Schwab Foundationeko ordezkariak Copreci bisitatzen

08/05/2026

Joan den astean Copreci-n Schwab Foundation-eko 25 ordezkari inguru hartzeko plazera izan genuen, MONDRAGON Corporation-eko ekosistema kooperatiboa ezagutzeko egiten ari ziren bisitaren barruan.

India, Egipto edo Estatu Batuetatik etorritako parte-hartzaileek gure instalazioak bisitatu zituzten, World Economic Forum-ari lotutako erakunde baten izenean. Erakunde horrek mundu mailan berrikuntza sozialeko ekimenak eta eragin positiboa duten enpresa ereduak sustatu eta ikusgarri egiten ditu.

Topaketa aberasgarria eta gertukoa izan zen; bertan, “hezur-haragizko langileak” ezagutzeko aukera izan zuten, beraiek nabarmendu zuten bezala.

Eskerrik asko bisitagatik eta ideien, esperientzien eta ikaskuntzen truke baliotsuagatik.

Hitz egingo dugu?