Copreci,
zure etxetresna elektrikoaren bihotza

Copreci hor barruan dago, inork ikusten ez duen lekuan, baina sentitu egiten da, dena harmonia ezin hobean funtzionaraziz.

Bideoa

Jasangarritasuna Memoria

Copreci saritu dute Hisense Europe Hornitzaile Onena izateagatik

Harro gaude Coprecik Hisense Europe-ren Hornitzaile Onenaren Saria jaso duelako, Kalitate, Jasangarritasun, Berrikuntza eta Erosketen sari hauen lehen edizioan. Aitortza honek gure ahalegina nabarmentzen du arlo garrantzitsuetan, hala nola:

✔️ Gure bazkidearen hazkundea babestea.
✔️ Lehiakortasuna.
✔️ Komunikazioa.
✔️ Zerbitzua, besteak beste.

Ekitaldia abenduaren 3an izan zen, eta Copreciren ordezkari gisa, Javier García eta Gorka Landa izan ziren saria jasotzeko. Eskerrak eman nahi dizkiogu Hisense Europe-ri konfiantzagatik eta aitortzagatik, eta gure taldeari egunero erakusten duen konpromisoagatik. Lorpen honek gure elkarlana eta ikuspegi partekatua islatzen ditu.