-
Coprecik "Outdoor...
Coprecik "Outdoor living" 2014 katalogo berria aurkezten dizue. Barbakoen sektoreko gas kudeaketarako osagaien gama guztia duzue bertan.
Bere produktu berritzaileen artetik ibilbidea, HIFI valve kasu, zeinak gasaren helduleku bidez barbakoaren kontrol totala eskaintzen duen, edo Dual Fuel soluzioak LP eta NG gasentzako, edo Safe-ingnition sistema, 4 aldiz programatu daitekeen berrabiarazte automatikoari esker hain beldurgarriak diren eztandak ekiditen dituena. Gehiago jakin nahi? -
Copreci VESTA 2015...
Pasa den martxoaren 7an, “Vesta Awards” sarietako hamabosgarren edizioko finalista izendatu zuten Copreci. Sari hauen bidez, Estatu Batuetako eta Kanadako Hearth Patio & Barbecue sektoreko enpresa berritzaileenak aukeratzen dira, urteroko azokan parte hartzen dutenak, eta aurten Nashvillen (Tennesee) egin dena. Aurtengoan, Coprecik balbula eta elektronika bidez ostatutako segurtasun sistema bat aurkeztu du, ke edota CO detektagailuak alarma seinalea pizten duenean gasari bidea ixten diona. /p>
DETECTOFF sistema haririk gabe komunika daiteke detektagailuekin, ZigBee edo beste protokolo batzuen bidez. Kea edo CO (karbono monoxidoa) dagoela adierazteaz gain, Coprecik aurkeztutako irtenbide honen bidez arazoaren iturburuan eragiten du eztanda arriskua gutxituz. Sistemaren oinarrian detektagailuarekin harremanetan dagoen modulu elektroniko bat duen balbula patentatu bat da eta aparatuaren gasaren emaria ixten du (gasezko sukaldea eta tximinia…) edo gas sarrera nagusia. Sistemak bateria bidez funtzionatzen du baina daukan kontsumo txikiari esker urteak iraun ditzake inongo mantenu beharrik gabe. /p>
-
Etxe Konforteko katalogo...
Coprecik 2014ko Etxe Konforteko katalogo berria aurkeztu du gasezko estufen sektorerako osagaien eskaintzekin. Bere produktu berritzaileenetan zehar ibilaldia: remotion sistema – estufendako urruneko aginte kontrola-, Jingle Flame gar kontrola, LP eta NG gasendako baliagarria den Dual Fuel soluzioa, edo Ecoflow kontrol sistema. Gehiago jakin nahi?
-
URTE BERRI ON-MERRY...
-
Wanagement, garbigailuen...
Wanagement – Water management – produktu serie berriko elementu guztiek energia efizientzia daukate komunean, elektrizitate kontsumo txikiagoarekin eta zarata murrizketa esanguratsuarekin.
Ponpa autonomo honek elektronikoa txertatua dauka eta garapenaren denbora modu esanguratsuan gutxitzen du. Gainera, ez du eskatzen garbigailuaren kontrolean aparteko inbertsiorik, izan ere, oso erraza da edozein garbigailutan integratzea. Horretaz gain, Smart Draining-a dauka, garbigailuaren isurbidearen altuerarekiko independentea den isuri konstantea, eta “snorkel” efektua kentzen du.
Lehen aldia da BLDC teknologia garbigailuetan jartzen dena, -orain arte ontzi garbigailuetan soilik erabili da-, eta fidagarritasun handia eta emaitza optimoak eskaintzen ditu garbiketa zikloetan.
-
Dagoeneko 50 urte …
..erta aurrera goaz...Mila esker!!
-
Copreci Taldeko Jokabide Kodea
Coprecik berriki bere Jokabide Kodea argitaratu du. Modu etiko eta arduratsuan jokatzeko gida bat.
Jokabide Kode honek duen helburua da enplegatu eta kontu ikuskatzaile guztiei zein bezero, hornitzaile eta erakunde publiko eta pribatu guztiei gogoraraztea Copreci Taldeak konpromisoa duela bera diharduen herrialdeetan indarrean dauden lege eta arauak betetzeko
-
Coprecik Batzar Orokor...
Copreci Koop. Elkarteak 50. urteurrena ospatu zuen ahaztezina izango den ekitaldi hunkigarriarekin. Aretxabaletako Ibarra kiroldegian egin zen Batzar Orokorra. Plan estrategikoa onartzeko balio izan zuen, baina batez ere, lehenengo Errektore Kontseiluari eta 50 urteko ibilbide luzean zehar Copreciko proiektua posible egin duten bazkide guztiak omentzeko. Ekitaldiak zuzeneko musika izan zuen, bideo bat ere eskaini zen non protagonista guztiak bazkideak ziren, eta TPA enpresako kideek aurkeztu eta dinamizatu zuten.
‘Emozio eta harrotasun’ sentimenduek definitzen dute pasa den larunbat eguerdian, Aretxabaletan, Copreci Koop. Elkarteko Batzar Orokorrean sentitu zena. Ekitaldi xumea izan zen, baina xehetasun guztiak ondo zaindu ziren, eta 500 bazkide baino gehiagok disfrutatu zuten egitasmoarekin.
Ekitaldia bi zatitan banatu zen, alde batetik 2013-2016 urte bitarteko Plan Estrategikoa onartu zen eta bestetik Kooperatibako lehen Errektore Kontseiluari omenaldia egin zioten.
Batzarra goizeko 10:30ean hasi zen, Ane Gaztañaga presidentearen aurkezpenarekin. Ondoren, TPAko Luis Oiarzabal eta Iker Fernandez dinamizatzaile eta aurkezleek hartu zuten hitza.
Zuzeneko musika izan zuen ekitaldiak. Bost musikarietatik hiru Copreciko bazkideak dira. Lehenengo zatia azkar garatu zen; zuzeneko musikarekin, Arteman Komunikazioak ekoiztutako bideo historiko baten emisioarekin eta Copreciko Zuzendaritza Kontseiluaren aldetik Plan Estrategikoaren aurkezpenarekin. Javier Oleaga, Kooperatibako gerenteak egin zuen aurkezpena. Ondoren, momentu hunkigarriena iritsi zen, eta batek baino gehiagok ezin izan zion emozioari eutsi.
Bigarren zatian, Jose Maria Ormaetxea MONDRAGON mugimendu kooperatiboko sustatzeile eta ULGOR-en fundatzaileak hartu zuen hitza. Ormaetxeak Copreciren 50 urteko ibilbidea egin zuen, Jose Maria Arizmendiarrietaren emaria gogora ekarrita eta balio kooperatibo garrantzitsuena gogoraraziz: Solidaritatea, ‘oraingo momentu estuan inoiz baino presenteago egon behar dela’ aipatuz.
Aranguren, Gaztañaga, Mendieta, Urzelai eta Domínguez, Copreciko lehen Errektore Kontseiluko kideak eta kooperartibaren fundatzaileak ekitaldia atentzioz jarraitzen dute.
Pedro Mendieta Copreciko lehen bazkideak eta proiektuaren bultzatzaileak ere hartu zuen hitza. Mendietak ezin izan zion emozioari eutsi kiroldegia betetzen zuten 500 pertsona baino gehiagoren txalo artean. Alfontso Gorroñogoitia mugimendu kooperatiboko beste sortzaile bat ere han izan zen.
Ekitaldiaren ondoren, Copreciko langileek lunch txiki bat izan zuten UDAk (Aretxabaleetako Kirol Elkartea) eskainitakoa, Ibarra futbol zelaian, eta arratsaldeko hiruretan Ausolanek zerbitzatutako bazkaria hasi zen ekitaldia egin zen leku berean. Hori bai, jangela erraldoi bilakatuta zen. Bazkari alai eta dibertigarria, luzatu egin zen musikarekin, eta nahi izan zuenak festa jarraitu ahal izan zuen.
-
Copreciko garbiketako...
Dagoeneko, badira hilabete batzuk Coprecik, Zhuhaiko plantan, garbiketa osagaien fabrikaziori ekin ziola asiar merkatuko eskaerei esklusiboki erantzuteko. Katalogo hau, Asiako garbiketa sektorean Copreciren posizioa indartzeko beste mugarri bat da.
-
Copreci CZ-ak EBak emandako...
Coprecik Txekiar Errepublikan duen plantak, Europako Gizarte Funtsetik diru laguntza lortu du bere langileen artean formazio plan bat martxan jartzeko. 2015eko maiatzean bukatuko den proiektua aurrera eramateko 2.117.909,43 koroa txekiar lortu dituzte.
CZ.1.04/1.1.02/94.00635 / Laguntza area: 4.1.1 / Lehentasunezko ardatza: 4.1 Egokitzeko gaitasuna deritzon proiektuan, 28 langilek hartuko dute parte eta honen finantzaketa OPHRD “Giza Baliabideen Garapena” Ekintza Programaren bidez FEEko baliabideekin eta Txekiar Errepublikako aurrekontuarekin lortu da.
Helburu nagusiak honakoa dira:
- Enpresa prozesuen eraginkortasuna handitzea eta enpresaren lehiakortasuna handitzea eremu gakoetako langileen formazioaren bidez.
- Erdi mailako eta maila baxuko arduradunen ezagutzak eta trebetasunak sustatzea.
- Gerentzia eta tarteko arduradunen arteko komunikazioa hobetzea.
Orrialdea 12-(e)tik 13-(e)ra