Copreci boladan dago

Kontsultatu Copreciren azken albisteak.

Albisteak

Copreci VESTA 2015 sarietako finalista Detect-off “Detect & Shut-off” sistemarekin

Pasa den martxoaren 7an, “Vesta Awards” sarietako hamabosgarren edizioko finalista izendatu zuten Copreci. Sari hauen bidez, Estatu Batuetako eta Kanadako Hearth Patio & Barbecue sektoreko enpresa berritzaileenak aukeratzen dira, urteroko azokan parte hartzen dutenak, eta aurten Nashvillen (Tennesee) egin dena. Aurtengoan, Coprecik balbula eta elektronika bidez ostatutako segurtasun sistema bat aurkeztu du, ke edota CO detektagailuak alarma seinalea pizten duenean gasari bidea ixten diona. /p>

DETECTOFF sistema haririk gabe komunika daiteke detektagailuekin, ZigBee edo beste protokolo batzuen bidez. Kea edo CO (karbono monoxidoa) dagoela adierazteaz gain, Coprecik aurkeztutako irtenbide honen bidez arazoaren iturburuan eragiten du eztanda arriskua gutxituz. Sistemaren oinarrian detektagailuarekin harremanetan dagoen modulu elektroniko bat duen balbula patentatu bat da eta aparatuaren gasaren emaria ixten du (gasezko sukaldea eta tximinia…) edo gas sarrera nagusia. Sistemak bateria bidez funtzionatzen du baina daukan kontsumo txikiari esker urteak iraun ditzake inongo mantenu beharrik gabe. /p>

BIDEOA IKUSI

FITXA TEKNIKOA