Copreci,
zure etxetresna elektrikoaren bihotza

Copreci hor barruan dago, inork ikusten ez duen lekuan, baina sentitu egiten da, dena harmonia ezin hobean funtzionaraziz.

Bideoa

Jasangarritasuna Memoria

BIKAIN ziurtagiria eskuratu du COPRECIk

Guztira, 35 erakundek jaso dute aurten Eusko Jaurlaritzak eta Euskalit Fundazioak banatzen duten Euskararen Kalitate ziurtagiria.

Abenduaren 13an banatu zituzten ziurtagiriak Bilboko Euskalduna Jauregian. Copreciko ordezkariak ere bertan izan ziren eskuratutako ziurtagiria jasotzeko. BIKAINek euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketa ebaluatzen ditu, eta Coprecik tarteko mailako ziurtagiria lortu du, Zilarrezkoa.

Ebaluazio horretan, ondo egindakoak eta hobetzekoak jaso dira. Urte berriarekin batera, hobetzeko alderdiak Copreciren egitekoan txertatzen jarraitzea izango da zereginetako bat.

Aipatu beharra dago, BIKAIN ebaluazio prozesua oso parte hartzailea izan dela Copreci mailan. Jende askok hartu du parte prestaketa lanetan eta baita ebaluazio egunetan ere. Guzti horregatik, eta erakutsi duten inplikazioagatik, eskerrak eman nahi dizkiegu.

ZORIONAK!