Garbigailu, ontzi garbigailu eta lehorgailuetarako osagaiak

Copreci hor barruan dago, inork ikusten ez duen lekuan, baina sentitu egin daiteke, dena ezin harmonia handiagoz dabilela segurtatuz.

Jaitsi katalogoa

Wanagement Katalogoa

Coopan kooperatibak Brasildik bisita egin digu

Brasilgo Porto Alegre ondoko Nova Santa Rita herritik COOPAN kooperatibako bi kideren bisita izan dugu.

GEHIKOOP proiektuaren barruan, MONDRAGON kooperatibako zenbait kooperatibaren eta MUNDUKIDEren arteko elkarlanaren adierazle. Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoan eta jasangarrian aritzen da kooperatiba hau, eta hainbat bazkide elkarlanean ari dira beren jarduera garatzen laguntzeko, Coprecitik sustatu nahi ditugun eraldaketa sozialeko proiektuen barruan.

Bisitak balio izan du beste errealitate kooperatibo honekin harremanak estutzeko eta gizartea eraldatzeko eta iraunkortasunerako proiektuekin dugun konpromisoa berresteko.