1963az geroztik gas bidezko BBQetarako osagaiak hornitzen

Copreci, enpresa liderra barbakoen fabrikatzaileentzako osagai eta soluzioen garapenean eta fabrikazioan zein kanpoko ekipamenduenean ere, hala nola kanpoko tximiniak, patio berogailuak, karabanak…

Jaitsi katalogoa

Magic Button

Copreci CZ-ak EBak emandako diru laguntza lortu du bere langileen formaziorako.

Coprecik Txekiar Errepublikan duen plantak, Europako Gizarte Funtsetik diru laguntza lortu du bere langileen artean formazio plan bat martxan jartzeko. 2015eko maiatzean bukatuko den proiektua aurrera eramateko 2.117.909,43 koroa txekiar lortu dituzte.

CZ.1.04/1.1.02/94.00635 / Laguntza area: 4.1.1 / Lehentasunezko ardatza: 4.1 Egokitzeko gaitasuna deritzon proiektuan, 28 langilek hartuko dute parte eta honen finantzaketa OPHRD “Giza Baliabideen Garapena” Ekintza Programaren bidez FEEko baliabideekin eta Txekiar Errepublikako aurrekontuarekin lortu da.

Helburu nagusiak honakoa dira:

  • Enpresa prozesuen eraginkortasuna handitzea eta enpresaren lehiakortasuna handitzea eremu gakoetako langileen formazioaren bidez.
  • Erdi mailako eta maila baxuko arduradunen ezagutzak eta trebetasunak sustatzea.
  • Gerentzia eta tarteko arduradunen arteko komunikazioa hobetzea.