Coprecik berrikuntzako “Vesta award” saria lortu du Salt Lake Cityko (Utah) HPBA Expon
Sariak ematen dituen epaimahaia tximinia eta barbakoen fabrikatzaileek, banatzaile eta sektoreko adituek osatzen dute. Oraingo honetan, Coprecik bere “Safe Ignition System” produktuarekin osagaien alorreko saria irabazi zuen. Produktu berritzaile honek gasezko barbakoetan garra itzaliz gero, berriro piztuko dela bermatzen du. Modu honetan beldur handia sortzen duten eztandak ekiditen dira.
Finalista moduan saritu zuten bigarren produktua “Free Flame” izan zen, Gasezko estufen fabrikatzaile entzutetsuak diren IHP eta Skytechekin batera garatutako teknologia. Produktu honek aparatu hauei dimentsio berri bat eskaintzen die, benetako suaren sentsazioa sortzen duen garra islatzen baitu.
Sariak patrozinatzen dituen Herath&Home aldizkariko zuzendariak, Richard Wrightek, sektoreko Oskar gaua bezala definitzen ditu sari banaketa hauek.

