Albisteak
Bidaietako segurtasunari buruzko sentsibilizazio jardunaldiak
2018-12-19
Coprecin, beste hainbat enpresetan bezala, bezeroengana, hornitzaileengana, fabrikazio plantetara, etab. bidaiatzeko beharra areagotu da eta horrekin batera, baita arriskuak ere. 2018an zehar hainbat jardunaldi burutu ditugu, arrisku hauek gutxitu eta/edo saiheste aldera, gaiari buruzko sentsibilizazioa landu eta arduraz jokatzeko beharrari buruz jabetzeko.
Bideo honetan, zenbait parte hartzailek beraien inpresioak partekatu dituzte. Gaiak izandako harrera ona dela-eta, 2019an arlo honetan lanean jarraituko dugu.