Proiektuak

Aldaketaren funtsezko pieza izateko proiektuak.

Etxetresna elektrikoetarako osagaiak beste modu batean sortzen.

LIFE WEEELOOPekin lehengaiak berreskuratzen.

LIFE WEEEELOOP proiektuak tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak (TEEH) kudeatzeko sistema berritzaile bat bultzatzen du ekonomia zirkularrean oinarrituta, sukaldeko plaken materialen eta osagaien %90 berreskuratu eta beste etxetresna elektrikoetan aplikatzeko asmoarekin.

Erauzketa, ekodiseinu eta trazabilitaterako teknologia aurreratuak txertatzen ditugu, eta osagai berreskuratuetarako lehen Pasaporte Digitalaren garapena nabarmentzen dugu. Eta funtsezko eragilek, hala nola ECOLECek, Circular Replayek, Emausek edo Éxxitak lagunduta egiten dugu hori. LIFE WEEELOOPekin, Coprecin jasangarritasuna, Europaren autonomia eta material birjinekiko mendekotasun txikiagoa sustatzen ditugu, proiektu honek EBn eredu erreplikagarri gisa lekua hartuta.

Harmonyrekin batera birziklatzen

COPRECI Harmony Proiektuaren parte da -Proiektuaren izena “Holistic Approach to enhance the Recyclability of rare-earth permanent Magnets Obtained from aNY waste stream” izenburuaren inizialekin bat dator- eta EBko Ekonomia Zirkularreko Ekintza Planean (2020) laguntzen du. Europako ekimen honek Lur Arraroetako Imanen birziklagarritasuna hobetu nahi du hainbat hondakin fluxu abiapuntu hartuta, EBko Ekonomia Zirkularreko Ekintza Plana babestuta.

Proiektu honek balio kate estrategikoetarako elementu kritikoetan Europak Txinarekiko duen mendekotasuna murrizteko beharrari erantzuten dio. COPRECIk proiektuan parte hartuta, jasangarritasunarekin eta ekonomia zirkularrarekin dugun konpromisoa indartzen dugu soluzio berritzaileak garatuz.

Gure memoria, gure datuak

Gure zifrak, gure enpresa-unibertsoa.

Ezagutu pertsonek gure proiektuan duten garrantzia.

Ezagutu sektorea eraldatzeko gure ekimen jasangarriak.

Hitz egingo dugu?