-
Coprecik Italiako...
Coneglianon kokatutako plantako produkzio fluxua eta layouta hobetuko dituzten instalazio berriak
2002an, gasezko sukaldeetarako osagai tubularrak ekoizteko enpresa bat bereganatu zuen Coprecik Mareno di Piaven, Veneziatik 60 km-ra. 3.800 m2-ko zabalera zuen enpresa hau 3 pabiloietan banatuta zegoen. 15 urte beranduago, zabalera handiagoko kokapen batetara aldatu du ekoizpena, 5.000m2ko zabalera duen eraikinera.
Kooperatibaren hazkunde eta internazionalizaziorako apustu garbia da emandako urratsa eta bere planta guztietan aplikatzen ari den “lean production” lanaren norabidean emandako urrats bat gehiago da. Planta berri honetan, erabat automatizatutako prozesuak jarri dira martxan, kalitatearen kudeaketa aurreratua duten sistemekin.
Jardueraren lekualdaketa motu antolatuan eta ondo egin da. Plantako langileen esfortzuari esker, jarduera guztia lekuz aldatzea lortu da bezeroengan inolako eraginik izan gabe. -
Coprecik eta ACEDEk hainbat...
COPRECI kooperatibak eta Euskadiko Etxearen Klusterrak (ACEDE) “Stir and Taste Innovation Session” izeneko berrikuntza saioa antolatu zuten elkarrekin. Saio horretan, elikadura, sukaldaritza eta gastronomiaren sektoreetako hainbat enpresa eta erakunde elkartu ziren, klusterreko kideen artean elkarlaneko berrikuntza sustatzeko, esaterako, COPRECIren eta elikaduraren balio kateko beste erakunde batzuen artean.
Hitzordua abenduaren 12an izan zen, H-Eneako living lab gunearen esploratoriumean, ACEDEk kosorkuntzarako Arrasate-Mondragonen duen gunea baita. COPRECIk eta ACEDEk gonbidatuta, saioan enpresa eta erakunde hauek egon ziren, besteak beste: Ameztoi (catering), Basque Culinary Center (prestakuntza), Eika (osagaiak), Lacor (sukalde tresnak) eta Silam (slikonazko soluzioak). Guztira, hogeita hamar bat profesional elkartu ziren, eta lankidetza proiektu posibleetarako ideiak sortzen aritu ziren modu aktiboan.
“Stir & Taste” saioari hasiera emateko, ACEDEko koordinatzaile Xabier Gorritxategik hartu zuen parte. Saioa bideratzen ere aritu zen, bertaratuei ongietorria emanez, ekitaldia kokatuz eta jardunaldia nola garatuko zen azalduz.
Gorritxategik azpimarratu zuen gaur egun eraldaketak azkar gertatzen direla eta “gero eta garrantzitsuagoa” dela ‘ohartzea’ eta ‘ulertzea’ jada gertatu den aldaketara egokitzeko edo aldaketa horretarako prestatzeko ”; hori dela eta, saioaren lehen zatian joerak analizatu ziren. Hala, klusterreko koordinatzaileak azaldu zuenez, “Etxeetako sukaldeetan gertatzen ari dena eta zergatik gertatzen ari den ulertu eta etorriko diren aldaketei elkarlanean eta ikuspegi eta ikusmolde desberdinetatik abiatuta baina bezeroarentzako onura xede izanik aurrea hartzeko moduaren adibide praktikoa” da “Stir and Taste Innovation Session” saioa.
Aldaketa horiek ulertzeko, COPRECIko Sales Managerra den Natxo de Vicentek lehen hitzaldi bat eman zuen. Hitzaldian, janariak prestatzeko moduei dagokienez munduan dauden joerak azaldu zizkien parte hartzaileei, bai eta etorkizunean janak prestatzeko moduak izan ditzakeen aldaketak ere. De Vicenteren arabera, etengabeko urbanizazioak, munduko hainbat lekutan etxe kopurua handitzeak edo hainbat herrialdetan, hala nola Txinan edo Indian, klase ertainak gora egiteak gogor eragingo du jateko moduetan eta janak prestatzeko moduetan oro har.
Violeta Gonzalezek, ACEDEren ordezkari gisa, agertzen ari diren eta kontsumitzaileen portaeretan eragina izaten hasi diren hainbat korronte edo joeraren berri eman zuen saioan, hala nola teknologiaren erabilera, osasunarekiko eta nutrizioarekiko gero eta kezka handiagoa, berritzaileentzat eta “foodpreneurs” delakoentzako guneen sorrera, eta jakiak erosteko eta elikatzeko modu berrien edo elikadurari lotutako filosofia berrien agerpena, besteak beste. Ondoren, hainbat dinamika egin ziren bertaratutako guztien partaidetzarekin, non denok elkarlanean arlo berritzaileak aurkitzen eta asmatzen saiatu ziren, etorkizunean merkatuan berrikuntzak egiteko. LABURPEN BIDEOA
-
Copreci, "El...
Copreci, hasta la cocina en América
El fabricante de componentes de electrodomésticos abrirá este año su primera planta en Estados Unidos Copreci fue la primera empresa integrada en Corporación Mondragón que dio el salto al extranjero. A la planta que abrieron en México en 1989 le han seguido otras 130 repartidas por los cinco continentes, seis de ellas puestas en marcha por el propio fabricante de componentes para electrodomésticos desde las que suministran a multinacionales como Bosch, Siemens, Whirlpool, Electrolux, General Electric, Miele o Samsung.
Aunque invisible a primera vista, la marca tiene sus válvulas, termostatos o módulos de inducción en más de 400 millones de hogares en todo el mundo. Es, de hecho, líder mundial en el segmento de cocción de gas, que aunque aquí esté arrinconado por los equipos eléctricos sigue siendo el sistema más empleado para cocinar en otros países. Esa internacionalización tomará este año un nuevo impulso con la apertura de la que será su novena factoría, que en el segundo semestre abrirá sus puertas en Estados Unidos para atender demandas más complejas de clientes de los que ya son suministradores y, de paso, asentarse en el sector de las barbacoas, tan popular y concentrado en aquel país.
«Es una cuestión de visibilidad, de tener más presencia ante grandes grupos como Electrolux y Whirlpool de la que nos puede proporcionar la oficina que ya tenemos en Atlanta (Georgia) desde hace quince años. El estadounidense es además un mercado en el vendemos desde hace ya treinta años gracias a nuestra planta mexicana de Jalisco, y el año pasado pensamos que ya era el momento de empezar a producir allí directamente, planteándonos además un cambio de concepto y fabricar sistemas y no sólo componentes como en México», explica Imanol Oleaga, director general de la firma, quien desvincula esta decisión de la llegada de Donald Trump a la Casa Blanca.
En la capital de Arkansas
«Los sistemas, como por ejemplo los de los tubos de gas que se conectan a los grifos que regulan la intensidad del fuego, no son tan fáciles de mover de un lado a otro como los componentes, y fabricarlos más cerca de los clientes nos permite personalizar más el producto, ajustarlo las necesidades de cada uno de ellos. Es cierto que no esperábamos que Trump ganara las elecciones, pero nuestro proyecto es anterior. La nueva planta no sólo no va a sustituir a la mexicana, sino que servirá para que ésta crezca. Es muy probable, de hecho, que si las medidas proteccionistas se confirman nos afecten más en otras plantas desde las que también se fabrica para Estados Unidos que en esa», subraya.
Para su primer centro productivo en el país norteamericano ha escogido irse a Little Rock, la capital y la ciudad más grande del Estado de Arkansas. «Hemos buscado la cercanía tanto a nuestra planta en Jalisco como a nuestros principales clientes, y al final hemos optado por una zona desde la que en cinco u ocho horas puedes abastecerles pero sin irnos tampoco demasiado cerca de ninguno de ellos, que es algo que pondría en riesgo los acuerdos con los demás», dice Oleaga.
Además de atender a quienes ya les conocen, la entrada en Estados Unidos también ofrecerá a Copreci mejores oportunidades para posicionarse entre los fabricantes de barbacoas, «muy potentes en aquel país, como Weber con demandas muy similares a los de fabricantes de cocinas. Es un proyecto muy ambicioso que afrontamos con muchas ganas y con el que esperamos ya el año que viene crecer entre un 10% y 15% en América, que ya representa el 22% de nuestras ventas».
Hasta cien empleos
La planta, de 2.000 metros cuadrados, contará en una primera fase con «20 ó 40 trabajadores», aunque más adelante, en aproximadamente cinco años, llegará a dar empleo a un centenar, que se unirán a los más de 1.700 que ya suma la compañía. «Dar con la ubicación más adecuada nos ha costado unos meses porque además queríamos ofrecer a empresas con las que podemos establecer alianzas la posibilidad de instalarse cerca de nosotros, es decir que teníamos que irnos a donde hubiera un espacio suficiente como para tener en un futuro la posibilidad de ampliación», explica Oleaga. Para empezar ya están tentando a Eika, fabricante de resistencias eléctricas para el sector de la cocción, también perteneciente a la Corporación Mondragón y, como la propia Copreci, con planta en México.
La cooperativa, que acaba de ser galardonada por la Cámara de Comercio de Gipuzkoa por su estrategia de internacionalización, obtuvo el 35% de su facturación del año pasado –cifrada en 210 millones de euros – de sus plantas extranjeras. El mercado europeo representa el 58% de las ventas, seguido del mercado americano (con un 22%), el asiático (12%) y el de medio oriente y norte de África con el 8% restante. De hecho, durante 2016 amplió sus instalaciones en Italia e inauguró su segundo centro productivo en China, que acogerá la producción de valvulería para abastecer el mercado del gigante asiático de encimeras de gas de alta gama.
«En Europa nos toca fidelizar y crecer, sin dejar de prestar atención a mercados como el del norte de África que, a priori, pueden parecer más complicados pero en los que habría que ponerse las pilas si en otros cambian las condiciones económicas o políticas», subraya el gerente de Copreci. -
Zorionak eta Urte Berri On
-
Gipuzkoako Bazkundeak...
Bazkundeak munduan zazpi planta dituen Copreciren nazioartekotze zabalkundea saritu du. Aurten, gainera, beste planta berri bat irekitzea aurreikusten du Little Rock-en (AEB), hango merkatuan izan den eskaera hazkundeari erantzuna emateko
Coprecik, martxoak 17, jaso du Gipuzkoako Bazkundeak emandako “Enpresa Nazioartekotzeari “saria, urtero lurraldeko enpresen lana aitortzeko antolatzen den jardunaldian. Aurten 25 urte betetzen duen ekitaldian izan dira, besteak beste: Arantza Tapia, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburua; eta Makel Olano, Gipuzkoako ahaldun nagusia.
Bazkundeak munduan zortzi planta dituen Copreciren nazioartekotze zabalkundea saritu du. Aurten, gainera, beste planta berri bat irekitzea aurreikusten du Little Rock-en (AEB), hango merkatuan izan den eskaera hazkundeari erantzuna emateko. Gipuzkoako Bazkundeak “Nazioartekotzeari” saria eman dio CopreciriMundu mailako DNA
Bazkundeak Coprecik duen nazioartekotze ikuspegia saritu du, kontuan izanda “bere lehen kanpoko lantegia Mexikon ireki zuela orain dela 28 urte, eta MONDRAGON Taldean aitzindaria izan dela nazioartekotzean”. Gaur egun, Coprecin 1700 pertsonek egiten dute lan, munduan zehar sakabanatutako zortzi produkzio plantetan (Aretxabaletako egoitza nagusia, Altsasuko filiala, eta Mexiko, Italia, Txina -Zhuai eta Kunshan-, Txekiar Errepublika eta Turkiako lantegiak).
Mundu mailako etxetresnen osagaien ekoizle nagusienetakoa da Copreci, eta bere bezeroen artean, etxetresnen sektoreko marka nagusiak daude, besteak beste Bosch Siemens, Whirlpool, Indesit, Electrolux, General Electric, Fagor, Miele, Haier, Weber eta Char Broil, beste batzuen artean. Europako merkatuan egiten da salmenten %58, Amerikako merkatuan %22, Asiakoan %12 eta MENAn (Ekialde Erdia eta Ipar Afrika) txikiena %8arekin. Munduan 400 miloi etxetik gora hornitzen dituzte Copreciko osagaiek, eta 250 patente baino gehiagok ziurtatzen dute bere gaitasun berritzailea.
Coprecik baikor egiten dio aurre etorkizunari, eta hazkunde planak ditu Europear Komunitatetik kanpo eta baita Amerikar kontinentean eta Asian ere. 2017an AEBetako lehen inplantazioa martxan jarriko dute merkatu horretan handituz doan eskaintzari erantzuna emateko. AEBetan ibilbide industrial berriari hasiera emateko lehen jomuga Arkansaseko hiriburu Little Rock izango da; handik Coprecik AEBetako ekialde eta erdigunean eragin ahal izango du, non Aretxabaletako kooperatibak etxeko egosketaren alorreko merkatuaren %90etik gorako kuota duen.
Proiektu hori 2017ko bigarren seihilabetekoan gauzatu ahal izango da Electrolux eta Whirpool gisako talde handien eskariak bultzatuta.
Lurraldeko enpresen aitortza-ekintza honen zilarrezko ezteietan, Copreciz gain, honako enpresek ere sariak jaso dituzte: Irizarrek, 'Urteko enpresa onena'; Createch Medical-ek, “Enpresa PYME industriala” eta Aita Mennik, “Zerbitzu enpresa”. -
Mondragon-eko bideo berria
-
Copreci, nazioarteko DNA...
“Mende erdiko proiektu kooperatiboa: Aretxabaletatik mundura” 1963an, 40 laguneko talde bat Gipuzkoako Aretxabaleta herrian, gasezko balbulak fabrikatzen hasi zen Copreciko jarduerari bide emanez (COmponentes de PRECIsión).
Egun, Copreci enpresa globala da eta munduan zehar sakabanatutako 8 produkzio plantetan lanean ari diren 1700 pertsonek osatzen dute proiektu hau. Mundu mailako etxetresnen osagaien fabrikatzaile nagusienetakoa da Copreci, eta bere bezeroen artean, etxetresnen sektoreko marka nagusiak daude, besteak beste Bosch, Siemens, Whirlpool, Electrolux, General Electric, Miele, Haier, Samsung, Midea, Weber eta Char Broil.
Nazioarteko DNA
Mende erdiko industria ibilbidea duen Gipuzkoako kooperatiba honek, 1989an Mexikon planta bat zabaldu zuenez, Mondragon korporazioan aitzindaria izan zen nazioartekotze. Copreci de Mexico izan zen korporazioak kanpoan garatutako lehen esperientzia.
1991n, bigarren inplantazioa egin zen nazioartean, Txekiar Errepublikan Copreci CZ plantaren ibilbideari hastapena emanez. 2002an, Italian planta berri bat zabaldu ondoren, Copreci Turkiaraino iritsi zen, Gebzen ekoizpen zentro bat zabalduz, eta hurrengo urtean, Txinako Guangzhou eremuko Zhuhai herrian ireki zuen beste planta bat. Duela gutxi, 2016an, Txinako bigarren planta inauguratu zen, Mondragon Korporazioak Kunshanen duen enpresa parkean.
Coprecik, herrialde guzti hauetatik, gestio sistema eta know-how teknologiko bakarrarekin, mundu osoari eskaintzen dio zerbitzua, merkatu bakoitzera egokituz. Kooperatibak, 210 miloi euro fakturatu zituen iaz eta fakturazio osoaren %65 baino gehiago, Aretxabaletako planta zentralean egin zen (Gipuzkoa). Aretxabaletako planta da taldeko handiena, eta horretaz gain, Altsasun (Nafarroan) beste planta bat ere badu.
Merkatu europarrean egiten da salmenten %58a, merkatu amerikarrean %22, asiarrean %12 eta MENA da txikiena %8arekin. Gas Egosketa eremuan mundu mailako liderra den kooperatiba honek, 1.970 langilez osatutako plantilla dauka eta hauetatik 670 Aretxabaletan ari dira lanean.
Munduan, 400 miloi etxe hornitzen dituzte Copreciko osagaiek. 250 patente baino gehiago ditu duen gaitasun berritzaile ziurtatzeko. Copreci etxetresnen bihotzean dago, funtzionamendu ezin hobea ziurtatzeko.
Gaitasun teknologikoa: 250 patentetik gora
Copreciko nortasunaren adierazle dira duen Gaitasun Teknologikoa eta Bezeroarenganako orientazioa.
Copreciren gaitasun teknologikoa 3 eremutan sailkatu dezakegu:
• Gasaren kondukzioa, kontrola eta erregulazioa
• Motorren kontrola eta erregulazioa
• Elektronika Europan, AEBetan eta Txinan 250 patente baino gehiago ditu, hori da duen gaitasun berritzailearen erakusgarri nagusia.
Gainera, Coprecik bere bezeroei erabilera gero eta errazagoa duten soluzioak eskaintzen dizkie etxetresnei funtzio berriak txertatuz. Hona hemen adibide batzuk: Smart cooking, gasezko aparatuek kudeatzeko sistema elektronikoa; Green Induction, indukzio sistema efizientea, aurrezarritako muga batzuen arabera potentziaren kontsumoa gestionatzeko sistema; edota Ecoflow sistema, gasezko estufentzako urrutiko agintea.
Orainaldi oparoa eta etorkizun itxaropentsua
Egungo egoera ekonomikoaren arabera, Copreci, enpresa proiektu errentagarria da, nazioarteko presentzia altua duena eta tokian toki lana sortzen duena. Etorkizunari ikuspegi baikorrarekin begiratzen dio: Europako kanpoaldean eta Amerika eta Asiako kontinenteetan hazkunderako planak ditu.
2017an zehar, Estatu Batuetako lehen inplantazioa jarriko da martxan, bertako merkatuaren etengabeko eskaerari erantzuteko. Ipar Ameriketan industria ibilbide berri honi Little Rocken emango zaio hasiera, Arkansaseko estatuko hiriburuan. Ez da duela gutxi hartutako erabakia, aspalditik zegoen planifikatua, Donald Trump boterera heldu aurretik.
Merkatu estatubatuarrean liderra
Little Rocketik AEBetako ekialdeko eta erdiguneko eremuetara heltzeko aukera izango du Coprecik. Dagoeneko etxeko egosketa sektoreko merkatu kuotaren %90 du bertan. Proiektu hau 2017ko bigarren seihilekoan gauzatuko da, Electrolux eta Whirlpool talde handien eskaerari esker. -
Copreci,...
2008an, Coprecik BLP3 motorra merkaturatu zuen, merkatuan arrakasta handia izan zuen motor iraultzailea. Berrikuntzak etenik ez daukanez, ontzi garbigailuetarako BG9 motorra merkaturatu dugu orain.
Jakina nahiko zenuke nola egiten dugun? Bideo honetan ikus dezakezu.
-
Copreci AEB eta Txinako...
Martxoan azokaz azoka ibili da Copreci. Atlantako HPBA azokan izan zen lehenengo, dagoeneko 25 urtez jarraian hartu du Coprecik bertan parte. Aste bat beranduago, AWE 2017 azokan egon ziren ikusgai Copreciko produktuak, aurtengoan, stand handiago batean. Produktu eskaintza guztia ikusteko aukera izan zen Copreciko standean, gasezko sukaldeetatik hasi, indukzioekin jarraitu eta ontzi zein arropa garbigailuetako ponpekin bukatzeko…
Azoka honetan parte hartzea kooperatibak merkatu txinatarrean egindako apustuan kokatu behar dugu, Copreci Kunshanen 2016ko inplantazioarekin batera. Azoka hau, beste behin ere, mundu mailako etxetresnen ekitaldi handi gisa kontsolidatu da eta bertan sektoreko fabrikatzaile handiak elkartu ziren: Haier, Midea, Samsung, LG, Panasonic. Hauetaz gain, Boshc, Siemens, Whirlpool… bezalako markek ere lekua izan zuten 100.000 bisitarik parte hartu zuten 100.000 m2ko erakustazokan. -
Coprecik “Urteko...
Coprecik, parte hartu zuen, etxetresnen fabrikatzaile poloniarra den Amicak urtero antolatzen duen Hornitzaileen ekitaldian. Sari hauen bidez, Amicak errekonozitzen du bere hornitzaileen profesionaltasuna eta hauek egiten duten ekarpena Taldeko Estrategia Globala garatzeko.
Ekitaldian, Jacek Rutkowski Amicako lehendakariak hartu zuen parte eta saria eman zien Imanol Oleagari, Copreciko Gas Egosketa Europako zuzendariari, Jan Veselyri, Kooperatibaren ordezkariari eta Unai Escartini, Key Account Managerrari.
Horretaz gain, ekitaldian egon ziren besteak beste, Tomasz Dudek, Amicako lehendakariordea eta Blazej Sroka, osagaien Erosketa Zuzendaria. Sari honek, urte hauetan zehar lehiakortasunean, bezeroaren zerbitzuan eta berrikuntzan egindako lana errekonozitzen du eta Coprecik bezeroarekiko orientazioan duen estrategia sendotzen du.
Orrialdea 8-(e)tik 13-(e)ra