Albisteak
Coprecik MUrekin lankidetzan dihardu Erakundeak Nazioartekotzeko Masterraren 8. edizioan
2023-02-28
Europan, Asian, Afrikan eta Amerikan ekoizpen plantak dituzten Copreci bezalako enpresak oso erakargarriak dira Mondragon Unibertsitateko Nazioartekotze Masterreko ikasle gazteentzat.
Coprecik lehen ediziotik laguntzen dio MUri master honetan, parte-hartzaileek enpresen nazioartekotzea eta kultur egokitzapena lehen pertsonan esperimentatu dezaten. Mundu globalizatu batean bizi gara, eta enpresak ez dira eszenatoki horretatik kanpo geratzen. Horretarako, profesional bizkorrak behar dituzte, oso lehiakorrak eta aldakorrak diren ingurune global horietan irizpidez, azkartasunez eta eraginkortasunez moldatzeko.
Atzo Copreciren zortzigarren lankidetza izan genuen MUrekin, askoz gehiago egotea espero dugu. Copreci, unibertsitateekin kolaboratzen duen partnerra.