1963az geroztik gas bidezko BBQetarako osagaiak hornitzen

Copreci, enpresa liderra barbakoen fabrikatzaileentzako osagai eta soluzioen garapenean eta fabrikazioan zein kanpoko ekipamenduenean ere, hala nola kanpoko tximiniak, patio berogailuak, karabanak…

Jaitsi katalogoa

Magic Button

Copreci “Empresa XXI” aldizkariko 2015ko lehen aleko azalean.

Coprecik “Empresa XXI” aldizkari ekonomikoaren 2015eko lehen alea estreinatu du. Komunikabide honek Copreci eta Ekuadorreko gobernuaren arteko lankidetzari buruzko albisteari eskaini dio bere azala. Gasezko sukaldeak indukziozko plakengatik ordezkatzeko planean oinarritzen den lankidetza. Era berean, albisteak dio plan honek Aretxabaletako plantan indukzio plaken fabrikazioa handituko duela, eta honek herrialde hegoamerikarrean enpresa misto baten sorrera ekar lezakeela.

Copreci kooperatiba Ekuadorreko energia eredu aldaketan aktore zuzena bihurtu da. Indukzio bidezko etxe-berotze teknologian duen esperientzia zabalak aukera eman dio Ekuadorreko Gobernuarekin herrialdean teknologia hau zabalduko duen lankidetza programa batean parte hartzera. Informazio gehiago hemen (gazteleraz):Artikulo