Albisteak
Egiptoko lehen ministroa Copreciko standean izan da
2024-12-01
Kairon ireki berri dugun lantegiaren ondoren, Egiptoko merkatuan ezagutzera emateko modu hoberik ez zegoen The Annual International Manufacturing Convention and Exhibition – Third Edition (IMCE) azokan parte hartzea baino. Aste honetan egin da, New Cairoko Fifth Settlenten, Al-Manara Center for International Conferences zentroan. IMCE 2024, Egiptoko Industrien Federazioak antolatua, herrialdeko industria ekitaldi handienetako bat da, eta edizio honetan parte hartzeko ohorea izan dugu. Gainera, Egiptoko lehen ministro Mostafa Madbouly doktorearen bisita jaso genuen gure standean. Une hori Copreciren berrikuntza eta esperientzia maila globalera eramateko gure dedikazio eta ahaleginaren aintzatespena izan zen. Pasioz jarraitzen dugu lanean, gure bezeroengandik hurbilago egoteko munduko bazter guztietan.