Copreci boladan dago

Kontsultatu Copreciren azken albisteak.

Albisteak

Mujikak 2024ko GALBAHE Saria jaso du

Aurreko urteetan bezala, Jabetza Industrial eta Intelektualaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna (“Wordl IP Day”) aprobetxatu du GALBAIANek GALBAHE Sariaren irabazlearen izena ezagutzera emateko. 2024ko asmatzaile onenaren GALBAHE Sariaren irabazlea Jose Ignacio Mujika da, iazko azarotik erretiratua bizitza oso bat Copreci S.Coop. kooperatiban bere onena ematen aritu eta gero.

Saria ondo merezitakoa da asmatzaile gisa egindako ibilbide oparoarengatik: 22 patente familiatan ageri da bere izena asmatzaileen zerrendan. Gainera, patente arloan erreferente izan da Coprecin azken hogei urte baino gehiagotan. Patente mailan eta orokorrean jabetza industrial eta intelektual mailan urte guzti hauetan Coprecik egindako lan onaren atzean Mujikaren ekarpena dago neurri handi batean.

Galbahe Sariari buruz
GALBAHE Sariari buruz GALBAIANek GALBAHE Saria ematen dio urtero bere irizpideen arabera saria jasotzeko meritu gehien pilatu duen asmatzaileari. Sari honen bidez, GALBAIANek balioan jarri nahi ditu inguruko asmatzaileak, asko eta oso onak baitira. Hauek izan dira aurreko urteetako irabazleak:

2016 - Felix Kerejeta de Copreci
2017 - Eneko Izquierdo de ULMA Packaging
2018 - Tomás Morlanes de Fagor Automation
2019 - Manu Colino de ULMA Construcción
2020 - No se entregó debido a la pandemia
2021 – Arrate Jaureguibeitia de Biolan
2022 – Bitor Mendiguren, fundador de Ingeteam
2023 – Nagore Abrisketa de Vicinay Marine Innovación