Gaitasun handiagoa, produktibitate handiagoa.

Zure ondoan gaude etxetresna elektrikoaren zati bakoitzean.

Gasa

MILA MILIOITIK GORA GAS OSAGAI

Indukzioa

INDUKZIOA ETENGABEKO EBOLUZIOAN

Motorrak

BERRIKUNTZA ETA TEKNOLOGÍA MOTORRETAN

Geure prozesuak sortzen ditugu “lean manufacturing”eko printzipioetan oinarrituta, balio erantsirik sortzen ez duten alferrikako jarduerak kenduta.

Ikuspegi horrekin, gure gaitasunak hirukoiztu ditugu, proiektuak optimizatu, eta itxaronaldiak, gainprodukzioak, inbentarioak, alferrikako garraioak eta balio ez duen beste edozer gauza murriztuta.

Berrikuntzarekin eta kalitatearekin etorkizuna gidatzen.

Ibilbide finkatuarekin eta bereizten gaituen ondarearekin, zorroztasunez eta profesionaltasunez lan egiten dugu etxetresna elektrikoetarako sistemen sektorean beti berrikuntzaren abangoardian egoteko. Gure misioa argia da: esperientzia eta sormena konbinatzea merkatua eraldatuko duten eta etengabeko eboluzioan dagoen ingurunearen eskaerei erantzungo dieten soluzioak garatzeko.

Kalitatea eta berrikuntza bateratzen dituzten produktu eta zerbitzuak eskaintzeko konpromisoa hartzen dugu, gure bezeroen behar berezietara egokituta. Ikuspegi kolaboratibo horrek ahalbidetzen digu teknologia berriak hartzen laguntzeaz gain gugan konfiantza dutenen lehiakortasuna eta errendimendua maximizatzen dituzten estrategia eraginkorrak diseinatzea.

Gas gailuetarako soluzioak eta sistemak

Saldutako mila milioi gas osagaik baino gehiagok gure fidagarritasuna bermatzen dute; abangoardiako eta diseinu jasangarriko teknologia dute, eta egunero-egunero mundu osoko produktu eta merkatuetara egokituta daude.

Indukzio sistemen eboluzioa gidatzen

Eraginkortasuna, fidagarritasuna eta diseinu jasangarria uztartzen dituzten 10 produktu belaunaldirekin, Coprecin erabiltzailearen esperientzia eraldatzen dugu intuitiboak diren eta etorkizunerako prestatuta dauden soluzioekin.

Ezagutu motorretan egin ditugun berrikuntzak

Coprecin etxetresna elektrikoen errendimendua, iraunkortasuna eta eraginkortasuna maximizatzen duten motor aurreratuak diseinatzen ditugu.

Hitz egingo dugu?