1963az geroztik gas bidezko BBQetarako osagaiak hornitzen

Copreci, enpresa liderra barbakoen fabrikatzaileentzako osagai eta soluzioen garapenean eta fabrikazioan zein kanpoko ekipamenduenean ere, hala nola kanpoko tximiniak, patio berogailuak, karabanak…

Jaitsi katalogoa

Magic Button

Mundu osora heltzen gara

Nazioartean dugun presentziari esker, Txinan, Ipar Amerikan eta Europan produkzio zentroak dituen eta bezeroen premiei tokian-tokian erantzuteko moduan dagoen fabrikatzaile bakarra gara.

Berrikuntzan sinesten dugu

  • Gure produktu gama etengabe berritzen ari da. Outdoor sektoreko fabrikatzaile bakarra gara munduan gas balbulen betiko soluzioak eta kontrol elektronikoak elkartzen dituena, gure bezeroentzat aukera zabala emanda.

    Imajinatu, esaterako, urrutitik kontrolatzeko agindua duen barbakoa bat, argia duten heldulekuak erregailuan sugarra dagoela adierazteko, familia osoarentzat seguru diren sistemak (child lock , shut off valve), etab.)

  • Clicking system, gure bezeroek fabrikatzen dituzten gas bidezko gailuak fidelitate gorenekoak direla uste dugulako, eta horregatik fluxua zehaztasun osoarekin doitzen dituzten osagaiak hornitzen ditugu. Touch&Feel.

    Sistema duala: sistema bakarra gas mota bietarako (NG/LP), gas bakoitzerako erreferentzia berezi bat eduki beharrik gabe. Oso erraza da gas mota batetik bestera igarotzea, baita erabat segurua ere, Copreciren sistemak gas bihurketarako eskaintzen dituen osagai sortarekin.

  • Gure bezeroen jabego industriala defendatuz

    Gure jabego industriala eta gure bezeroena babesten dugu merkatu guztietan, hau da, Amerikako, Europako zein Asiako merkatuetan patenteak izanda.

  • images/barbacoas/propiedad_intelectual.jpg

Fabrikatzailerik onenek Coprecin konfiantza dutelako

Konfiantza denboraz lortzen den balioa da. Munduko BBQen fabrikatzaile garrantzitsuenak hornitzen daramatzagun 50 urteak bermea dira guretzat.

Copreci gas bidezko barbakoen historiaren zati bat da. Egur bidezko barbakoen lehen fabrikatzaileak gas bidezko barbakoak egitera igaro zirenean, Copreci hor zegoen.

Horregatik, kalitatea gure zigilua da, eta berrikuntza gure etengabeko erronka.

Gure produktuek UL, CSA, AGA, NOM eta CE egiaztagiriak dituzte.

  • images/barbacoas/otros_sectores.jpg

  • Beste sektore batzuk

    Gure diseinuen azkartasunari eta malgutasunari esker aukerarik seguruena gara sektore askotako fabrikatzaileentzat, esaterako, sektore hauetakoentzat:

    1. RV recreation vehicles
      Sukaldetxoak eta labeak karabanetarako.
    2. Marine - yatching
      Itsasontzietarako ekipamenduak.
    3. Azalera handiak berotzeko ekipamenduak
      Space heaters
    4. Nekazaritza
      Berotegien berokuntza, etab.
    5. Abeletxeak
      Hegaztienak, txerrienak.