Copreci munduan

Ba al zenekien Copreci bost kontinenteetan presente dagoela? Aurkitu zure agente komertziala edo hurbileko ordezkaritza, edo deskubritu non dauden gure lantegi produktiboak.

Informazio gehiago

Defendi Italiaren gas balbulak fabrikatzeko eta kontrolatzeko aktiboak erosi ditu Coprecik

Copreci S. Coop.ek, etxetresna elektrikoetarako osagaien fabrikazioan munduko liderretako batek, akordio bat itxi du Defendi S.r.l. fabrikatzaile italiarrak, E.G.O. Taldeko filialak, balbulak ekoizteko prozesuan dituen aktibo guztiak erosteko.

Akordio horrekin, etxeko gas egosketaren sektorean duten lidergo posizioa sendoago izango dute bai Coprecik, balbuletan, bai Defendik, gas erregailuetan.

Copreci Taldeko zuzendari nagusi Imanol Oleagaren hitzetan, "Gaur egun dugun hain testuinguru konplexuan, Coprecik gas egosketaren arloan ditugun hazkunde erronkak bermatzeko apustu gisa ekiten dio operazio honi, merkatu tradizionaletan dugun posizionamendua sendotzeko eta merkatu berrietan dugun apustua indartzeko. Akordio honek aukera gehiago eskainiko dizkie gasezko etxetresna elektrikoen fabrikatzaileei.”

Robert Vuga DEFENDI Taldeko zuzendari nagusiak esan duenez, "Urrats hau ematean aukeratutako estrategiaren atzetik gabiltza irmoki. Gure produktu nagusietan arreta jartzeko aukera ematen digu. DEFENDIn ideia berri asko ditugu. Etorkizunean konfiantza dugu, eta balioa ematen duten teknologia eta produktu berri asko aurkeztea espero dugu”.

Copreci MONDRAGON Korporazioko kooperatiba bat da, eta mundu osoko etxetresna elektrikoen fabrikatzaileen aitortza dauka. Gaur egun, 1600 langile baino gehiago ditu, eta ekoizpen lantegiak Espainian, Txekiar Errepublikan, Italian, Turkian, Mexikon, Estatu Batuetan eta Txinan.