Indukzioa
Betidanik egotea eta zugana iristea.
indukziorako sistemetan eta osagaietan aitzindariak Europan.
30 urte baino gehiago dira indukzioko lehen fabrikatzaile independenteetako bat bihurtu ginela Europan, eta harrez geroztik Coprecin berrikuntzan aitzindari izan gara, eraginkortasuna, fidagarritasuna eta jasangarritasuna uztartzen dituzten 11 indukzio belaunaldi garatuta.
Azken erabiltzailearekin dugun konpromisoaren erakusgarri dira gailuei gehitu dizkiegun kontrol intuitiboagoak eta azken erabiltzaileei kozinatzearen esperientzia errazago egiten dieten prestazio eroso eta seguruak. Gainera, etorkizunean pentsatzen dugu diseinatzerakoan, etorkizunean soluzio malguagoak, jasangarriagoak eta ekonomikoki optimizatuak izateko, etengabeko eboluzioan dagoen merkatuaren eskaerak asetzeko.

Plataforma desberdin bat behar bakoitzerako.
Lehiakorrak eta malguak.
Soluzio pertsonalizatuak: gainalde ahokagarriak edo free-standingak, askotariko zabalerekin eta fokuen askotariko konfigurazioekin, eta Europako, Amerikako eta Asiako merkatuetara egokituak, behar bakoitzerako soluzioak eraikitzea ahalbidetzen dutenak, esaterako, entrya, eta high end edo mid segmentua ere bai.
7G
Soluzio hobeezina, lehiakortasuna eta prestazioak aldaera sorta zabal batekin konbinatzen baitira.
7G +
Belaunaldi berria oreka perfektuarekin merkatuko joera berrietarako, lehiakortasuna arriskuan jarri gabe prestazioak eskatzen dituzte-eta.
GF10
Potentzia, prestazioak eta konektibitatea, gure gama altuko plataforman integratuta.
11G
Soluzio modularrak, flexi guneekin, edozein premiari erantzuteko.
Kozinatze funtzioak.
Coprecin indukzioarekin kozinatzeko modu ohikoenak aztertu ditugu eta 3 funtzio automatiko bihurtu ditugu sukaldean aritzea errazagoa eta erosoagoa izan dadin. Barruan daramazun chefa deskubritzen lagunduko dizuten funtzioak.

Irakin

Erre

Frejitu

Flow-in soluzioetan adituak.
Gure bezeroei merkatuko segmentu desberdinetarako Flow-in soluzioak garatzen laguntzen diegu, bezero bakoitzaren neurrira egindako foku konfigurazioekin eta interfazeekin.
Coprecin beti dugu gure bezeroentzako soluzio bat, haren beharretara egokitzen den soluzio bat.
Dimentsio eta konfigurazio moldagarriak.
Esaidazu zer dimentsio behar duzun, eta ziur zure merkaturako soluzio bat dugula ... 30 cm-koa, eta 60, 80 eta 90 cm-koak ere, eta kozinatzeko 1, 2, 3, 4, 5 eta 6 gunerekin, flexy guneekin, merkatu desberdinetarako prestatutako soluzioekin, nork ematen du gehiago?
Erabiltzaile interfaze aurreratua, gustu guztietarako.
Askotariko kontrol motak eskaintzen ditugu, ukipenezko kontrol slider estra-luzea, eta “pop-up” soluzioak ere, TFT pantailekin edo aginte birakariekin ... estra-luzetik hasi eta pop-up soluzioetaraino, TFT pantailekin edo aginte birakariekin... aparatuekin elkarreragiteko moduengatik ez dadila izan.
Gure bezeroei kontrolak kustomizatzeko aukera eskaintzen diegu, beti azken erabiltzailearentzat aukera erakargarri eta erabilerrazak bilatuta.


Gehiago gutxiagorekin
Gure indukzioen altuera ahalik eta gehien murrizten saiatu gara, espazioa maximizatzeko eta instalazioa errazteko, sukaldeetan dauden azken joerei jarraituz.
Eta gainera gure indukzioak inteligenteak dira.
Wifi eta Bluetoothekin bateragarria den konektibitate adimenduna eskaintzen dugu honako hauekin komunikatzeko:
H2H ke kanpaiak
Hob to hood
Hodeia
CCP - Copreci Cloud platform Adituak gara gure soluzioak gure bezeroen cloud ekosistemetan integratzen.
Gure indukzioek azkartasuna, segurtasuna eta sinpletasuna bermatzen dute sukaldean aritzean, kozinatzeko ditugun funtzio automatikoen bidez ... Orain ezin izango duzu esan kozinatzea zaila dela.

