-
Elkarrekin lortuko dugu
Garai zailak dira, baina guztiok elkarrekin irabaziko dugu Eutsi! lortuko dugu!
Son tiempos difíciles, pero juntos ganaremos. Ánimo, lo conseguiremos!
These are hard times, but together we will win. Be smart and be safe!
-
Ikasi Gurekin
Ekipoan ikasi, garatu eta berritzea gustatzen zaigu Coprecin eta horrek mundu mailan gure sektoreko liderrak izatea ahalbidetu digu. Berrikuntzak mugiarazten gaitu: horren adibide dira erregistratutako gure 290 patenteak eta unibertsitate eta zentro teknologikoekin elkarlanean, egunez egun hobetzen laguntzen diguten ikerkuntza lanak. Prozesu automatizatuetan oinarritutako garapenen industrializazioak, 4.0 industriak eta Lean Production-ak lehen mailako esperientzia profesionala eskainiko dizute. Etorri Coprecira ikastera.
-
Emakumeen Nazioarteko Eguna
-
Copreci erakundeen...
Lehen ediziotik, Coprecik Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean dihardu Erakundeen Nazioartekotzeari buruzko Masterrean. Master honetan, parte hartzaileek lehen pertsonan esperimentatu dezakete nazioartekotzea eta baita enpresen egokitzapen kulturala ere.
-
Coprecik emari handietarako...
Coprecik CSA-k ziurtatutako emari handietarako balbula berri hau merkaturatu du. LOG 22700 serieko balbulak segurtasuna du, eta bi gasentzat (LP eta GN) baliozkoa da. Balbula egokia estufetarako, gaslog-etarako eta firepit-etarako, non emari handiak behar baitira (140,00 BTU/h NG 20 mbar-era arte). Erabilera-tenperatura 32tik 300ºF-ra bitartekoa da, eta gehieneko presioa 1/2 PSI da.
IKUSI pdf -
Coprecik bere 2019ko...
Katalogo berri honek berrikuntzak dakartza layoutei, fokoen neurri berriei eta potentziei dagokienez eta TFT pantaila eta kontrol taktil kapazitiboak bezalako interfaze berriak eransten dira.
25 urte baino gehiago dira Coprecik bere lehen indukzio generadore moduloa aurkeztu zuenetik eta, gaur egun, aurrekoen prestakuntzak hobetzen dituzten belaundaldi berriko produktuak plazaratzen jarraitzen du.
Irtenbide erraza, fabrikatzaileak beira soilik gehitu behar du
Coprecik bere indukzio generadoreak osoki garantizaturik eta instalatuak izateko prest entregatzen ditu. Unitate bakoitzak, fabrikazio prozesuan zehar, kalitatearen kontrolerako barne froga ezberdinak gainditu ditu.
-
Coprecik Txinako Zhejiang...
Elkarte honek Coprecira egindako bisita Europatik barne egiten ari diren bilerekin lotzen da.
Zhejiang Gas Association elkartea Xintao bezalako osagaien fabrikatzaileek, Robam eta Fotile bezalako sukaldaritza sektore txinatarreko enpresa liderrek eta mota horretako etxetresnekin lotutako beste fabrikante eta enpresek osatzen dute.
Lan bileraren ondoren, 20 pertsonatik gora osatutako ordezkaritzak Copreciko produkzio instalazioak ikusi ditu. Bisita amaitzeko, ACEDEk Polo Garaian duen SZUKALDATZEN LAB sukaldaritza industriaren berrikuntza laborategira jo dute.. -
Bidaietako segurtasunari...
Coprecin, beste hainbat enpresetan bezala, bezeroengana, hornitzaileengana, fabrikazio plantetara, etab. bidaiatzeko beharra areagotu da eta horrekin batera, baita arriskuak ere. 2018an zehar hainbat jardunaldi burutu ditugu, arrisku hauek gutxitu eta/edo saiheste aldera, gaiari buruzko sentsibilizazioa landu eta arduraz jokatzeko beharrari buruz jabetzeko.
Bideo honetan, zenbait parte hartzailek beraien inpresioak partekatu dituzte. Gaiak izandako harrera ona dela-eta, 2019an arlo honetan lanean jarraituko dugu.
-
Coprecik azken 56 urteetan...
Iñigo Urkullu Lehendakaria buru izan zen ekitaldian eta Garapen Iraunkorreko Helburuekiko kooperatibek duten konpromisoaren garrantzia azpimarratu zuen. Helburu hauek kooperatiben izateko arrazoiari erantzuten diote: hazkunde ekonomiko iraunkorraren eta kalitatezko enpleguaren alde egitea, beti ere jardueraren erdigunean pertsona jarriz. Urkulluk adierazi zuenez, kooperatiba ereduak funtzionatzen du eta aldi berean erakusten du pertsona erdigunean jartzea efizientzian eta lehiakortasunean irabazteko tresnarik onena dela. “Eredu honek pertsona erdigunean jartzen du, bere ingurunean berrinbertitzen du eta ongizate maximoa bilatzen du”.
Aitorpena 50 urte bete duten kooperatibei Ekitaldian, gainera, 50 urte bete duten Euskadiko 69 kooperatiben lanari aitorpena eman zitzaion. Atzoko ekitaldiko kooperatiba horietatik ia erdiak MONDRAGON Korporaziokoak dira. Lehendakariek aitorpena jaso zuten kooperatibetako kolektibo osoaren izenean. -
Zorionak eta Urte Berri On...
Coprecitik Zorionak eta Urte Berri On opa dizu
Orrialdea 5-(e)tik 13-(e)ra