-
Copreci Altsasukok...
2018an Euskarabidea Euskararen Nafar Institutuak eremu pribatuko lantokietan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko diru-laguntzen deialdia egin, eta, Altsasuko Kooperatibak urteko euskara plana garatzeko laguntzen eskaria aurkeztu zuen. Enpresak euskararen erabilera, ezagutza eta motibazioaren arloko helburu eta ekintzak gauzatzeko urteko aurrekontuaren berri eman zuen, material gastuak, langileek euskerari dedikatutako orduen kostea eta aholkularitza enpresarekin hitzartutakoa kontuan hartuta.
Urtean zehar aurreikusitako plana gauzatzen aritu da Altsasuko eta aurrekontuaren justifikazioa eginda, eskatutako laguntza jaso du urte hondarrean Euskarabidearen eskutik. -
Mekanizazioko Goi Mailako...
MGEPko ikasleek lan bat burutu dute balbula eta iturri baten mekanizazioaren arloan eta bisita honekin amaiera eman diote proiektuari. Coprecin, beraien lana aurkeztu eta piezaren industrializazio prozesua in situ ezagutzeko aukera izan dute. Coprecik heziketa zentroekin elkarlanean dihardu balio eta konpetentzia teknikoak bultzatzeko helburuarekin, eta etorkizuneko harrobia izango den Dual formazioaren aldeko apustua egin du.
-
Copreci bisitatu du...
Maria Alejandra Vicuñak eta Ekuadorreko Errepublikako gobernuko ordezkaritzak Copreci bisitatu dute Mondragon korporazioa ezagutu ondoren. Ekuadorreko gobernua ekonomia solidarioari bultzada eman nahian dabil, eta hori dela eta, presidenteordea alor horretan esperientzia duten erakundeak ezagutzen ari da. Presidenteak oso positibotzat jo zuen bisita, eta ziur agertu zen "elkarlanerako, kooperaziorako eta bi erkidegoen onurarako negozio berriak irekiko direla".
-
"Copreci People"...
“Serioak garela diote. Ez omen dakigu barre egiten eta ezagutzen ez dugun pertsonekin ez ei ditugu harremanak sortzen. Ondo egindako gauzak gustatzen zaizkigula diote, ordena eta harreman zuzena. Guzti horiei baietz esango nieke. Coprecin ondo egindako gauzak gustatzen zaizkigula, lanean serioak eta zorrotza garela, baina barre ere egiten dugula, eta egiten dugunarekin disfrutatzen dugula.”
Hori da Coprecik bere Batzar Orokorrean estreinatu duen bideoaren hasiera. Enpresa gisa hazi egin den arren, txikia zeneko espiritu berarekin jarraitzen duen kooperatibaren izaera laburtzen duen bideoa.
Hemen eta munduan. Copreci gara.
-
Copreci Electrolux taldeko...
Urriaren 16an Electrolux Taldearen Estokolmoko egoitza nagusian ospatu zen talde honen mundu mailako hornitzailerik onenen artean banatzen diren sarien 6.edizioa.
Taldeak 3000 hornitzaile baino gehiago ditu eta ekitaldi honetarako kategoria desberdinetako 30 inguru aukeratu ziren. Berrikuntzaren atalean, Copreci finalista izan da beste bi erakunderekin batera eta horrek, kooperatibak azken hilabeteetan arlo honetan egindako lanaren aitortza suposatu du.
Ekitaldi hau aukera ezinhobea izan da harremanak sendotzeko eta proiektu zein negozio berrietarako lotura berriak egiteko.
Ezkerretik eskuinera: Josu Zaldua Copreciko Gas Egosketa EMEAko zuzendaria, Milena Nanni Electroluxeko Commodity Managerra, Fernando Muñoz Copreciko Salmenta kudeatzailea eta Filippo Milanese Electrolux Europako Erosketen lehendakariordea. -
Eskoriatzako Arizmendi...
Batxilergoko ikasle talde batek Aretxabaletako Copreciko instalazioak bisitatu ditu. Bisita honi esker, Copreci gertutik ezagutzeko aukera izan dute: zein den gure jarduera, gure merkatua… Horretaz gain, izaera eta identitate kooperatiboaren berri ere jaso dute eta honek egitura mailan, organoen osaeran zein bazkideek erabakiak hartzeko eta parte hartzeko dituzten aukerak ere ezagutu dituzte.
Interes berezia erakutsi dute Coprecik azken urte hauetan prozesu industrialetan inbertitzeko eta hauek automatizatzeko egin duen esfortzuan, eta horrek, etorkizuneko langileen profila definitzeko duen eraginean.
-
Copreci Mexikoko...
2018ko lehen seihilekoan, Copreci Mexikoko instalazioak berritu eta handitu ditugu Guadalajaran. 1989an sortutako proiektu hau, Mondragon korporazioak nazioartean inplementatutako lehen planta izan zen. Gaur egun, Copreci Mexikok instalazio berriak eta eraginkorrak ditu, Copreci Taldeak planta honekiko duen etorkizunerako konpromiso sendoaren erakusle.
-
Markel Olano Gipuzkoako...
Markel Olano diputatu nagusiak adierazi du lurraldeko enpresak dibertsifikatu eta haztearen alde egin duela Foru Aldundiak eta hori dela, hain zuzen ere, “Gipuzkoaren etorkizunaren aldeko apustua egitea”.
Hazkunde fasean dagoen Copreci kooperatibaren Aretxabaletako plantan izan da Foru Aldundiko arduraduna eta bisita horren baitan burutu du adierazpen hau. Copreci Mondragon Corporationen integratuta dagoen etxetresna elektrikoen osagaietan espezializatutako enpresa da, eta datozen hiru urteetan bere jarduera hedatzeko 50 milioiko inbertsioa burutzea aurreikusten du. Inbertsio honen epizentroa Aretxabaletako planta izango da.
Diputatu nagusiarekin batera, Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapen, Landa Ingurune eta Lurralde Orekako foru diputatua ere bertan izan da. Imanol Oleaga Copreci Taldeko zuzendari orokorrak, eta Lorea Barrutia kooperatibako lehendakariak egin diete harrera Aldundiko arduradunei. Javier Oleaga Mondragon Corporationeko lehendakariordeak eta Unai Elkoro Aretxabaletako alkateak ere parte hartu dute bisitan.
Lan bilera batekin hasi dute bisita eta parte hartzaile guztiek azpimarratu dute elkarlanean jarraitzeko borondatea. Ondoren, Copreciko arduradunek lantegiko azpiegiturak erakutsi dizkiete.
Copreciko zuzendari nagusia den Imanol Oleagak kooperatibaren proiekzio industrialak duen intentsitatea mantentzea aurreikusten du 2018-2020 epealdian. Horretarako gakoak izango dira, linea zuriko merkatuak duen indargunea, bezero berrien kaptazioa Estatu Batuak, Txina eta Europan, eta kooperatibako IGB departamentuak sortutako produktu familia berriak. Motorretan eta potentzia elektronikoan garatutako konpetentziek beste sektore batzuetan lan egiteko aukera berriak zabaldu dituzte.
Honekin batera, indukzioko dibisioak Europan zabaldutako ikuspegiari esker, negozio honetako modulu eta osagaien fabrikazioan hazkunde nabarmena ekarriko du. Copreci prestatzen ari da Mondragoneko linea zuriko osagaien dibisioko parte diren kooperatibekin elkarlanean jarduteko duen eskaintza gaitasuna areagotzeko.
Erronka honi aurre egiteko Copreciko manufaktura egituraren egokitzapenak 50 milioiko inbertsioa egitea suposatuko du 2018-2020 epealdian. Inbertsio honen %70 Aretxabaletako instalazioak indartzeko erabiliko da. Guzti honetan automatizaziorako estrategiak eta Industria 4.0 egitasmoak paper garrantzitsua du. Batera doazen proiektuak dira eta hauei esker Gipuzkoako lantegi honek, lanesku merkea duten beste herrialde batzuetan kokatutako enpresen aurrean lehiakorra dela erakutsi du.
Plan hauek aurrera eramateko talentuaren kudeaketa gakoa izaten ari da dagoeneko. Horretarako, ezinbestekoa da eta izango da potentzia eta kontrol elektronika esparruko profesional prestatuak izatea eta kaptatzea.
-
Copreci Turkia Empresa XXI...
Jarraian datorren artikuluak jasotzen duen bezala, 2004ean, garapen bidean zeuden merkatuek etorkizunean izango zuten potentziala irudikatzeko gaitasuna izan zuen Coprecik. Nazioartekotzearen esparruan aitzindari izandako euskal enpresa honek, esparru horretako esperientziari esker lortu zuen aurreikuspen hori egitea. Eta asmatu zuen, izan ere, duela hamalau urte Turkiara zabaldu zenetik, bertako produkzio planta urtez urte haziz joan da.
Gaur egun 2.000 m2-ko instalazioak ditu bertan, 100 langiletik gorako plantilla eta urtean gasezko sukaldeetarako 10 milioi balbula ekoizten dituzte. Azpiegitura guzti honi esker, aurtengo ekitaldia 31 milioi euroko salmentekin ixtea aurreikusten dute. Copreci Turkiako zuzendari den Andoni Pagonabarragak azaltzen digunez, ekoizpen planta honen kokapena “estrategikoa da, izan ere, Turkia oso garrantzitsua da linea zuriko sektorean”. Gebzen, Kocaeliko probintzian kokatuta dagoen planta honetatik, merkatu lokala hornitzeaz gain MENA eremua (Ekialde hurbila eta Afrika iparraldea) ere hornitzen dute, “hazkunde aurreikuspen handia duten eremuak dira, eta Egipto eta Iran dira eremu horretako herrialde erreferenteak”. -
Copreci Desafío Ecuador...
“El Matal” komunitatea berreraikitzeko bideratu zen Wiwasapa proiektua arrakastaz amaitu da. Copreciko bazkideek eta Elakerrekin Eraldaketa Soziala elkartasun proiektu honetan parte hartu dute eta horri esker liburu bat argitaratu da. Liburuarekin batutako diru guztia komunitatea berreraikitzera bideratu da. Eskerrak eman nahi dizkiegu liburua idazteko beraien lana eskaini duten 72 pertsonei. Liburua munduaren alde honetan saldu da eta baita Ekuador, Argentina, Peru eta Kolonbian ere. Duela ia bi urte lurrak dar-dar egin zuen Ekuadorren. Richter eskalan 7,8 mailako lurrikarak 673 hildako eta 27.732 zauritu utzi zituen. WIWASAPA proiektua hondamendia jasan zuten pertsonentzat maitasunez egindako liburua da. Copreciko zenbait langilek ere beraien elkartasuna adierazi dute, libururako idazlanak eskainiz. Iñigo Mateok, Copreci Ekuadorreko arduradunak, eskerrak emateko gutun hau bidali digu eta zenbait argazki ere bai.
Wiwasapa argazkiak
Orrialdea 6-(e)tik 13-(e)ra