Copreci munduan

Ba al zenekien Copreci bost kontinenteetan presente dagoela? Aurkitu zure agente komertziala edo hurbileko ordezkaritza, edo deskubritu non dauden gure lantegi produktiboak.

Informazio gehiago

Coprecik patente gatazka irabazi dio Brinkmann Corporation

Aretxabaletako kooperatibak multinazional honen aurka Estatu Batuetako Georgiako Ipar Barrutiko Epaitegian patenteen arau-hauste bat dela eta jarri zuen demandaren ostean bi aldeak akordio batetara iritsi dira Brinkmann Corporationekin akordio batetara iritsi da Copreci, azken honek enpresa multinazionalari patenteen arau-hauste bat dela eta Estatu Batuetako Georgiako Ipar Barrutiko Epaitegian jarri zion demandaren ostean. Demandaren oinarrian zeuden patenteak, US 7,950,384 B2, US 8,282,390 B2 eta US 8,449,289 B2 balbula dualak dauzkaten egosketa aparatuei dagozkienak dira, hain zuzen ere, gas natural nahiz likidotua erabiltzea ahalbidetzen dutenak. Soluzio dual honek abantaila handia eskaintzen die fabrikatzaileei, izan ere, bi gas motendako baliagarria den modelo bakarra eskain dezakete, gas mota bakoitzarentzako modelo berezitua eskaintzen ibili beharrik gabe.

2012ko abenduaren 5ean aurkezturiko demandan zehar Coprecirentzako egoera oso onera iritsi ginen. Arau-haustea egon zela justifikatzeko Coprecik erabilitako argumentuen alde agertu zen Epaitegia, oso modu argian gainera. Testuinguru honetan, bi aldeak akordio batetara iritsi ziren, eta prozesu judiziala itxitzat eman zuten. Akordio honen arabera, Brinkmann Corporationek Copreciri kopentsazio ekonomikoa emango dio orain arte buruturiko salmentengatik, eta etorkizunean Copreciren soluzio duala erabiltzen jarraitu ahal izateko lizentzia eskuratuko du. Gainera, Brinkmann Corporationek bere produktuak Copreciren patente zenbakiarekin markatu beharko ditu, eta bere web orrian adierazi beharko du bertako produktuak Copreciren patenteen lizentziapean saltzen direla.

Antzerako kasuak

Ez da lehen aldia Coprecik Ameriketako erraldoi baten aurrean patenteen gatazka bat irabazten duena. Orain dela hiru urte Coleman multinazional batekin auzibidetik kanpoko akordio batetara iritsi zen. Hau Copreciren baimenik gabe bere patente araua hausten zuten egosketa aparatuak saltzen ari zen. Hain zuzen ere, US 7,174,913 B2 patenteak, gas iturri bati dagozkionak; honen akzionamenduak fidakortasun handiko ekipoen aginteek sortzen duten jakinarazpen ukigarri eta entzungarri bat sortzen du. Copreciren patente araua hausten ari zela ohartarazi ostean, Colemanek ordura arte eginiko salmenten ordez Copreci ekonomikoki konpentsatzeko erabakia hartu zuen, eta araua hausten zuen produktua fabrikatu eta saltzeari utzi zion.