"Copreci Gara" abestia aurkeztu dugu Batzar Nagusian

19/05/2026

Iaz, Copreci-n gure marka berritu eta gure lana eta berrikuntza ulertzeko modua islatzen duen lelo berria aurkeztu genuen: “Transformando lo cotidiano en algo extraordinario”. Euskaraz, “Txikiak handi egiten gaitu” leloa sortu genuen.

Aurten, beste urrats bat eman dugu “Copreci Gara” abestia estreinatuz. Joan den ostiralean ospatutako Batzarrean aurkeztu genuen abesti berezi hau.

>> Ikusi bideo

Jardunaldi hunkigarri hori nazioarteko hainbat plantatako lankideekin partekatu genuen: Jenny eta Dani Copreci Txinatik, Mossab Copreci Egiptotik eta Octavio Copreci Mexikotik. Horrela, gure proiektuaren izaera globala eta lankidetzazkoa indartu genuen.

Eskerrik asko parte hartu eta hain Batzar berezia posible egin zenuten guztioi.

Hitz egingo dugu?