BG9a, ontzi garbigailuetarako BLDC birzirkulazio motor berria, merkatuan da Copreciren eskutik
Coprecik ontzi garbigailuetarako birzirkulazio motor berri bat garatu du BLDC teknologian oinarrituta, eta horrekin beste urrats bat eman du produktu katalogoa handitzeko lanetan. Garapen horrekin erreferente izatera pasatu da ganbera hezeko errotore motorretan brushless teknologia erabiltzeari dagokionez, eta beste garapen batzuei heltzeko aukera ematen du, bai potentzia handiagoko aplikazioetan, bai beste sektore batzuetan, esaterako aireztapenaren sektorean.
BG9 motor berria ontzi garbigailuen munduko liderraren eskutik jaio da. Merkatuko zarata mailarik txikienarekin funtzionatzen du. Eta efizientzia energetikoari eta ur kontsumoari dagokienez estandarrik zorrotzenak betetzen ditu.
Produktuaren egokitzeko gaitasunari esker, soluzio pertsonalizatuak eskaintzen uzten du, bezeroen baldintza indibidual eta espezifikoetara moldatuta. Soluzio horien artean daude, besteak beste, berotze funtzioa integratzea, dela erresistentzia tubularren bitartez dela Thick Film erresistentziaren bitartez, eta motorraren kontrolerako elektronika gehitzea. Eta potentzia tarte zabal bat hartzen du bere baitan, etxeetan zein industrietan erabiltzeko.
Coprecik Aretxabaletan eta Txekiar Errepublikako Dvorce herrian fabrikatu dezake BG9a, bezeroaren premien arabera.
Fabrikazio lerro berriak banakako trazabilitatearen kontrolerako sistema modernoa du, bai eta fabrikaziorako azken teknologiak ere, esaterako needle windinga eta transferentzia magentikoko sistemak.