Copreci boladan dago

Kontsultatu Copreciren azken albisteak.

Albisteak

Coprecik hitzarmena sinatu du Egiptoko Fresh Electric, EBDA eta El Araby enpresekin, herrialdean ezartzeko.

Joan den abenduaren 13an, Coprecik akordioa sinatu zuen Fresh Electric, EBDA eta El Araby tokiko bazkideekin. Akordio honen bidez, 7,6 milioi dolar inbertituko dira Egipton kokatuko den lehen lantegian eta horri esker, 15 milioi segurtasun-balbula ekoiztuko dira gasezko sukaldeetarako. Planta berria 2023ko apirilean hasiko da seriean fabrikatzen. Ezarpen berri hau mundu mailako gainerako lantegiei batu zaie , eta gero eta interesgarriagoa den eskualde honetan produktuen portfolioa zabaltzeko aukera eskainiko du.

Egiptok 105 milioi biztanle ditu eta urtean 3 milioi pertsonako hazkundea bizi du; industria modernizatzeko bidean aurrera egiten ari den herrialdea da, eta linea zuriko sektorea lehentasunezkoa da garapen horretan.

Coprecik urte asko daramatza Egiptoko gas-sukaldeetarako lanean eta soluzioen erreferente izaten. Orain, tokiko bazkideen eskutik, beste urrats bat eman du herrialdeko etxetresna elektrikoen sektoreko enpresek dituzten erronka teknikoetan eta hazkunde-erronketan modu lokalean bidelagun izateko.