Copreci,
zure etxetresna elektrikoaren bihotza

Copreci hor barruan dago, inork ikusten ez duen lekuan, baina sentitu egiten da, dena harmonia ezin hobean funtzionaraziz.

Bideoa

Jasangarritasuna Memoria

Copreci Canton 2015 azokan

Beste urte batez, Coprecik, bere produktuak aurkeztu zituen Cantoneko Import & Export nazioarteko 118. azokan, Txinako nazioarteko komertzioaren topaleku garrantzitsuan.

Egosketako etxetresnen osagaiak aurkeztu zituen, bereziki, LongShanFa balbula berria, Txinako merkaturako espresuki garatutakoa, izan ere, wok egosketarako potentzia handiko balbulak behar izaten dituzte. Horretaz gain, Clean Hood komunikazio sistema berria ere aurkeztu zuen, gasezko sukaldea eta kanpaia komunikatzen dituena.

Indukziorako aplikazioak eta irradiatze fokuekin egindako soluzio hibridoak ere aurkeztu zituen, baita, arropa zein ontzi garbigailu eta lehorgailuen gama guztia ere.

IKUSI ARGAZKIAK