-
Kunshaneko agintarien...
Pasa den maiatzaren 4an, Kunshaneko Gobernuko ordezkaritzak Korporazioa ezagutu zuen. Horretarako, bisitan etorri ziren Ms Gao Yiping, Qiandeng-eko alkatea (Industria Parkea kokatuta dagoen herria) eta Mr. Gu Juming, Kunshaneko Merkataritza Ganberako zuzendaria, beste enpresari txinatar batzuekin batera.
Oskar Goitiak egin zien harrera Korporazioan, Mondragon Internazionaleko lehendakariak. Hainbat kooperatibetako ordezkariak elkartu ziren eta Kunshan oso leku aproposa dela azpimarratu zuten merkatu txinatarrean interesak dituzten kanpoko enpresentzat. Miren Madinabeitiak ere parte hartu zuen ekitaldian, SPRIko Nazioarteko Zuzendaria (Eusko Jaurlaritza).
Mondagoneko bisitaren ondoren, Txinako ordezkaritza Coprecira etorri zen, Kunshaneko industria parkean ezarritako azken kooperatibara, eta bere jarduera aurtengo urtean zehar martxan jartzea aurreikusten duena. Javier Oleaga Zuzendari Nagusiak harrera egin eta gero, Aretxabaletako ekoizpen plantako instalazioak ezagutu zituzten. Bisitan zehar, Kunshanen ekoiztuko dituzten etxeko egosketa balbulak zehaztasunez ikusteko aukera izan zuten.
Yang Xiaolin /Javi Oleaga / Gao Yiping / Iñigo Albizuri / Miren Madinabeitia / Gu Juming
-
BG9a, ontzi...
Coprecik ontzi garbigailuetarako birzirkulazio motor berri bat garatu du BLDC teknologian oinarrituta, eta horrekin beste urrats bat eman du produktu katalogoa handitzeko lanetan. Garapen horrekin erreferente izatera pasatu da ganbera hezeko errotore motorretan brushless teknologia erabiltzeari dagokionez, eta beste garapen batzuei heltzeko aukera ematen du, bai potentzia handiagoko aplikazioetan, bai beste sektore batzuetan, esaterako aireztapenaren sektorean.
BG9 motor berria ontzi garbigailuen munduko liderraren eskutik jaio da. Merkatuko zarata mailarik txikienarekin funtzionatzen du. Eta efizientzia energetikoari eta ur kontsumoari dagokienez estandarrik zorrotzenak betetzen ditu.
Produktuaren egokitzeko gaitasunari esker, soluzio pertsonalizatuak eskaintzen uzten du, bezeroen baldintza indibidual eta espezifikoetara moldatuta. Soluzio horien artean daude, besteak beste, berotze funtzioa integratzea, dela erresistentzia tubularren bitartez dela Thick Film erresistentziaren bitartez, eta motorraren kontrolerako elektronika gehitzea. Eta potentzia tarte zabal bat hartzen du bere baitan, etxeetan zein industrietan erabiltzeko.
Coprecik Aretxabaletan eta Txekiar Errepublikako Dvorce herrian fabrikatu dezake BG9a, bezeroaren premien arabera.
Fabrikazio lerro berriak banakako trazabilitatearen kontrolerako sistema modernoa du, bai eta fabrikaziorako azken teknologiak ere, esaterako needle windinga eta transferentzia magentikoko sistemak.
-
Urteko asmatzaileari...
GALBAIAN Jabetza Industrialeko Agentziak urteko asmatzaile onenari GALBAHE SARIA 2016 eman dio Felix Kerejetari. Felix Copreciko Teknologia Kudeatzaile Seniorra da. Ekitaldi honekin GALBAIANek Euskal Herrian jabetza industrial eta intelektual mailan kultura bat sortzeko bidean beste urrats txiki bat eman nahi izan du Jabetza Industrial eta Intelektualaren Nazioarteko Eguna aitzakia moduan hartuta.
Sari honen bitartez GALBAIANek azken 12 hilabetetan gehien nabarmendu den asmatzailea saritu nahi izan du, horretarako denbora honetan garatutako asmakuntzen kantitate eta kalitatea kontutan izanda. Felixen kasuan, azken urtean egindako lanetik harago, badago urte askotako ibilbide azpimarragarri bat, dagoeneko 23 patente familia argitaratu baitira bere asmakuntzekin, guztiak Coprecin garatuak.Galbaian, Intellectual Property
Día Mundial de la Propiedad Intelectual: Ompi - Wipo -
COPRECIk bigarren planta...
MONDRAGONek Kunshanen duen parkean kokatuta, 2016an hartuko ditu goi gamako gaineko sukaldeetarako gas balbulak fabrikatzeko lehen inbertsioak.
Copreci kooperatibak etxetresna elektrikoetako osagaiak diseinatu eta fabrikatzen ditu, MONDRAGON Korporazioan integratuta dago, eta aurten bere bigarren filial produktiboa irekiko du Txinan. Kunshan enpresa parkean egingo du, 3.200 metro koadroko azalera bat okupatzen duen eraikin batean, eta balbulen ekoizpena landuko dute bertan, Txinako merkatuan goi gamako gas bidezko gaineko sukaldeak hornitzeko. Plantaren jarduera aurtengo hirugarren hiruhilekoan hastea aurreikusita dago, eta ordu arte egokitzeko, makineria jasotzeko eta langileak prestatzeko lanak egingo dira.
Txina, herrialde estrategikoa
Coprecik dagoeneko 12 urteko esperientzia dauka Txinan, Asiako herrialdeko hegoaldean ireki zuen lehen plantarekin(Zhuhai). Aurki irekiko duen lantegiarekin herrialde horren aldeko apustu estrategikoa sendotzen du. Gainera, Coprecik abantaila erantsi bat dauka merkatu horretan duen ibilbideari gehitzeko, eta hori bere ahalmen teknologikoa da, horri esker industri prozesuak automatizatzeko betekizunik zorrotzenetara egokitzeko aukera baitu, askoz produktu efiziente eta fidagarriagoak garatzeko. Berez, Kunshaneko planta berrian prozesu oso automatizatuak instalatuko dira, kalitatea kudeatzeko sistema aurreratuekin, Txinan gertatzen ari den aldaketa azkar eta sakonaren isla.
Copreci Kunshanen hurbileko zerbitzua eman nahi zaie Shangaiko bezeroei, Copreci Zhuhaiko ekoizpena 1.600 kilometroko distantziara baitzegoen. Edonola ere, Hegoaldean lortutako esperientzia ezinbestekoa izango da, eta bi lantegiek koordinatuta egingo dute lan.
Nazioarteko profila
Filial produktibo berria irekitzeko lankidetza sendoa egon da Korporazioaren nazioarteko departamentuarekin, eta Copreciren nazioarteko profil nabarmena bermatzen du. Kooperatibak, aipatutako Kunshan eta Zhuhaiz gain, Mexiko, Turkia, Txekiar Errepublika eta Italian ditu planta produktiboak, herrialde horietako zein inguruetako merkatuak hornitzeko presentzia produktibo globalaren aldeko apustuaren barruan, eta aldi berean jarduera handiagoa sortzen du Aretxabaleta eta Altsasu lantegietarako.Copreci: Etxetresna elektrikoetarako osagaietan adituak izanik, Coprecik presentzia industrial globala duen enpresa bat da, eta 2015ean 240 milioi euro inguruko fakturazioa lortu zuen, horietatik %95 baino gehiago nazioarteko salmentetan. Plantillan 1.700 pertsona daudelarik, Copreci I+G+Bko ahalmen handiak dituen erakunde bat da, bezeroei soluzio berritzaileak eta iraunkorrak proposatzera zuzendua, hau da, etxetresna elektrikoen arloko munduko markarik handienei.
-
Copreci Asiako etxetresnen...
Coprecik AWE 2016 azokan erakusmahaia jarri du lehen aldiz. Azoka Shanghaien egin zen 2016ko martxoaren 9tik 12ra.
Coprecik, produktu eskaintza zabala jarri zuen erakusgai: gasezko sukaldeetako osagaiak, indukziozko sukaldeenak, ontzi eta arropa garbigailuentzako ponpak…
Azoka honetan parte hartzeak, eta duela gutxi Kunshaneko planta berriaren irekierak, merkatu txinatarrean parte hartzeko egindako apustua indartzen dute. Coprecik Haierren standean ere hartu zuen parte, honek hornitzaileen txokoan BLP3 motorra erakutsi baitzuen. Asiako erraldoi gisa ezagutzen den Txinako azoka honetako lehen parte hartzea izan zen. Sektoreko fabrikatzaile handiek parte hartzen dute bertan; besteak beste, Haer, Midea, Samsung, LG, Panasonik, edota Bosch, Siemens, Whirlpool… 100.000 m2ko erakusketa honetan, 100.000 bisitarik baino gehiagok hartu zuten parte.
Coprecik, ekitaldi hau baliatu zuen Txinako merkaturako prestatutako logotipo berria aurkezteko: Copreci- Ke Pei Xi. Ke Pei Xik, “mendebaldetik datorren teknologia miresgarria” esan nahi du, eta fonetikoki Copreciren antz handia du. Txinako publikoarentzat deigarria da eta identifikatzen laguntzen du.
-
Copreci Coprecik Korean...
-
COPRECI eta HPBA azoka, 20...
HPBA “Hearth, Patio & Barbecue Expo”, sektore honetan Ipar Amerikako azokarik handiena da. Urtero, Estatu Batuetako leku ezberdin batean milaka profesional batzen ditu; aurten, New Orleansen egin da.
Mr. Jack Goldman, HPBAko lehendakariak, oroigarri bat eman zion Copreci ordezkatzen zuen Jokin Antxiari, azken 20 urteetan hutsik egin gabe urteroko hitzordu honetan parte hartu duelako.
Jokin Antxiarekin hitz egin dugu, azoka honek Copreciren historian izan duen garrantziaren inguruan.
J. Antxia: Duela 20 urte baino gehiago bisitari gisa parte hartzen hasi ginen arren, aurten beteko dira 20 urte stand propioarekin parte hartzen hasi ginenetik. Garai hartan, azoka hau Coprecirentzat oso garrantzitsua izan zen, izan ere, estufa eta BBQen amerikar merkaturako atea zabaltzea suposatu zuen: mapa hartan gure lekua egin genuen eta merkatuan ezagutarazi gintuen.Zein izan da sektore honen eboluzioa?
Hasieran, fabrikatzaile guztiak Estatu Batuarrak ziren, beraz, azoka nazionala zela esan daiteke. Gerora, fabrikatzaile askok Txinara migratu zutenez, azokaren tamaina apur bat txikitu zen, egungo dimentsiora heldu arte, non bezero asko berriz ere Ipar Amerikan fabrikatzera bueltatu diren.Urte guzti hauen ondorioz, bezeroekin dagoen harremana berezia izango da, ezta?
Estatu Batuetan, mota honetako ekitaldietako harremanak bereziak izaten dira: kontratuak edo produktu baten ezaugarri teknikoak negoziatzen egon garen pertsona berbera, bi ordu beranduago mozorrotuta agertu daiteke azokak antolatutako jai batean. Gogoan dut, duela bi urte, Jack Goldman bera Elvisen mozorroarekin jantzita ikusi nuela.Eta hobetzeko esperientziarik?
Asko. Azoka hauetan jatorri eta kultura askotako pertsonekin egoteko aukera izan dugu. Gainera, euskal diasporarekin ere egin dugu topo, izan ere, azokak, euskal komunitate garrantzitsuak dauden lekuetan ere egin baitira, Renon adibidez. Baditugu euskal-amerikarrak diren bezeroak, Aupa Plancha esaterako, beraien produktuetan euskal sinboloak jartzen dituztenak. Bizipen bereziak dira, errepika ezinak. -
Copreci, Haier-eko...
Haier-ek egindako gonbidapena onartuz, aurreko astean, Coprecik, Txinako Qingdao hirian egiten den urteroko azokan parte hartu zuen, etxetresnen egoitza zentral erraldoia.
Teknologia hornitzaileen azoka hau, Haier-eko garapen, erosketa eta ingeniaritza departamenduetako langileentzat garrantzitsua da, izan ere, azoka honetan, bertatik bertara ezagutzen dituzte aukeratutako hornitzaileen berrikuntza teknologikoak.
Copreciko postuak bisita asko jaso zituen, azpimarratzekoa izan zen Haier-eko lehendakaria den Liang Haishan jaunarena. Honek, batera lan egiteko aukerak azpimarratu zituen, Haier-ek, Txinako merkatutik kanpo bere merkatu kuota handitu dezan, soluzio teknikoak bilatzeko. Argazkian, Haishan jn. Copreciko lankideekin.
-
Merkatu amerikarrerako...
Coprecik, merkatu amerikarrerako espresuki egindako balbula duala garatu du, produktu sendoa eta kalitate handikoa. Bideo honetan balbula nola egiten dugun erakutsiko dizugu.
-
Clean Hood. Coprecik...
Izena, ingelesezko “kanpai garbia” esanahitik dator, izan ere, sistema berritzaile honi esker, kanpaiak modu autonomoan funtzionatzen du, erabiltzaileak aktibatu beharrik gabe, hau da: kontrolak ukitu beharrik gabe. Gasezko sukaldea piztutakoan, kanpaia eta honen argia modu automatikoan pizten dira.
Kanpaiaren potentzia, egosketa mailaren arabera egokitzen da: suaren potentzia igotzerakoan, kanpainarena automatikoki igotzen da, eta itzaltzerakoan, kanpaia itzaltzen da… nahi izanez gero, sua itzali ondoren kanpaiak funtzionatzen jarraitu dezan programatu daiteke, sukaldeko ke guztia xurga dezan.
Lasaitu eta ahaztu zaitez kanpaiaren mandoez, Clean Hoodek egingo du lana zure partez.
Orrialdea 9-(e)tik 13-(e)ra