-
Copreciko emakumeak M8an
Coprecin genero berdintasuna bultzatzeko konpromisoa dugu.
Erantzukizun Sozialaren gaineko txostena -
COPRECIK GARABIDE HARTU DU
Aretxabaletako kooperatibak eta Fagor Taldeko ordezkariek saio bat antolatu dute hizkuntza minoritarioen garrantziaren gainean.
Saioan egon ziren, gonbidatu gisa, Imbaburako gobernatzailea (Ekuador), Mexikoko Tosepan kooperatibako ordezkari bat eta Caucako Heziketa eta Ikerketa Indigenarako Zentroko zuzendaria (Kolonbia).
Esperientzien elkartrukean oinarrituta kooperazio era berria egitea proposatzen duen elkartea da Garabide. Bere helburuarekin bat etorrita, hainbat topaketa antolatzen ari dira hegoaldeko herri indigenen hizkuntza komunitate minorizatuekin euskararen berreskurapenaren esperientzia partekatzeko, betiere kontuan izanda hizkuntza lankidetza erabat erlazionatuta dagoela iraunkortasunarekin, giza eskubideen babesarekin eta genero berdintasunarekin.
-
Euskal teknologiak...
Copreci, gas barbakoetarako osagaien fabrikatzaile liderra, Nashvilleko Hearth, Patio & Barbecue Expo azokan izan da beste behin ere. Bertan, bere azken berrikuntza aurkeztu du, Magic Button-a, erabiltzaileak urruneko kontrolaren bidez erabil dezakeen balbula sistema. Sistema hau Smartphone-aren bidez kontrola daiteke eta egosketa denbora zein tenperaturei buruzko informazioa eskura daiteke.
Sistema honek gas bidezko barbakoa inteligente egiten du. Tenperatura kontrolatzeaz gain, erabiltzaileak App-aren bidez sistema itzali eta programatu dezake, besteak beste. Adibidez, oso erabilgarria da pirolisia egiteko edo 4 sentsore bitarteko tenperaturak monitorizatzeko.
Magic Button-a Bluetooth bidez konektatzen da eta erabat segurua da. Erabiltzaileak ez du inoiz BBQ piztuta ahaztuko, izan ere, 6 ordutara itzaltzeko sistema automatikoa baitauka, eta gehiegizko tenperatura mailara iristen bada ere itzali egingo da. Botoi honi esker, emergentzia kasuetan BBQ modu azkarrean ere itzali ahal izango da aurrealdeko paneletik, eta gainera, manetako kolore desberdinei esker, erabiltzaileak BBQren egoerari buruzko informazioa jaso dezake.
Skura-k garatutako App-a dagoeneko eskuragarri dago IOS eta Android-erako. Coprecik, Amerikako BBQ fabrikatzaileen elkarteak banatzen dituen Vesta Awards sarietara aurkeztu du berrikuntza hau. Hemendik zorte ona opa diegu.
Sistemari buruzko informazio guztia web orrian aurkituko duzuZatoz gure stand-era. HPBA Expo azoka, 816.stand-a, 2018ko martxoaren 8tik 11ra (Nashville)
-
Coprecik SR10 Erantzukizun...
Egiaztagiri honekin Coprecik Erantzukizun Sozial Korporatiboaren alde egindako konpromisoak adierazi ditu
Erantzukizun Sozial Korporatiboa Copreciren esentziaren parte da, eta gure jarduera honetara bideratzen dugu: pertsonen garapenera (euren formazioa, parte-hartzea eta informazioaren gardentasunaren alde eginez), lan eremu seguru eta kalitatezkoa sortzera, enplegua sortzera (nagusiki kooperatiboa), kooperatiben arteko elkartasunera eta garapen jasangarrira. SR10 Erantzukizun Sozialaren egiaztagiriaz gain, Coprecik Laneko Segurtasun eta Osasuneko OHSAS 18001, Ingurumeneko ISO 14001 eta Kalitateko ISO 9001 egiaztagiriak ere lortu ditu.
Info gehiago
Erantzukizun Sozial Korporatiboa (pdf)
-
Copreci eta Eika elkarrekin...
Martxoaren 8tik 11ra, Copreci eta Eika Txinako etxetresnen azoka handienean egongo dira, Shangai New International Expo Centren. Azokak 100.000 m2 baino gehiago izango ditu, 600 erakustoki eta 150.000 bisitari baino gehiago. AWE azoka China Household Electrical Appliances Association (CHEAA) erakundeak antolatzen du eta dagoeneko 22 urtez antolatu da. Azoka hau, CES eta IFA dira etxetresna munduko hiru azoka garrantzitsuenak. Besteak beste, ekoizle hauek egongo dira bertan: Haier, Midea, Samsung, LG, Sharp, Bosch, Siemens, Panasonic, Hitachi, Whirlpool, Daewoo…
-
Copreci vietnameko telebista
Mallocarekin aliantza sinatu du, Vietnamen liderra den etxetresna ekoizlea, 15 urtetik gorako esperientzia duena.
Pasa den irailaren 22an, Copreci eta Mallocaren arteko aliantza estrategikoa sinatzeko ekitaldia egin zen. Bertan, besteak beste, 200 pertsonatik gora elkartu ziren, 40 kazetari eta 5 tokiko telebista. Aliantza honen bidez, Coprecik Mallocaren indukzio osagaien hornitzaile komertzial gisa duen harremana kontsolidatu du. Mallocak inbertsio handiak egin ditu Binh Duonag-eko plantetan eta bere helburua da Europako legediak eskatutako kalitate estandar altuko indukzio plakak eskaintzea.
Vimeo
-
Ekonomia solidarioaren...
Latinoamerikatik etorrita Ekonomia solidarioaren garapenerako kudeaketa ekonomiko eta soziala ikasketak egingo dituzten 16 pertsonak, Aretxabaletan zeudela aprobetxatuta, Copreci bisitatu dute bere negozio eredua ezagutzeko.
Ekonomia solidarioaren garapenerako kudeaketa ekonomiko eta sozialeko Espezializazio Diplomaren hirugarren edizioa da hau. Edizio honetan, Latinoamerikako zortzi herrialdetatik datozen 16 lagunek Lanki Kooperatibismoaren Ikertegiak eta Alboan Fundazioak antolatutako ikastaroan parte hartuko dute. Ikastaroaren helburua da Latinoamerikan dauden gizarte ekonomia solidarioko ekimen eta erakundeak sozioekonomikoki indartzea eta bideragarri egitea.
Horretarako, Bolivia, Kolonbia, Peru, Ekuador, El Salvador, Mexiko, Paraguia eta Nikaraguatik etorritako ikasleak kudeaketa sozioekonomikoan eta genero berdintasunean trebatuko dira, beren gaitasun indibidualak zein kolektiboak indartzeko. -
Koreako delegazio bat...
Tour labur honen bidez, Koreako etxetresna ekoizle talde batek gertutik ezagutu ahal izan zituen gas egosketa eta egosketa elektrikoko aparatuen osagaiak fabrikatzen dituzten kooperatibak; Copreci eta Eika, hurrenez hurren.
Delegazio honek ACEDEren instalazioak ere bisitatu zituen. Bertan ikusgai daude, aipatutako enpresek, egosketaren munduan garatu dituzten azken berrikuntzak. Horretaz gain, Mondragon Corporation, Fagor Electronica eta Centro Stirling ere bisitatu zuten, eta azkenik, Basque Culinary Center. Bisitan Eusko Jaurlaritzako ordezkariak ere izan ziren eta SPRIren “Big Little Basque Country” promozio bideoa aurkeztu zuten. “BIG Little Basque Country”
-
BIKAIN ziurtagiria eskuratu...
Guztira, 35 erakundek jaso dute aurten Eusko Jaurlaritzak eta Euskalit Fundazioak banatzen duten Euskararen Kalitate ziurtagiria.
Abenduaren 13an banatu zituzten ziurtagiriak Bilboko Euskalduna Jauregian. Copreciko ordezkariak ere bertan izan ziren eskuratutako ziurtagiria jasotzeko. BIKAINek euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketa ebaluatzen ditu, eta Coprecik tarteko mailako ziurtagiria lortu du, Zilarrezkoa.
Ebaluazio horretan, ondo egindakoak eta hobetzekoak jaso dira. Urte berriarekin batera, hobetzeko alderdiak Copreciren egitekoan txertatzen jarraitzea izango da zereginetako bat.
Aipatu beharra dago, BIKAIN ebaluazio prozesua oso parte hartzailea izan dela Copreci mailan. Jende askok hartu du parte prestaketa lanetan eta baita ebaluazio egunetan ere. Guzti horregatik, eta erakutsi duten inplikazioagatik, eskerrak eman nahi dizkiegu.ZORIONAK!
-
Whigo LAB, munduko...
Mondragon Osagaiak eta Acedek lankidetza sustatzeko lehen Whigo LAB burutu dute Acedek Garaia berrikuntza gunean daukan instalazioetan.
Honakoa, munduko egosketa merkatuaren ikuspegi komuna eraikitzeko emanaldi dinamiko baten lehengo saioa izan da. Eskualde bakoitzeko gakoak ulertzen lagundu nahi izan zaie munduan zehar lan egiten duten hainbat kooperatibei; aldaketa politikoei, teknologikoei eta merkatukoei hobekien egokitzeko gai izan daitezen. Jardunaldia merkatura orientatuta egon zen eta linea zuriko sektorean lan egiten duten kooperatibetako ekipoei bideratuta.
“2017an populazioaren %36ak hondakin solidoekin kozinatzen jarraitzen du (egurra, gorotza…). Urbanizazio progresiboak, datozen urteetan, kozinatzeko modu hau albo batera uztea ekarriko du”
Ikuspuntu teknologiko, demografiko eta urbanizazio ikuspuntutik, dagoeneko gure artean dauden mega tendentzien analisia egin zen. Hortik abiatuta, munduan dauden kozinatzeko moduetan eragiten duten merkatu nagusienak sakonago aztertu ziren: Europa, Asia-Pazifikoa, MENA, Iparramerika, Hegoamerika… Horrekin batera, kooperatibetan tendentzia nagusienei erantzuteko garatzen ari diren berrikuntzak ere aztertu ziren.
Orrialdea 5-(e)tik 9-(e)ra