Copreci boladan dago

Kontsultatu Copreciren azken albisteak.

Albisteak

Copreci Turkia Empresa XXI egunkariko “Vascos por el mundo” ataleko protagonista.

Jarraian datorren artikuluak jasotzen duen bezala, 2004ean, garapen bidean zeuden merkatuek etorkizunean izango zuten potentziala irudikatzeko gaitasuna izan zuen Coprecik. Nazioartekotzearen esparruan aitzindari izandako euskal enpresa honek, esparru horretako esperientziari esker lortu zuen aurreikuspen hori egitea. Eta asmatu zuen, izan ere, duela hamalau urte Turkiara zabaldu zenetik, bertako produkzio planta urtez urte haziz joan da.

Gaur egun 2.000 m2-ko instalazioak ditu bertan, 100 langiletik gorako plantilla eta urtean gasezko sukaldeetarako 10 milioi balbula ekoizten dituzte. Azpiegitura guzti honi esker, aurtengo ekitaldia 31 milioi euroko salmentekin ixtea aurreikusten dute. Copreci Turkiako zuzendari den Andoni Pagonabarragak azaltzen digunez, ekoizpen planta honen kokapena “estrategikoa da, izan ere, Turkia oso garrantzitsua da linea zuriko sektorean”. Gebzen, Kocaeliko probintzian kokatuta dagoen planta honetatik, merkatu lokala hornitzeaz gain MENA eremua (Ekialde hurbila eta Afrika iparraldea) ere hornitzen dute, “hazkunde aurreikuspen handia duten eremuak dira, eta Egipto eta Iran dira eremu horretako herrialde erreferenteak”.

Gehiago irakurri