Ekonomia solidarioaren garapenerako kudeaketa ekonomiko eta soziala ikastaroko 16 ikasle Coprecin, bisitan
Latinoamerikatik etorrita Ekonomia solidarioaren garapenerako kudeaketa ekonomiko eta soziala ikasketak egingo dituzten 16 pertsonak, Aretxabaletan zeudela aprobetxatuta, Copreci bisitatu dute bere negozio eredua ezagutzeko.
Ekonomia solidarioaren garapenerako kudeaketa ekonomiko eta sozialeko Espezializazio Diplomaren hirugarren edizioa da hau. Edizio honetan, Latinoamerikako zortzi herrialdetatik datozen 16 lagunek Lanki Kooperatibismoaren Ikertegiak eta Alboan Fundazioak antolatutako ikastaroan parte hartuko dute. Ikastaroaren helburua da Latinoamerikan dauden gizarte ekonomia solidarioko ekimen eta erakundeak sozioekonomikoki indartzea eta bideragarri egitea.
Horretarako, Bolivia, Kolonbia, Peru, Ekuador, El Salvador, Mexiko, Paraguia eta Nikaraguatik etorritako ikasleak kudeaketa sozioekonomikoan eta genero berdintasunean trebatuko dira, beren gaitasun indibidualak zein kolektiboak indartzeko.