1963az geroztik gas bidezko BBQetarako osagaiak hornitzen

Copreci, enpresa liderra barbakoen fabrikatzaileentzako osagai eta soluzioen garapenean eta fabrikazioan zein kanpoko ekipamenduenean ere, hala nola kanpoko tximiniak, patio berogailuak, karabanak…

Jaitsi katalogoa

Magic Button

Copreci Mexikoko instalazioak berritu eta handitu ditugu

2018ko lehen seihilekoan, Copreci Mexikoko instalazioak berritu eta handitu ditugu Guadalajaran. 1989an sortutako proiektu hau, Mondragon korporazioak nazioartean inplementatutako lehen planta izan zen. Gaur egun, Copreci Mexikok instalazio berriak eta eraginkorrak ditu, Copreci Taldeak planta honekiko duen etorkizunerako konpromiso sendoaren erakusle.