-
Copreci “Empresa XXI”...
Coprecik “Empresa XXI” aldizkari ekonomikoaren 2015eko lehen alea estreinatu du. Komunikabide honek Copreci eta Ekuadorreko gobernuaren arteko lankidetzari buruzko albisteari eskaini dio bere azala. Gasezko sukaldeak indukziozko plakengatik ordezkatzeko planean oinarritzen den lankidetza. Era berean, albisteak dio plan honek Aretxabaletako plantan indukzio plaken fabrikazioa handituko duela, eta honek herrialde hegoamerikarrean enpresa misto baten sorrera ekar lezakeela.
Copreci kooperatiba Ekuadorreko energia eredu aldaketan aktore zuzena bihurtu da. Indukzio bidezko etxe-berotze teknologian duen esperientzia zabalak aukera eman dio Ekuadorreko Gobernuarekin herrialdean teknologia hau zabalduko duen lankidetza programa batean parte hartzera. Informazio gehiago hemen (gazteleraz):Artikulo -
Coprecik Santa Feko...
Santa Fe probintziako gobernuak gonbidatuta, Argentinako Buenos Airesetik 500 kilometrotara, Santa Fen egindako Kooperatiben Lehenengo Kongresuan, euskal kooperatibagintzaren egoera azaldu zuten Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza batek, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko lehendakaria den Javier Goienetxeak eta Daniel Ayastuik, Copreciko Hegoamerikako zuzendariak.
800 parte hartzailek baino gehiago egon ziren ekitaldi jendetsu honi esker, Buenos Aireseko kooperatibistek Euskadiko sektore kooperatiboa apur bat hobeto ezagutzeko aukera izan zuten. Mondragon Taldean Copreci aitzindaria izan zen nazioartekotze prozesuan – 1989an kanpoko lehenengo planta inauguratu zuen, Copreci de Mexico- eta honen ondoren beste batzuk zabaltzen hasi ziren, Holanda, AEB, Txekia, Italia Turkia, Brasil edota Txinan besteak beste.
Konferentziak Eusko Jaurlaritza eta Santa Fe probintziako gobernuaren arteko akordio baten ondorioz gauzatu ziren, eta akordio honek, bi erakundeen arteko ekonomia sozialeko harremanen garapenerako marko orokor bat eskainiko du.
-
Copreci Turkiak bere 10....
Pasa den urriaren 25ean Copreci Turkiak, Kooperatibak Gebzen duen produkzio plantak, bere 10. urteurrena ospatu zuen. Bertako langileek beraien Copreciko esperientzia kontatuz bideo motibagarri bat aurkeztu digute.Gehienak kooperatiban lan egin duten emakumeen esperientzia hunkigarriak dira, erakunde hauetan pertsonek duten garrantzia azpimarratzen dutenak, edota formazioan, gardentasunean eta parte hartzean egin den apustua.
Copreci orain dela hamar urte iritsi zen Estanbuletik 60 km-tara dagoen Gebze herrira. Bezeroarekiko gertutasuna bultzatu nahian eta herrialde honetan finkatuta zeuden mundu mailako bezero nagusi batzuen plantei zerbitzu zuzen eta globala eskaini nahian. Gaur egun 80 pertsona inguru dabiltza lanean planta honetan.
Urriaren 25ean 10 urte hauek oroitzeko festa ospatu zuten eta bertan elkartu ziren gaurko langileak eta jada erretiratuta daudenak. Zorionak Copreci Turkia!
-
Copreci Coprecik bere Ecook...
Potentzia gehiago daukaten foko berriak dira berrikuntza nagusiak Copreciren Ecook serieko indukzio moduluetan. Testeatutako plataforma fidakorra, merkatuan esperientzia handia duena. Bezeroari jada konektatzeko prest dagoen produktua eskaintzeagatik desberdintzen da, ziurtagiri eta homologazio guztiekin, merkaturatzea asko erraztuz.
Ecook serieak funtzio berezi bat barneratu du: honek energiaren kontsumo eraginkorragoa ahalbidetzen dio erabiltzaileari. Prestazio honek entzimeraren potentzia kontsumoa kudeatzen du, eta erabiltzaileari abisatzen dio ezarritako elektrizitate kontsumo limitea gainditzen badu.
Modu honetan, erabiltzaileak konpainia elektrikoari potentzia txikiagoa kontratatu ahal dio, dirua aurreztuz eta ingurugiroa gehiago errespetatuz.
Coprecik, gainera, entzimera eta kanpaiaren arteko wireless bidezko komunikazio sistema berria integratu du, Clean Hood izenekoa. Honen bidez entzimera martxan jartzen denean kanpaia argiztatu egiten da eta, aukeratutako egosketa indarrarekin sinkronizatzen du kanpaiaren aspirazio indarra.
Horrez gain, malgutasun eta egokitze ahalmenak ere bereizten du Ecook seriea. Izan ere, aplikazio desberdinei egokitzeko ahalmena du: built in, free-standing edo baliokideak, eta baita tamainu desberdinetara ere, izan zabaleran, nahiz sakoneran.
Copreci 20 urte baino gehiago daramatza indukzio generazio desberdinak garatzen, muntatutako eta homologatutako soluzio bat eskaintzeko helburuarekin, azken aplikazioan integratzeko prest egongo dena.
Informazio gehiago: 2014 katalogoa
-
Ekuadorreko Industria eta...
Ekuadorreko gobernuaren “Egosketa eraginkorra” programaren parte izan zen egindako bisita. Programa honek, gasezko 3,5 miloi sukalde indukzio plakengatik ordeztu nahi ditu. Ramiro González, Ekuadorreko Industria eta Lehiakortasun Ministroa, Aretxabaletara gerturatu zen Copreciko instalazioak bisitatzeko.
Bere herrialdean energia-matrizea aldatzeko asmo handiko plan bat ezarri dute. Plan honen helburua honakoa da: petrolio-gas likidotuaren inportazio murriztea eta zentral hidroelektriko berrietatik eratorritako energia elektriko soberakina aprobetxatzea.
Hain zuzen ere, “Egosketa eraginkorra” proiektua da aldaketa horren zutabe garrantzitsuenetakoa, gasezko 3,5 miloi sukalde indukzio plakengatik ordezkatzeko. Indukzio generadore hornitzailea da Copreci, Ekuadorreko Industria Ministerioarekin eta bertako linea zuriko fabrikatzaileekin batera (Mabe, Induglob, Ficbroacero, DME, Ferromedica, …)
Zehazki, Aretxabaletako kooperatibak, Ekuadorreko merkatuaren beharrei zehatzean erantzuteko produktu plataforma bat garatu du. Plan honen ezarpen progresiboak datozen urteetarako negozioaren hazkunde bat ekarriko du Aretxabaletako plantarako eta ondorioz, lanpostu berrien sorrera.
Bisitan zehar, Ramiro González ministroa, Mondragoneko lehendakari orde den Josemi Arregirekin eta Copreciko zuzendari nagusiarekin, Javi Oleagarekin egon zen. Ministroarentzat sorpresa atsegina izan zen MONDRAGON osagaiak “2018ra arte indukziozko 3 milioi sukalde baino gehiago ekoizteko merkatu potentziala duten Ekuadorreko sektoreko industrien bazkide estrategikoa izendatzea”.
-
Coprecik bere web orria...
Coprecik hizkuntza berria gehitu dio bere web orriari: turkiera. Gebze herrian (Turkia) duen plantatik bultzatu da web orria hizkuntza horretan inplementatzea. “Gune geografiko honetan lokalizatuta dauden bezero guztiei gertuko erantzun bat eman nahi diegu. Besteontzat bezala, beraientzat ere garrantzitsua da produktuen inguruko informazio teknikoa beraien hizkuntzan jaso ahal izatea.
Informazio gehiago: Web orria
-
Ekuadorrek indukzioaren...
Coprecik indukzio moduluak hornitzen dizkie bertako fabrikatzaile nagusiei.
Ekuadorreko Gobernuak Programa Nazional bati ekin dio gasezko 3 milioi sukalde, indukiozkoengatik ordezkatzeko asmoz. Proiektu honen helburua da gas likuatuaren kontsumotik elektrizitatera pasatzea, eta horrela, etxeetan kontsumitzen den gas inportazioaren %80 ekiditea.
Abuztutik erabiltzaileak sukaldeak eskuratzeko finantzaketa planean izen emateko aukera daukate. Plan hau Elektrizitate eta Energia Berriztagarrien Ministeritzak jarri du martxan. Gainera bideo unkigarri bat argitaratu da "Nacimos para vivir cambios" titulupean.
-
Copreci CZ-k langileen...
Txekiako Errepublikan Coprecik duen produkzio plantak Europako Gizarte Funtsaren diru-laguntza lortu du bere langileen artean formazio plan bat abiarazteko. Hain zuzen ere, BLP3 ontzi-garbigailu eta garbigailuentzako elektroponpak egiten dituen linea konkretu bateko langileen formaziorako. Proiektuari 1.085.160,75 koroa txekiar esleitu zaizkio.
CZ.1.04/1.1.04/B3.00102 / Laguntza gunea: 4.1.1 / Ardatz nagusia: 4.1 Egokitzapena izena duen proiektuan 43 langilek hartuko dute parte. Finantzaketa osatzen da “Giza Baliabideen Garapena” (OPHRD) Programa Operatiboaren bidez eta Txekiar Errepublikako aurrekontu bidez.
Proiektu honen helburua da egungo langileen eta langile berrien kualifikazio profesionala handitzea, eta BLP3ko linea berrian lan egiteko formatzea. Linea honek produktu berritzailea fabrikatzen du. Txekiar Errepublikan dagoen linea bakarra izango da gurea.
Programa 2013ko azaroaren 1ean hasi eta 2014ko azaroaren 30ean amaituko da.
-
Coprecik patente gatazka...
Aretxabaletako kooperatibak multinazional honen aurka Estatu Batuetako Georgiako Ipar Barrutiko Epaitegian patenteen arau-hauste bat dela eta jarri zuen demandaren ostean bi aldeak akordio batetara iritsi dira Brinkmann Corporationekin akordio batetara iritsi da Copreci, azken honek enpresa multinazionalari patenteen arau-hauste bat dela eta Estatu Batuetako Georgiako Ipar Barrutiko Epaitegian jarri zion demandaren ostean. Demandaren oinarrian zeuden patenteak, US 7,950,384 B2, US 8,282,390 B2 eta US 8,449,289 B2 balbula dualak dauzkaten egosketa aparatuei dagozkienak dira, hain zuzen ere, gas natural nahiz likidotua erabiltzea ahalbidetzen dutenak. Soluzio dual honek abantaila handia eskaintzen die fabrikatzaileei, izan ere, bi gas motendako baliagarria den modelo bakarra eskain dezakete, gas mota bakoitzarentzako modelo berezitua eskaintzen ibili beharrik gabe.
2012ko abenduaren 5ean aurkezturiko demandan zehar Coprecirentzako egoera oso onera iritsi ginen. Arau-haustea egon zela justifikatzeko Coprecik erabilitako argumentuen alde agertu zen Epaitegia, oso modu argian gainera. Testuinguru honetan, bi aldeak akordio batetara iritsi ziren, eta prozesu judiziala itxitzat eman zuten. Akordio honen arabera, Brinkmann Corporationek Copreciri kopentsazio ekonomikoa emango dio orain arte buruturiko salmentengatik, eta etorkizunean Copreciren soluzio duala erabiltzen jarraitu ahal izateko lizentzia eskuratuko du. Gainera, Brinkmann Corporationek bere produktuak Copreciren patente zenbakiarekin markatu beharko ditu, eta bere web orrian adierazi beharko du bertako produktuak Copreciren patenteen lizentziapean saltzen direla.
Antzerako kasuak
Ez da lehen aldia Coprecik Ameriketako erraldoi baten aurrean patenteen gatazka bat irabazten duena. Orain dela hiru urte Coleman multinazional batekin auzibidetik kanpoko akordio batetara iritsi zen. Hau Copreciren baimenik gabe bere patente araua hausten zuten egosketa aparatuak saltzen ari zen. Hain zuzen ere, US 7,174,913 B2 patenteak, gas iturri bati dagozkionak; honen akzionamenduak fidakortasun handiko ekipoen aginteek sortzen duten jakinarazpen ukigarri eta entzungarri bat sortzen du. Copreciren patente araua hausten ari zela ohartarazi ostean, Colemanek ordura arte eginiko salmenten ordez Copreci ekonomikoki konpentsatzeko erabakia hartu zuen, eta araua hausten zuen produktua fabrikatu eta saltzeari utzi zion.
-
Coprecik berrikuntzako...
2013an 50. urteurrena ospatu ostean, Coprecik jai giroan jarraitzen du. Kasu honetan, badira 20 urte azoka honetara etortzen garena. Bertan, Hearth Patio Barbecue Asociationen (HPBA) ordezkaturik dauden gasezko barbakoa eta tximinia fabrikatzaile amerikar guztiak batzen dira. Eta Salt Lake Cityn (Utah) ospatu den edizio honetan urrezko amaiera izan genuen, izan ere, Hearth / Barbecuerako osagaien berrikuntza saria banatu zen.Sariak ematen dituen epaimahaia tximinia eta barbakoen fabrikatzaileek, banatzaile eta sektoreko adituek osatzen dute. Oraingo honetan, Coprecik bere “Safe Ignition System” produktuarekin osagaien alorreko saria irabazi zuen. Produktu berritzaile honek gasezko barbakoetan garra itzaliz gero, berriro piztuko dela bermatzen du. Modu honetan beldur handia sortzen duten eztandak ekiditen dira.
Finalista moduan saritu zuten bigarren produktua “Free Flame” izan zen, Gasezko estufen fabrikatzaile entzutetsuak diren IHP eta Skytechekin batera garatutako teknologia. Produktu honek aparatu hauei dimentsio berri bat eskaintzen die, benetako suaren sentsazioa sortzen duen garra islatzen baitu.
Sariak patrozinatzen dituen Herath&Home aldizkariko zuzendariak, Richard Wrightek, sektoreko Oskar gaua bezala definitzen ditu sari banaketa hauek.
Orrialdea 11-(e)tik 13-(e)ra