Copreci boladan dago

Kontsultatu Copreciren azken albisteak.

Albisteak

Koreako delegazio bat Innovation Tour-en izan da, Coprecik eta Eikak, Acede Euskadiko Etxearen Klusterrarekin elkarlanean antolatuta. (2)

Tour labur honen bidez, Koreako etxetresna ekoizle talde batek gertutik ezagutu ahal izan zituen gas egosketa eta egosketa elektrikoko aparatuen osagaiak fabrikatzen dituzten kooperatibak; Copreci eta Eika, hurrenez hurren.

Delegazio honek ACEDEren instalazioak ere bisitatu zituen. Bertan ikusgai daude, aipatutako enpresek, egosketaren munduan garatu dituzten azken berrikuntzak. Horretaz gain, Mondragon Corporation, Fagor Electronica eta Centro Stirling ere bisitatu zuten, eta azkenik, Basque Culinary Center. Bisitan Eusko Jaurlaritzako ordezkariak ere izan ziren eta SPRIren “Big Little Basque Country” promozio bideoa aurkeztu zuten. “BIG Little Basque Country”