Copreci boladan dago

Kontsultatu Copreciren azken albisteak.

Albisteak

Euskal teknologiak Nashvillera bidaiatu du

Copreci, gas barbakoetarako osagaien fabrikatzaile liderra, Nashvilleko Hearth, Patio & Barbecue Expo azokan izan da beste behin ere. Bertan, bere azken berrikuntza aurkeztu du, Magic Button-a, erabiltzaileak urruneko kontrolaren bidez erabil dezakeen balbula sistema. Sistema hau Smartphone-aren bidez kontrola daiteke eta egosketa denbora zein tenperaturei buruzko informazioa eskura daiteke.

Sistema honek gas bidezko barbakoa inteligente egiten du. Tenperatura kontrolatzeaz gain, erabiltzaileak App-aren bidez sistema itzali eta programatu dezake, besteak beste. Adibidez, oso erabilgarria da pirolisia egiteko edo 4 sentsore bitarteko tenperaturak monitorizatzeko.

Magic Button-a Bluetooth bidez konektatzen da eta erabat segurua da. Erabiltzaileak ez du inoiz BBQ piztuta ahaztuko, izan ere, 6 ordutara itzaltzeko sistema automatikoa baitauka, eta gehiegizko tenperatura mailara iristen bada ere itzali egingo da. Botoi honi esker, emergentzia kasuetan BBQ modu azkarrean ere itzali ahal izango da aurrealdeko paneletik, eta gainera, manetako kolore desberdinei esker, erabiltzaileak BBQren egoerari buruzko informazioa jaso dezake.

Skura-k garatutako App-a dagoeneko eskuragarri dago IOS eta Android-erako. Coprecik, Amerikako BBQ fabrikatzaileen elkarteak banatzen dituen Vesta Awards sarietara aurkeztu du berrikuntza hau. Hemendik zorte ona opa diegu.

Sistemari buruzko informazio guztia web orrian aurkituko duzu

www.coprecimagicbutton.com

Zatoz gure stand-era. HPBA Expo azoka, 816.stand-a, 2018ko martxoaren 8tik 11ra (Nashville)