-
Copreci Mundukideren...
Coprecin runner asko ditugu, eta igande honetan Mundukideren Lasterketa Solidarioan izan ziren, zortzigarren edizioan.
Plazerra da beti horrelako ekitaldi solidario batean parte hartzea, naturaz, lankideez eta lagunez inguratuta. Ekitaldiaren bidez bildutako dirua Mundukidek Afrikan eta Hego Amerikan egiten dituen lankidetza-programetan inbertituko da. #EmanPausoa
-
Copreci Teknopolis-en
Oso pozik gaude Teknopolis saioan behar bereziak dituzten pertsonentzako indukziozko gaineko sukalde berria erakusteaz. Proiektu honetan, Coprecik interfazedun indukzioa garatu du, eta horri esker kolektibo hauek modu errazago eta humanoagoan egin dezakete sukaldean. Soluzio hau Centro Stirling , Begisare, Cocinar a Ciegas eta ONCEren arteko lankidetzaren emaitza izan da.
-
Coprecik Bind 4.0...
BIND 4.0k startup disruptiboak bilatzen ditu industriako 70 enpresa liderrekin berritzeko; aurten, Copreci enpresa-partner gisa batuko da. Startupek irtenbideak aurkeztu ahal izango dituzte industria adimendunean, energia garbi eta iraunkorrean eta elikaduraren eta osasunaren teknologian, irailaren 8ra arte.
Besteak beste, Ampo, Talgo, Mercedes-Benz, ITP Aero, CIE Automotive, Danobatgroup, Iberdrola, BTI Biotechnology Institute edo Eroski enpresek hartzen dute parte azelerazio-programaren edizio honetan. Eta horiek aukeratuko dituzte azelerazio-programan parte hartuko duten startupak. Programa hori 2024aren hasieran hasiko da, eta 24 aste inguru iraungo du, otsailetik ekainera.
12 erabilpen-kasu eta teknologia berriak industria eraldatzeko
Azelerazio-programaren zortzigarren edizioan parte hartzeko interesa duten startupek euren teknologia disruptiboak aurkeztu ahal izango dituzte euren hautagaitzan, eta aurten, berrikuntza gisa, eta aukeran, BIND 4.0 programako 70 partner enpresek planteatutako, beren negozioen premietatik sortutako, 12 erabilpen-kasuetara ere aplikatu ahal izango dituzte. Startup bakoitzak bere hautagaitzan hiru erabilpen-kasu aukeratu ahal izango ditu, bere teknologia egokitu daitekeela uste badu. Modu horretan, startupari partner enpresen premiei buruzko informazio zehatza era emango zaio.
Hauek dira BIND 4.0 programako partner enpresek planteatutako 12 erabilpen-kasuak:
1. Ekoizpen-prozesuaren, produktuaren bizi-zikloaren eta balio-katearen trazabilitatea, jarraipena eta integrazioa.
2. Ingurumen-inpaktuaren hobekuntza, energia-efizientzia eta jasangarritasuna.
3. Barneko prozesuen digitalizazioa eta optimizazioa.
4. Mugikortasun-soluzioak.
5. Ekoizpen-baliabideen mantenimendua.
6. Berrikuntza prozesu industrialetan, langilearen edo azken erabiltzailearen/bezeroaren esperientziara aplikatua.
7. Robotika aurreratua/kolaboratiboa.
8. Erabiltzailearen/bezeroaren esperientzia hobetzea (bezeroaren bizi-zikloa eta kanalizazioa).
9. Hidrogeno / Elektrolisi bidezko soluzioak.
10. Kalitate-kontrola.
11. Prozesuko hondakinak berrerabiltzea eta balio-katean berriz integratzea (birziklatzea, ekonomia zirkularra).
12. Biomarkatzaileen harrapaketa, analisia eta balorizazioa.
Hautagaitzetan aurkez daitezkeen teknologia disruptiboei dagokienez, azken joera teknologiko guztiek dute lekua: Gauzen Interneta eta Konektibitatea (IoT), Adimen Artifiziala (IA), Murgiltze Teknologiak (Biki Digitala, Errealitate Mistoa, HMI, Errealitate Handitua edo Errealitate Birtuala), Big Data, Zibersegurtasuna, Robotika eta Elektronika, Hidrogenoa sortzeko teknologia, Softwarea, Konputazioa eta Fabrikazio Aditiboa (AM). -
Coprecik hitzarmena sinatu...
Joan den abenduaren 13an, Coprecik akordioa sinatu zuen Fresh Electric, EBDA eta El Araby tokiko bazkideekin. Akordio honen bidez, 7,6 milioi dolar inbertituko dira Egipton kokatuko den lehen lantegian eta horri esker, 15 milioi segurtasun-balbula ekoiztuko dira gasezko sukaldeetarako. Planta berria 2023ko apirilean hasiko da seriean fabrikatzen. Ezarpen berri hau mundu mailako gainerako lantegiei batu zaie , eta gero eta interesgarriagoa den eskualde honetan produktuen portfolioa zabaltzeko aukera eskainiko du.
Egiptok 105 milioi biztanle ditu eta urtean 3 milioi pertsonako hazkundea bizi du; industria modernizatzeko bidean aurrera egiten ari den herrialdea da, eta linea zuriko sektorea lehentasunezkoa da garapen horretan.
Coprecik urte asko daramatza Egiptoko gas-sukaldeetarako lanean eta soluzioen erreferente izaten. Orain, tokiko bazkideen eskutik, beste urrats bat eman du herrialdeko etxetresna elektrikoen sektoreko enpresek dituzten erronka teknikoetan eta hazkunde-erronketan modu lokalean bidelagun izateko.
-
Coprecik MUrekin...
Europan, Asian, Afrikan eta Amerikan ekoizpen plantak dituzten Copreci bezalako enpresak oso erakargarriak dira Mondragon Unibertsitateko Nazioartekotze Masterreko ikasle gazteentzat.
Coprecik lehen ediziotik laguntzen dio MUri master honetan, parte-hartzaileek enpresen nazioartekotzea eta kultur egokitzapena lehen pertsonan esperimentatu dezaten. Mundu globalizatu batean bizi gara, eta enpresak ez dira eszenatoki horretatik kanpo geratzen. Horretarako, profesional bizkorrak behar dituzte, oso lehiakorrak eta aldakorrak diren ingurune global horietan irizpidez, azkartasunez eta eraginkortasunez moldatzeko.
Atzo Copreciren zortzigarren lankidetza izan genuen MUrekin, askoz gehiago egotea espero dugu. Copreci, unibertsitateekin kolaboratzen duen partnerra.
-
Coopan kooperatibak...
Brasilgo Porto Alegre ondoko Nova Santa Rita herritik COOPAN kooperatibako bi kideren bisita izan dugu.
GEHIKOOP proiektuaren barruan, MONDRAGON kooperatibako zenbait kooperatibaren eta MUNDUKIDEren arteko elkarlanaren adierazle. Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoan eta jasangarrian aritzen da kooperatiba hau, eta hainbat bazkide elkarlanean ari dira beren jarduera garatzen laguntzeko, Coprecitik sustatu nahi ditugun eraldaketa sozialeko proiektuen barruan.
Bisitak balio izan du beste errealitate kooperatibo honekin harremanak estutzeko eta gizartea eraldatzeko eta iraunkortasunerako proiektuekin dugun konpromisoa berresteko.
-
COPRECI eta IKERLANek...
IKERLAN zentro teknologikoak eta COPRECI kooperatibak, etxetresna elektrikoetarako osagaiak eta sistemak diseinatzen eta fabrikatzen dituenak, lankidetza teknologikorako hitzarmena sinatu dute datozen lau urteetarako. Akordio horren bidez, berrikuntza disruptiboak garatu ahal izango dira elektronikaren arloan, eta oinarrizko funtzionaltasunari, sendotasunari, eraginkortasunari eta mantentzeari buruzko betekizunak eskainiko zaizkio.
Horrez gain, garatutako produktuek zibersegurtasuneko eta adimen artifizialeko teknologiak izango dituzte, balio erantsi handiagoko produktuak, erresilienteagoak eta lagunkoiagoak.
Hitzarmenak garapen teknologikoa ahalbidetuko du etxetresna elektrikoen sektorean, eta teknologia garatzea aurreikusten du elektromagnetismoaren, makina elektrikoen eta potentzia-elektronikaren arloetan, eragingailu elektriko txikien diseinu eta garapen integralerako, motorrak kontrolatzeko estrategietarako, etxetresna elektrikoetarako ukipenik gabeko karga-sistemetarako (Inductive Coupling Power Transfer) edo etxetresna elektrikoetarako indukzio bidezko berokuntza-sistemetarako, besteak beste.
Imanol Oleaga, COPRECIko zuzendari nagusia, eta Ion Etxeberria, IKERLANeko zuzendari nagusia, bi erakundeetako ikertzaileekin batera, hitzarmena sinatzeaz arduratu dira gaur, otsailaren 27an, Aretxabaletako COPRECI enpresaren instalazioetan egin den topaketa batean.
COPRECI eta IKERLANen arteko aliantza berri horrek sendotu egin du bi erakundeek duela 45 urte baino gehiagotik duten harreman estua. Izan ere, COPRECI 1970eko hamarkadan IKERLANen aldeko apustua egin zuten erakunde bazkide erabiltzaileen artean dago, eta industria-arloko lankidetzaren adierazle argia da, zentro teknologikoaren ezagutza industria-esparrua transferitzea ahalbidetzen baitu.
IKERLANek esperientzia handia du elektromagnetismoan eta potentzia-elektronikan abangoardiako teknologiak garatzen, eta Europako zenbait ikerketa-proiektutan ere parte hartu du; esaterako, UltimateGaN proiektuan (galio nitruroaren erdieroaleetan oinarritua), Reactionen proiektuan (energia-teknologietarako silizio karburozko erdieroaleetan oinarritua) edo InductIce proiektuan (hegoak berotzearen bidez kentzeko aplikazioa). Lankidetza horiei esker, harremanak estutu ahal izan dira mikroelektronikaren Europako eragile nagusiekin; besteak beste, Infineon eta ST Microelectronics.
Ion Etxeberriak, IKERLANeko zuzendari nagusiak, azpimarratu duenez, akordio horri esker, “oso harro gaude gure inguruan erreferente den eta nazioartean ospe handia duen enpresa batekin (COPRECI) dugun harremana sendotzeaz eta bi erakundeen arteko lankidetza teknologiaz haratago zabaltzeaz, bi erakundeek ditugun erronka berriei elkarrekin aurre egiteko askoz, horien artean espezializazioa eta talentua nabarmenduko nituzkeelarik”.
Bestalde, Imanol Oleaga COPRECIko zuzendari nagusiak adierazi duenez, “lankidetza horrek gure plan estrategikoan ezarri dugun aliantza-estrategia berresten du, eta bertan islatzen da onenez inguratu behar dugula merkatura garaiz iristeko, irtenbide jasangarriak eta balio erantsikoak eskaintzeko. Potentzia- eta digitalizazio-elektronikaren esparruan sare lokal bat sortzeko aukera ematen digu, teknologikoki aitzindari izateko eta nazioartean lehiatzeko. Ingurumena errespetatzen duten eta kontsumo etiko eta osasungarria bultzatzen duten SOLUZIOAK garatzeko konpromisoa indartzen du. Bi enpresen arteko antolakuntza-konfiantzari eta diziplina anitzeko taldeen lanari esker, talentua garatzen eta trukatzen dugu”.
-
Copreciko bazkideak...
2018an, GEHIKOOP izeneko proiektu pilotua jarri zuten martxan Mundukide, Ederlan, Copreci, Arizmendi eta Maier kooperatibek. Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza Interkooperatiboa.
Gehikoop taldearen helburu nagusia, mundu-mailako gizarte-eraldaketa kritiko baterako gure ingurunetik at dauden errealitateak gerturatzea da. Azken finean, gure inguruan gizarte-eraldaketaren harira lantzen diren gaietan ikuspegia zabaltzea edo globalizatzea beharrezko ikusten dute. Tokiko ikuspegia eta begirada globala txertatu nahi dira MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboaren inguruan egiten ari diren gizarte-eraldaketarako hausnarketetan eta jarduketetan, betiere genero- eta ingurumen-ikuspuntuen arabera, hegoalde geografiko zein globaleko eragileekin elkarlanean.
Taldearen ohiko dinamikatik kanpo, oraingoan Kooperatiben arteko KLS VI. Lasterketa solidarioan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizkiete kooperatibetako lankideei eta pandemiaren ondorioz bizi dugun “mamotasuna” gaindituz, berriz ere, Mundukideren proiektuei babesa eta elkartasuna adieraztera dei egiten digute.
Lurdes Larrañaga, Coopreciko bazkidearen ustez: “ Lasterketa eguna oso aukera egokia da Mundukideko ekimena hobeto ezagutzeko eta izaera kooperatiboa dugun pertsonon babesa adierazteko.
Edu Abarraregi Ederlaneko bazkideak berriz, zera dio: “Datorren igandekoa ez da kirol froga hutsa bezala ikusi behar, Mundukiderekiko kooperatibisten elkargune solidario bezala baizik. Beraz ez dago aitzakiarik Urkulun lankide eta ezagunen arteko goiz eder bat pasatzeko.
-
Gabon Zoriontsuak
-
Coprecik, Eusko...
XXI.mendean, Copreci bezalako enpresa moderno eta aurreratu batean, Europako hizkuntza zaharrenetarikoa erabiltzen jarraitzea, harro egoteko modukoa da, eta gainera Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco, Euskalit. Kudeaketa Aurreratua-Gestión Avanzada Fundazioarekin elkarlanean landutako "Kudeaketa Aurreratua eta Hizkuntzen Kudeaketa. Integraziorako gida" oinarri duen prestakuntza-saioetan parte hartzen badugu, euskara gure egunerokoan gehiago integratzen joatea lortuko dugu.
Orrialdea 3-(e)tik 13-(e)ra