Copreci boladan dago

Kontsultatu Copreciren azken albisteak.

Albisteak

Copreci Electrolux taldeko Berrikuntza Sarien finalean

Urriaren 16an Electrolux Taldearen Estokolmoko egoitza nagusian ospatu zen talde honen mundu mailako hornitzailerik onenen artean banatzen diren sarien 6.edizioa.

Taldeak 3000 hornitzaile baino gehiago ditu eta ekitaldi honetarako kategoria desberdinetako 30 inguru aukeratu ziren. Berrikuntzaren atalean, Copreci finalista izan da beste bi erakunderekin batera eta horrek, kooperatibak azken hilabeteetan arlo honetan egindako lanaren aitortza suposatu du.

Ekitaldi hau aukera ezinhobea izan da harremanak sendotzeko eta proiektu zein negozio berrietarako lotura berriak egiteko.

Ezkerretik eskuinera: Josu Zaldua Copreciko Gas Egosketa EMEAko zuzendaria, Milena Nanni Electroluxeko Commodity Managerra, Fernando Muñoz Copreciko Salmenta kudeatzailea eta Filippo Milanese Electrolux Europako Erosketen lehendakariordea.

IKUSI BIDEOA