MONDRAGON
Gure nortasun kooperatiboa
MONDRAGON - KOOPERATIBA
Talde izatea eta taldean lan egitea, balio kooperatiboak indarra du Coprecin. Jabe gara eta jabe garenez gure emaitzez eta inguruneaz arduratu behar dugu. Esentzia partekatu hori bai gure egiteko moduan bai gure soluzioetan proiektatzen da.

MONDRAGON Korporazioko kide gara.
Batasunak taldea egiten du, eta, hortaz, MONDRAGONeko parte garen heinean, ekonomiatik harago doazen balioek gobernatzen gaituzte. Funtsezko printzipio horiek gure gestio eredua gidatu ez ezik langileekin, bazkideekin, bezeroekin eta gizartearekin dugun konpromisoa indartu ere egiten dute, lankidetzan eta erantzukizun partekatuan oinarritutako ekosistema bat sortuta.
Gizarte Erantzukizun Korporatiboa.
Inpaktua izatea gustatzen zaigu, hurbiletik urrunera. Izan ere, gure Gizarte Erantzukizun Korporatiboak gizartean eragin positiboa sortzea eskatzen du, ingurumena errespetatuz eta gure langileen, komunitateen eta gure ingurunearen bizi kalitatea hobetuta.
Zer da jasangarritasuna guretzat

Denok batera.
Printzipio kooperatiboek gidatuta, aberastasuna sortzeko dugun gaitasuna erabili dugu garapen sozial, ingurumen eta ekonomikoaren motor gisa, lan egiten dugun munduko zati bakoitzean inpaktu positibo eta jasangarria sustatuta.
