-
CleanHood sistema
Ecook Indukzioko generadoreen gamaren barruan, Coprecik wireless komunikazioko sistema berri bat sartu du gaineko sukaldearen eta ke kanpaiaren artean, CleanHood sistema, alegia.
Sistema horren bitartez, erabiltzaileak ke kanpaiaren funtzionamendu modua aukeratu dezake, eskuzkoa edo guztiz automatikoa.
Modu automatikoan, indukzioa martxan jartzen denean ke kanpaia piztu egiten da, eta xurgatzeko abiadura aukeratutako egoste potentziarekin sinkronizatzen da. Eragiketa denboraren arabera, ke kanpaia piztuta gera daiteke denbora pixka bat gehiago eta automatikoki itzali. Horrela, erabiltzaileak ez dauka zertan ke kanpaia ukitu, eta, gainera, ez du kanpaia zikinduko.
Noranzko biko haririk gabeko transmisioa duenez, posible da kanpaiak, sentsore egokiekin, gaineko sukaldeari hezetasun baldintzei, tenperaturari eta keari buruzko informazioa ematea, eta gaineko sukaldeak horren arabera dagokiona egitea: esaterako, zartagin bat sukaldean ahaztuta utziz gero gaineko sukaldea itzali egingo luke. Horrekin guztiarekin erabilera errazagoa eta seguruagoa izango da, eta, era berean, erabiltzaileari erosotasun handiagoa emango dio.
-
Lehendakariak eta MONDRAGON...
MONDRAGON Korporazioko Osagaien Dibisioan integratuta dagoen Copreci kooperatibak gaur ospatu du eratu zenetik 50. urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusia. Ekitaldian parte hartu dute Iñigo Urkullu Lehendakariak, Eusko Jaurlaritzako Industria eta Energia sailburuordeak eta MONDRAGONeko Kontseilu Orokorreko lehendakariak, besteak beste.
1963an, 40 laguneko talde batek Copreciren jarduerari ekin zion (Prezisiozko osagaiak, gazteleraz COmponentes de PRECIsión) gas balbulak fabrikatzen. Gaur egun, Copreci enpresa globala da, 1.400 pertsona baino gehiagoz osatua eta mundu osoan zehar 7 produkzio planta dituena. Bere negozio zifra bateratua 185 milioi eurotara iristen da.
COPRECI 50
Copreci munduan dagoen etxetresna elektrikoetarako osagaien fabrikatzailerik nagusietakoa da. Merkatuan erreferentea da gasaren kontrol-erregulazio funtziorako eta ur ebakuaziorako konponbide diren osagaietan. Bere bezeroen artean etxetresna elektrikoen marka nagusiak daude, esaterako Bosch Siemens, Whirlpool, Indesit, Electrolux, General Electric, Fagor, Miele, Haier , Weber eta Char Broil.
Produktu katalogoa
Coprecik honako produktuak fabrikatzen ditu bere instalazioetan:
- Balbulak, termostatoak, gasa kontrolatzeko sistema elektronikoak, kondukzio elementuak ... gas bidezko sukalde, gaineko sukalde, barbakoa, berogailu eta labeetarako.
- Indukzio bidezko gaineko sukaldeetarako sorgailuak.
- Ura husteko ponpak eta birzirkulazio ponpak... garbigailu eta ontzi garbigailuetarako.
Nazioartean zabaltzea
Copreci aitzindaria izan zen MONDRAGON Korporazioan nazioartekotzeari dagokionez, 1989an Copreci Mexiko sortu zuenean, hori izan baitzen Korporazioak atzerrian izan zuen lehen planta. Mexikokoaren ondoren, honako ekoizpen plantak etorri ziren: Txekiar Errepublika (1996), Italia (2002), Turkia eta Brasil (2003), eta Txina (2004).
7 herrialde horietatik Copreci mundu osora heltzen da, merkatuetara egokituta, eta kudeaketa sistema berarekin eta know-how teknologiko berarekin. Gaur egun, bere fakturazioaren % 65 baino gehiago Aretxabaletan duen bere egoitza zentralean eragiten da.
Gaitasun teknologikoa: 280 patente baino gehiago
Copreciren identitatearen ezaugarrien artean bere Gaitasun Teknologikoa eta Bezeroarenganako orientazioa nabarmentzen dira. Europan, AEBetan eta Txinan, besteak beste, 280 patente baino gehiago ditu Coprecik, bere jarrera berritzailearen bermearen adierazle. Halaber, etxetresna elektrikoen erabilera errazten eta funtzioak gehitzen dizkien irtenbide berritzaileak eskaintzen dizkie Coprecik bere bezeroei. Zentzu horretan azpimarragarriak dira, besteak beste: Smart cookinga, gas bidezko gaineko sukaldeak kudeatzeko sistema elektronikoa; Ecook serieko indukzioa, potentziaren kontsumoa aurrez ezarritako muga batzuetan kudeatzen uzten duena; eta Remotion agintea, gas bidezko berogailuetarako.
Gaitasun teknologia hori industria prozesuetan aplikatuta, Copreci gai da oraindik ere eskulan merkeagoa duten zonaldeetan modu globalean lehiatzeko, prozesu automatizatuetatik abiatuta eta energiaren arrazoizko erabilera eta kontsumoa oinarri izanda.
Oraina arrakastatsua, eta etorkizuna itxaropentsua.
Gaur egungo egoera ekonomiko latz honetan, Copreci enpresa proiektu errentagarria da, nazioartean ezarpen zabala duena eta lanpostuak sortzen duena. Hain zuzen ere, 2009an krisia sentitzen hasi zenetik, Copreci hemen hazi egin da 70 lanpostu gehiagorekin.Horrela bada, merkatuaren egoera gorabehera, Coprecik baikortasunez begiratzen dio etorkizunari, Europako Erkidegoa inguratzen duten herrialdeetan, Amerikan eta Asian hazteko asmoarekin.
-
Coprecik bere Ecook serieko...
Copreciren indukzio moduluen ECOpack enbalatze berriarekin aurreztu egingo da zentzu guztietan. Sistema berrerabilgarria da, gaineko sukaldea muntatu eta doitu ondoren bezeroak berriro erabil baitezake azken enbalatze moduan. Horrekin enbalatze kostuak bikoiztea ekiditen da eta, ondorioz, ingurumenari mesede egitea eta logistika eta izakinak kontrolatzeko katea erraztea.
Coprecik, gainera, bere indukzio moduluak azken aplikazioan instalatzeko moduan entregatzen dizkie bezeroei, hau da, kontrola pasatuta, garantizatuta eta EMC arauak beteta (Bateragarritasun Elektromagnetikoa), eta horrek prozesua nabarmen erraztu eta “time-to market”-a murrizten du.Era berean, sliderra (bakarra eta anitza) duten interfaze berriekin egosketa erosoago eta zehatzago kontrola daiteke.
-
Copreci, Chicagon...
Hauxe da Coprecik NRA 2013 azokan izan zuen standa; izan ere, aurten, berriz ere, Copreci Amerikako Estatu Batuetan ostalaritzak duen hitzordu nagusian egon da, bertan elkartu ziren 1800 inguru erakusketari eta 5000tik gora bisitarirekin batera. Coprecik ostalaritzarako gasezko gailuen sektorerako osagaiak aurkeztu zituen.
-
Coprecik bere 50....
'Lantegixa herri' da abestiaren izena, enpresaren 50. urteurrena dela-eta idatzi dena eta enpresako langileek interpretatu dutena. Bideoklipa Aretxabaletako produkzio lantegian eta herriko hainbat tokitan egin da.
Copreciko ia hogei bat gizon eta emakume izan dira kooperatibaren 50 urteak ospatzeko eta enpresaren fundatzaileak omentzeko asmoarekin idatzi den 'Lantegixa herri' abestiaren grabazioko eta bideoklipeko protagonistak.Bideokliparen hari gidaria bihotza izan da, Copreci siglekin, “milioika etxetresna elektrikotan presente dagoen bihotza, mundu osoko milioika etxetan dagoena, baina batez ere kooperatiba osatzen duten gizon eta emakume guztiengan presente dagoena”.
-
Copreci, balbula bat, hiru...
Coprecik gas bidezko berogailuetarako balbula berri bat diseinatu du, urrutiko aginte batekin baino gehiagorekin funtziona dezakeena:
- Remotion, Coprecik bereziki diseinatutako urrutiko agintearekin,
- Beste fabrikatzaile batzuen aginteekin,
- Eta bereziki Shytech agintearekin, Ecoflow system aukera egokituta.
- Azken konbinazio horrekin, Copreci eta Skytech finalera heldu dira HPBA 2013 azokaren azken edizioan egin den Vesta Award lehiaketan. Ecoflow sistemaren bereizgarriak dira erabilerraztasuna, segurtasuna eta erantzuteko azkartasuna. Bere aginteak hainbat aukera ditu: On/Off, Hi/low, termostatoa eta ukimenezko pantaila.
Orrialdea 9-(e)tik 9-(e)ra