-
Coprecik Santa Feko...
Santa Fe probintziako gobernuak gonbidatuta, Argentinako Buenos Airesetik 500 kilometrotara, Santa Fen egindako Kooperatiben Lehenengo Kongresuan, euskal kooperatibagintzaren egoera azaldu zuten Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza batek, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko lehendakaria den Javier Goienetxeak eta Daniel Ayastuik, Copreciko Hegoamerikako zuzendariak.
800 parte hartzailek baino gehiago egon ziren ekitaldi jendetsu honi esker, Buenos Aireseko kooperatibistek Euskadiko sektore kooperatiboa apur bat hobeto ezagutzeko aukera izan zuten. Mondragon Taldean Copreci aitzindaria izan zen nazioartekotze prozesuan – 1989an kanpoko lehenengo planta inauguratu zuen, Copreci de Mexico- eta honen ondoren beste batzuk zabaltzen hasi ziren, Holanda, AEB, Txekia, Italia Turkia, Brasil edota Txinan besteak beste.
Konferentziak Eusko Jaurlaritza eta Santa Fe probintziako gobernuaren arteko akordio baten ondorioz gauzatu ziren, eta akordio honek, bi erakundeen arteko ekonomia sozialeko harremanen garapenerako marko orokor bat eskainiko du.
-
Coprecik "Outdoor...
Coprecik "Outdoor living" 2014 katalogo berria aurkezten dizue. Barbakoen sektoreko gas kudeaketarako osagaien gama guztia duzue bertan.
Bere produktu berritzaileen artetik ibilbidea, HIFI valve kasu, zeinak gasaren helduleku bidez barbakoaren kontrol totala eskaintzen duen, edo Dual Fuel soluzioak LP eta NG gasentzako, edo Safe-ingnition sistema, 4 aldiz programatu daitekeen berrabiarazte automatikoari esker hain beldurgarriak diren eztandak ekiditen dituena. Gehiago jakin nahi?
-
Copreci Coprecik bere Ecook...
Potentzia gehiago daukaten foko berriak dira berrikuntza nagusiak Copreciren Ecook serieko indukzio moduluetan. Testeatutako plataforma fidakorra, merkatuan esperientzia handia duena. Bezeroari jada konektatzeko prest dagoen produktua eskaintzeagatik desberdintzen da, ziurtagiri eta homologazio guztiekin, merkaturatzea asko erraztuz.
Ecook serieak funtzio berezi bat barneratu du: honek energiaren kontsumo eraginkorragoa ahalbidetzen dio erabiltzaileari. Prestazio honek entzimeraren potentzia kontsumoa kudeatzen du, eta erabiltzaileari abisatzen dio ezarritako elektrizitate kontsumo limitea gainditzen badu.
Modu honetan, erabiltzaileak konpainia elektrikoari potentzia txikiagoa kontratatu ahal dio, dirua aurreztuz eta ingurugiroa gehiago errespetatuz.
Coprecik, gainera, entzimera eta kanpaiaren arteko wireless bidezko komunikazio sistema berria integratu du, Clean Hood izenekoa. Honen bidez entzimera martxan jartzen denean kanpaia argiztatu egiten da eta, aukeratutako egosketa indarrarekin sinkronizatzen du kanpaiaren aspirazio indarra.
Horrez gain, malgutasun eta egokitze ahalmenak ere bereizten du Ecook seriea. Izan ere, aplikazio desberdinei egokitzeko ahalmena du: built in, free-standing edo baliokideak, eta baita tamainu desberdinetara ere, izan zabaleran, nahiz sakoneran.
Copreci 20 urte baino gehiago daramatza indukzio generazio desberdinak garatzen, muntatutako eta homologatutako soluzio bat eskaintzeko helburuarekin, azken aplikazioan integratzeko prest egongo dena.
Informazio gehiago: 2014 katalogoa
-
Etxe Konforteko katalogo...
Coprecik 2014ko Etxe Konforteko katalogo berria aurkeztu du gasezko estufen sektorerako osagaien eskaintzekin. Bere produktu berritzaileenetan zehar ibilaldia: remotion sistema – estufendako urruneko aginte kontrola-, Jingle Flame gar kontrola, LP eta NG gasendako baliagarria den Dual Fuel soluzioa, edo Ecoflow kontrol sistema. Gehiago jakin nahi?
-
Coprecik bere web orria...
Coprecik hizkuntza berria gehitu dio bere web orriari: turkiera. Gebze herrian (Turkia) duen plantatik bultzatu da web orria hizkuntza horretan inplementatzea. “Gune geografiko honetan lokalizatuta dauden bezero guztiei gertuko erantzun bat eman nahi diegu. Besteontzat bezala, beraientzat ere garrantzitsua da produktuen inguruko informazio teknikoa beraien hizkuntzan jaso ahal izatea.
Informazio gehiago: Web orria
-
Wanagement, garbigailuen...
Wanagement – Water management – produktu serie berriko elementu guztiek energia efizientzia daukate komunean, elektrizitate kontsumo txikiagoarekin eta zarata murrizketa esanguratsuarekin.
Ponpa autonomo honek elektronikoa txertatua dauka eta garapenaren denbora modu esanguratsuan gutxitzen du. Gainera, ez du eskatzen garbigailuaren kontrolean aparteko inbertsiorik, izan ere, oso erraza da edozein garbigailutan integratzea. Horretaz gain, Smart Draining-a dauka, garbigailuaren isurbidearen altuerarekiko independentea den isuri konstantea, eta “snorkel” efektua kentzen du.
Lehen aldia da BLDC teknologia garbigailuetan jartzen dena, -orain arte ontzi garbigailuetan soilik erabili da-, eta fidagarritasun handia eta emaitza optimoak eskaintzen ditu garbiketa zikloetan.
-
Copreci CZ-k langileen...
Txekiako Errepublikan Coprecik duen produkzio plantak Europako Gizarte Funtsaren diru-laguntza lortu du bere langileen artean formazio plan bat abiarazteko. Hain zuzen ere, BLP3 ontzi-garbigailu eta garbigailuentzako elektroponpak egiten dituen linea konkretu bateko langileen formaziorako. Proiektuari 1.085.160,75 koroa txekiar esleitu zaizkio.
CZ.1.04/1.1.04/B3.00102 / Laguntza gunea: 4.1.1 / Ardatz nagusia: 4.1 Egokitzapena izena duen proiektuan 43 langilek hartuko dute parte. Finantzaketa osatzen da “Giza Baliabideen Garapena” (OPHRD) Programa Operatiboaren bidez eta Txekiar Errepublikako aurrekontu bidez.
Proiektu honen helburua da egungo langileen eta langile berrien kualifikazio profesionala handitzea, eta BLP3ko linea berrian lan egiteko formatzea. Linea honek produktu berritzailea fabrikatzen du. Txekiar Errepublikan dagoen linea bakarra izango da gurea.
Programa 2013ko azaroaren 1ean hasi eta 2014ko azaroaren 30ean amaituko da.
-
Copreci Taldeko Jokabide Kodea
Coprecik berriki bere Jokabide Kodea argitaratu du. Modu etiko eta arduratsuan jokatzeko gida bat.
Jokabide Kode honek duen helburua da enplegatu eta kontu ikuskatzaile guztiei zein bezero, hornitzaile eta erakunde publiko eta pribatu guztiei gogoraraztea Copreci Taldeak konpromisoa duela bera diharduen herrialdeetan indarrean dauden lege eta arauak betetzeko
-
Coprecik berrikuntzako...
2013an 50. urteurrena ospatu ostean, Coprecik jai giroan jarraitzen du. Kasu honetan, badira 20 urte azoka honetara etortzen garena. Bertan, Hearth Patio Barbecue Asociationen (HPBA) ordezkaturik dauden gasezko barbakoa eta tximinia fabrikatzaile amerikar guztiak batzen dira. Eta Salt Lake Cityn (Utah) ospatu den edizio honetan urrezko amaiera izan genuen, izan ere, Hearth / Barbecuerako osagaien berrikuntza saria banatu zen.Sariak ematen dituen epaimahaia tximinia eta barbakoen fabrikatzaileek, banatzaile eta sektoreko adituek osatzen dute. Oraingo honetan, Coprecik bere “Safe Ignition System” produktuarekin osagaien alorreko saria irabazi zuen. Produktu berritzaile honek gasezko barbakoetan garra itzaliz gero, berriro piztuko dela bermatzen du. Modu honetan beldur handia sortzen duten eztandak ekiditen dira.
Finalista moduan saritu zuten bigarren produktua “Free Flame” izan zen, Gasezko estufen fabrikatzaile entzutetsuak diren IHP eta Skytechekin batera garatutako teknologia. Produktu honek aparatu hauei dimentsio berri bat eskaintzen die, benetako suaren sentsazioa sortzen duen garra islatzen baitu.
Sariak patrozinatzen dituen Herath&Home aldizkariko zuzendariak, Richard Wrightek, sektoreko Oskar gaua bezala definitzen ditu sari banaketa hauek.
-
Copreciko garbiketako...
Dagoeneko, badira hilabete batzuk Coprecik, Zhuhaiko plantan, garbiketa osagaien fabrikaziori ekin ziola asiar merkatuko eskaerei esklusiboki erantzuteko. Katalogo hau, Asiako garbiketa sektorean Copreciren posizioa indartzeko beste mugarri bat da.
Orrialdea 8-(e)tik 9-(e)ra