Copreci boladan dago

Kontsultatu Copreciren azken albisteak.

Albisteak

Barbakoen historiako 12 mugarri handien artean Coprecik Lynx-entzako garaturiko berrikuntza bat aipatu du Wall Street Journalek

Ecoflow

Lehen barbakoa hiztuna

Maiatzaren 21eko Wall Street Techen aurreko edizioan, Keith Blanchardek barbakoa amerikarraren historia batu zuen 12 momentu gogoangarritan. Izaera amerikar purua duen produktu honen garapena deskribatzen du artikuluak, ikatzezko parrila klasikotik, WI_Fi teknologia erabiliz ahots bidez kontrolatzen diren aparatu sofistikatuetaraino.

Gaur egun, estatu batuetako bost etxebizitzetatik lauk dute barbakoa bat beraien lorategietan. Azken mugarria Copreciren laguntzarekin Lynxek garaturiko barbakoa hiztuna izan da. Lynxen SmartGrilla gasezko barbakoa adimentsua da: elikagaiak erabiltzailearen gustuak zainduz automatikoki sukaldatzen ditu, garraren kokalekua eta suaren egoera erreala adierazten ditu, eta ahotsezko aginduei erantzuten die; janaria prest noiz dagoen ere adierazten dizu.

BERRIA