarra egitea ahalbidetzen du, 12 minututan, jardunaren erdian, lanean jarraitzeko.
Iker Atxikallende Copreciko komertzial arloko arduradunak adierazi duenez, "ICareSystem-ekin erabiltzaileak garbiketa produktuak, ura eta denbora aurrezten ditu, eta higiene eta ingurumen baldintzak betetzen ditu. Garapen hau maila guztietan erronka izan da gure ingeniaritza eta fabrikazio lan taldearentzat "
Rational-i buruz
1973az geroztik, Rational-ek mundu osoko sukaldaritza profesionalerako makina eta ekipoen fabrikazioan dihardu, munduko merkatu-kuotaren % 50 baino gehiagorekin. Rational-ek janaria prestatzeko tresnarik onena eskaini nahi die bere bezeroei. Gaur egun, milioi bat ekipo baino gehiago ditu merkatuan, Alemanian eta Frantzian dituen bi ekoizpen-instalazioetatik fabrikatuta. -
WHIGO LAB Txina, Asiako...
Mondragonek eta Acedek lankidetza sustatu dute WHIGO LAB Txina tailerraren bidez , Acederen Garaia Poloko instalazioetan.
WHIGO Txina, munduko egosketaren merkatuaren IKUSPEGI BATERATUA eraikitzeko eta partekatzeko jardueren baitan kokatzen da, kooperatibek jarduten duten herrialde bakoitzaren gakoak ulertzen laguntzeko eta aldaketa politiko, teknologiko eta merkatukoetara egokitzen laguntzeko.
Jardunaldia merkatura bideratuta egon zen eta Linea Zuriaren sektorean diharduten kooperatibetako ekipoek hartu zuten parte. Bertan, Txinako merkatuaren mega joerak aztertu ziren; gero eta aktiboagoa da merkatua, gero eta berrikuntza-ziklo laburragoekin, eta digitalizazioa, konektibitatea eta online salmenta gero eta garrantzitsuagoak bihurtzen ari dira dira.
-
Zorionak eta Urte Berri On...
2020. urtea hobekien definitzen duen hitza zein den galdetu dugu... eta 2021a? Hauxe da emaitza. Zorionak eta Urte Berri ON!
-
Izan gaitezen eredu lanean...
'Izan gaitezen eredu lanean eta kalean' da MONDRAGON Korporazioak maskaren erabilera sustatzeko eginiko bideoaren leloa.
Orrialdea 3-(e)tik 9-(e)ra